2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Descontraste generacional

DESCONTRASTE GENERACIONAL

 
 
 
 
 
 
 
-LO HAN DICHO EN LA RADIO...

-LO HE VISTO EN TELEVISIÓN...

-¡LO HE LEÍDO EN INTERNET! 

-¡QUE NO...!

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

Esencia de la política

ESENCIA DE LA POLÍTICA



-LA POLÍTICA ES FUNDAMENTALMENTE UNA CUESTIÓN DE DINERO Y MARKETING.

2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata

2018(e)ko urriaren 20(a), larunbata

Lucy y el amor

LUCY Y EL AMOR















-¡TE QUIERO!

[EXENCIONES DE IMPUESTOS]

-¿Y A MÍ QUÉ ME IMPORTA?

2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

2018(e)ko urriaren 6(a), larunbata

Errealismoak


Errealismoak


Juan José Angulo de la Calle


Aurkezpena




Zer da egia? Egia osoa ezagutu ahal dugu? Zer ezagu dezakegu? Zeintzuk diren ezagutzaren mugak? Filosofiako Ezagutzaren Teoriek erantzun nahi izan du; izan ere, gizakientzat egia oso garrantzitsua da (munduan ibiltzeko edo jakinmina asetzeko). Teoria hauek errealistak dira; hau da, benetako errealitatea deskribatu nahi dute.



Zalantzak




Behin baino gehiago pentsalari batzuek esan zuen egia ziurra eskuratzea ezinezkoa dela. Zalantzan edo kolokan jarri zituen errealitateari buruzko teoriak.



Eszeptikoak teoria indar guztiak kritikatu zituen, bere ustez ez zegoelako egia absoluturik. Pirronek zion hobea dela egia osoari buruzko epairik ez egiteko; horrela, ez legoke dogmatismorik, dogmarik gabe biziko ginateke eta hobeto geundeke (dogmak izanez gero, ika-mikak eta eztabaida sutsuak sortu omen dira). Ikuspuntu honen arabera, aske eta lasai bizi ginateke, kexkarik gabe (dogmatismoa ez egonda edo egia absolutuaren zain ez ibilita) eta ataraxian (lasaitasunean) geundeke.



Era berean, sofistak erlatibistak ziren. Ez zuten onartu egia unibertsalik.



Protagorasen ustez, “gizakiak gauza guztien neurria da”; hau da, gure irudikapenak dauzkagu eta ez daude lotuta errealitatean. Ildo honetatik, leku guztietan sinesmen ezberdin daude, ez daude egia unibertsalak, kulturen arabekoak baizik. Beraz, ez dago egia objetiborik, dauzkaguna da sinesmen subjetiboak: gure sinesmenak konbentzionalak dira (guztion artean adostutakoak).



Geroago, Durkheimek ere halako zerbait esan zuen. Bere iritziz, munduan zehar ikuspuntu ezberdinak daude, kosmobizio ezberdinak. Gizarte bakoitzak badauzka bere sinesmen propioak. Hortaz, ez dago sinesmen unibertsalak eta egia erlatiboa da, gizarte bakoitzaren arabera.



Azken finean, ezagutza kulturala da eta kultura bakoitzak badauzka bere kontzeptuak, teoriak, metodoak, eta baloratzeko, sentitzeko eta epaitzeko moduak. Kulturen artean egotean, konturatzen garela guztiz ezberdinak direla: abiapuntu ezberdinak edukita, ondorioak ezberdinak izango dira. Erlatibismo kulturalaren ustez, ezinezkoa da kulturen artean ados jartzea edo eztabaidatzeko metodo unibertsal bat aurkitzea horretarako, edo ideiak guztiz egoki itzultzea.



Gure abiapuntuak eta metodologiak hain urrunak eta ezberdinak dira, non konparaezinak eta itzulezinak diren. Beraz, kultura bakoitzak badauzka bere ezagutza eta ideia propioak eta egia erlatiboa da, kulturaren arabeko kontua da, hain zuzen ere.



Areago, Gorgiasek esan zuen: “ez dago ezer; edo zerbait izango balitz, ezagutezina izango litzateke; edo zerbait izango balitz eta ezaguna izan ahal izango balitz, komunikaezina izango litzateke.” Gizakiok mugatuak gara, mugategiak errealitate osoa ezagutzeko eta, edozein kasutan, hori lortzeko gai izanez gero, errealitatea gure kontzeptuak baino konplexuagoak dira besteei erakusteko eta irakasteko.



Bestalde, Khun zion teoriak aldatzen direla, batez ere, politigatik eta komunitate zientifikoaren belanauldi aldaketagatik. Komunitateak zientzia normal bat jartzen du eta aldaketak sortzen dira iraultzaren bidez. Teoria iraultzailea inposatzen da erretorika erabiliz edo zientzialari gazteek boterea hartzeaz.



Areago, Feyerabenek zion teoria zaharrak eta berriak hain ezberdinak diren, non ezin dezakegun razionalki bata aukeratzea: berdingabeak direlako. Bere ustez, ez dago metodorik eta azkenean teoriak inposatzen dira konbentzioagatik edo adostasun irrazionalagatik; eta ez debate arrazionalagatik.



Haatik, esan behar da momentu honetan ez dagoela zientziaren historiaren ikerketarik non erakusten edo frogatzen dute Khunek eta Feyerabenek esandakoa. Gainera, gaur egungo teoriak aintzinekoak baino hobeak dira: gehiago eta hobeto azaltzen dute, eta konplexuagoak, zorrotzagoak eta sistematikoagoak dira. Beraz, esan daiteke badagoela zientzien eboluzioa eta gero eta arrazionalagoak direla.



Eta zientzia ziurra, sistematikoa, zorrotza eta egiaztatzailea izanda, esan dezakegu zerbait esan daitekela errealitateari buruz.



Errealismoak




Errealismoak errealitateari buruzko teoriak dira. Askotariko teoria errealistak daude.



Lehenik, errealismo xaloa edo sinplea dago, zentzu komunean datzakoa. Pentsamendu honek dio errealitatea ezagutzen dutela objetiboki. Bere ustez, ikusitakoa eta horri buruzko ideiak errealak dira.



Bigarrenik, errealismo absolutua dago, Hegelena. Hegelen arabera, errealitatea arrazionala da eta prozesu fenomelogiko luze baten bidez, ezagutza subjektiboa eta ezagutza objetiboa batu ziren, ezagutza absolutua lortzen. Bere ustez, arrazoimenak gai da gauza guztien funtza edo esentziak ezagutzeko: ezagutza egia absolutua da.



Hirugarrenik, barneko errealismoa. Ikuspuntu honetan, jakina da egia errealitatearen deskribapena dela; baina hori ondo egiteko ahalik eta koherenteagoa izan behar da. Beraz, teorien mamia barruan dago, gero eta sistematikoagoa izan behar da. Carnapek esan zuen errealismoa teorian bertan dagoela eta adibide bat proposatu zuen, non bi Lur planeta berdinak dauden baina “ur” ezberdinetan: egia eskuratzeko, bi motatako “ur” antzekoak ezberdintzeko, teoria egokiak eraiki behar dira.



Azken teoria errealismo kritikoa da. Egia ideal bat da, helburu bat da. Agian inoiz ez dugu egia osoa lortuko, baina prozesu kritiko eta arrazionalaren bidez gero eta ezagutza hobea eskuratuko dugu. Ikuspuntu honen aburuz, gero eta metodo eta teoriak hobeak daude, baina ez dago ziurtasun osoa eta inoiz ez dugu ziurtasun absolutua lortuko (gizakiok eta zientziak mugatuak direlako).



Esperimentu zientifiko batzuen bidez, datu konkretu batzuk frogatzen dira; kasu edo harreman konkretu batzuk froga daitezke, baina ez kasu guztiak (espazioan eta denboran osoan zehar). Agian beste esperimentu batzuetan hipotesi bat gezurtatzen da; baina, behintzat badago metodo bat hori kontrastatzeko eta hori bada zerbait. Izan ere, horrek esan nahi du zientziek esandakoa zorrotza eta sistematikoa dela (eta horrenbestez, haiek sasi-zientziak baino ziurrak eta serioak dira). Are gehiago, erruak konturatuta, zientziek beste teoria baten bila ibiliko da eta hobea izango da: denboraren poderioz, zientziak aldatzen dira gero eta hobeto ezagutzearren (baina dauzkagun teoriak hobetzear daude).



Bestalde, nahi ta ez, faktore subjetiboak ere badaude (baita zientzian ere: azken finean, zientzilariak gizakiak ere badira). Alabaina, kontua da kritika eta debateen bidez gero eta teoria hobeak egitea. Horrela, kritikaren bidez ezagutza egokitzen da.





-Bunge, M. (2014): La ciencia, su método y su filosofía. Buenos Aires: Editorial Sudamericana.



-Navarro, J. M. & Calvo, T. (1982): Historia de la filosofía. Madrid: Anaya.



-Popper, K. (1967): La Logica de la Investigacion Cientifica. Madrid: Tecnós.

-Popper, K. (1972): Conjeturas y refutaciones. Buenos Aires: Paidós.



-Kuhn, T. S. (1975): La estructura de las revoluciones científicas. México D.F. : Fondo de Cultura Económica.

-Kuhn, T. S. (1989): ¿Qué son las Revoluciones Científicas? y otros ensayos. Barcelona: Paidós.



-Lakatos, I. (1974): Historia de la ciencia y sus reconstrucciones racionales. Madrid: Tecnós.



-Quine, W. V. O. (1962): La relatividad ontológica y otros ensayos. Madrid: Tecnós.

-Quine, W. V. O. (1968): Palabra y objeto. Barcelona: Labor.



-Russell, B. (1991): Los problemas de la filosofía. Barcelona: Editorial Labor.

2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

Argudiatzeko teknikak


Argudiatzeko teknikak

Dialektika eta erretorika



Dialektika


 
 
 
-Nola eztabaidatzen dugu?

-Arrazoiak ematen ditugu?

-Esaten dugun zergatia azaltzen dugu? 

-Gauzen kausak aipatzen ditugu?




Maieutika



Metodo hau da kontzeptuak ezagutzeko. Elkarrizketaren bidez, kontzeptu orokorrak lortzen dira. Ironia eta galdera zorrotzak erabiliz, jendeak dituen simenesmenak okerrak direla frogatzen da. Frogatzen da gaia ez dagoela oso argi eta ikerketa egin behar da galderaren bidez, horrela entzuleak pentsatuko du erantzunen bila.


Metodoa: Galdera zorrotzak egiten dira sinesmen okerrak kolokan jartzeko eta zalantzak buruan sartzeko. Ironia, muturreko kasuak, kontraesanak eta salbuespen bat erakusten dira. Horrela zalantzak sortzen dira eta konturatzen gara ez dakigula kontzeptuak, eta kontzeptu orokorrak bilatzen dira galdera zorrotzen bidez.




*Adibidez:

SOKRATES: Zer da zoriontasuna?

ARISTOKLES: Plazerra lortzea da.

SOKRATES: Orduan txerriak guztiz zoriontsuak dira, txerri bezala bizi nahi duzu? [Ironia, muturreko adibidea]

ARISTOKLES: Ez, hauek ez daukate duintasunik...

SOKRATES: Beraz, plazerra ez da zoriontasuna, bera duintasunean oinarritu behar da, ezta?

ARISTOKLES: Halaxe da.

SOKRATES: Aberatzak zoriontsuak dira?

ARISTOKLES: Uste dut baietz.

SOKRATES: Hala guztiz ere, beldurra daukate: badakite agian egun batean ez dituztela produktu nahikoak salduko eta dirua galduko dutela. Kolokan daude beti, horrela zoriontsu izan daitezke? [salbuespen bat, kontraesan bat]

ARISTOKLES: Alajaina, arrazoi duzu!

SOKRATES: Orduan, zer da zoriontasuna oro har? [galdera zorrotza, kontzeptu orokorrari buruzko galdera gogoeta eragiteko]



Erabiltzen den logika: Bi aukera erakusten dira, bat aukeratzeko.
Normalean, bata ez da oso egokia eta bestea, bai. Horrela, besteak derrigor hartu behar du (edo beste proposamen bat aipatu, berak pentsatutakoa eta arrazoituta.



Logika eraran:


p: kasu bat, adibidez: “eguna eguzkitsua da”
q: beste kasu bat, adibidez: “eguna euritsua da”
v: lokailu logiko bat: “edo” esan nahi du.


p v q: “eguna eguzkitsua edo euritsua da”
Proposizio hau ia beti egia da. Kasu bakar bat betetzen bada, egia izango da.
Alabaina, biak ez badira betetzen, faltsua izango da. Gure adibidean:
eguna lainotsua da (euririk gabe)”.


-Logika honetan sartzen dira Sokratesen arrazoiak:


p v q p edo q gertatzen da
¬p ez da p gertatzen
------
q beraz, bestea izango da.


*Adibidez:


SOKRATES: Zer da zoriontasuna diruaren bila ibiltzea antsietatearekin edo besteei laguntzea eta horrela ondo sentitzea?

ARISTOKLES: Antsietatearekin ezin da ondo bizi...

SOKRATES: Beraz, zoriontasunak laguntza egitean datza.
Hori bertutea da, horrenbestez, bertuteak zoriontasuna datza.

ARISTOKLES: Bai, hori izango da.


Logika





 
-Zer da logika?
 
-Zertan datza?
 
-Logikoek zerbait Frogatu nahi dute zer edo diskurtsoen koherentziari buruz hitz egiten dute?
 

-Azalpena: Logika da argudioen arau abstraktuak zientzia (zientzia formala, matematikak bezalakoa). Arau formalak, formulak eta axiomak erabiltzen dira abstraktuki pentsamenduak ezagutzeko  
 


Logikan proposizioak planteatzen dira, kasu bat gertatzen edo gertatuko dela diote.
Proposizioak planteamenduak dira, adierazten dute kasu bat sortzen edo existitzen dela.
Errealitatea ikustean, ikus dezakegu egia edo faltsua dela; baina logikan, arauen bidez, frogatu baino lehen azter daiteke faltsuak edo egiazkoak direla euren inkoherentzia logikoak ikusita.


Hauxe da garrantzitsuena: logiken arauak ezagutuz, jakin dezakegu besteen diskurtsoak txarrak direla kontraesan logikoak izateagatik. Eta gero kontraesan horiek adierazi ahal dugu bere ikuspuntua baztertzeko eta bera oker dagoela esateko.


Kasu bat egia bada “1”, jartzen da egiazko tauletan (ez da beharrezkoa hau ezagutzea); baina faltsua bada, “0” jartzen da. Bi egiazko balore daude “1” edo egia, eta “0” edo faltsua. Horregatik, logika binarioa da (ordenagailuen sisteman gertatzen den bezala, bide batez).



Logiken elementuak:


-p , q , r , s:
kasuak, momentuak, pertsonak eta gauzak daudela adierazten dute.


-¬:
ezetza adierazten du; kasuaren aurrean daude eta esan nahi dute kasu hori ez dela gertatzen edo faltsua dela.


- ^ : eta, hau lokailua da kasu batzuen tartean dago.
-Adibidea
 
p ^ q: p gertatzen da eta q ere bai: eguna euritsua da eta era berean eguskitsua da.
Proposizio edo esaldi hau egia izango da bi kasuak egiak badira: 
 
egunak euritsua eta eguskitsua izan behar du; bestela esaldi osoa faltsua izango da; izan ere, lokailu honen bidez planteatzen dute bi kasuak aldi berean gertatzen direla edo bi kasuak gertatzen direla.


- v : edo, lokailu hau “edo” adierazten du. Gauza bat gertatzen da edo beste bat.
Egia izateko nahikoa da kasu bakar bat izatea (planteatzen direlako kasu guztiak posibleak direla, edo bat edo bestea). Biak bete ezean, esaldia/proposizioa faltsua izango da.
-Adibidez
 
p v q: eguna euritsua da edo (agian) eguskitsua da.
Eguskitsua bada, proposizio osoa egia izango da.
Euritsua bada, esaldi osoa egia izango da.
Hala ere, bi kasuak bete ezean, egun lainotsua izanez gero (euririk eta eguzkirik gabekoa), proposizio osoa faltsua izango da.



- : Baldintza. Esan nahi du: kasu hau gertatuko dela baldin eta beste kasu hau gertatuz gero.

Zailagoa da esatea noiz egia den ala ez, zeren eta ikuspuntu logikotik koherente izatea den nahikoa.



p ⇒ q : p gertatzen bada, q gertatuko da..
Proposizio osoa normalean egia da, koherentea delako.



-Adibidez:

Sokrates gizakia izaten bada, Sokrates razionala izango da. 
 
Zati bat eta bestea egiak dira, koherentea da; beraz, egia da.
*Bi kasuak egiak badira, proposizio osoa egia izango da (1=egia; 0=falstua)
(1 ⇒ 1 = 1)
*Baina, biak faltsuak badira, hala eta guztiz ere, koherenteak dira eta logikoki, egiak.
(0 ⇒ 0 = 1)


-Adibidez: 

 
Mamuak existitzen badira, hormen barrura sartuko dira.
Bi kasuak ezinezkoak dira (inor hormen barrura sar daiteke, baina fikzioan, kasu hipotetiko honetan, izaki magikoa izanda, egin dezake; mamuak existitzen badira, gai izango dira hori egitea, botere bereziak dauzkatelako, hipotetikoki)


*Lehengo kasua faltsua bada eta bestea, aldiz, egia bada, proposizio osoa izango da, oro har koherentea delako. (0 ⇒ 1 = 1)



-Adibidez:

Zentauroak egaztunak dira.
Zentauroak existitzen badira, egaztunak izango dira.
Ez dago zentaurorik, baina, teorikoki, existitzen badira, hauek egaztunak izan behar dute.


*Alabaina, lehengo zatia egia bada eta bestea faltsua, proposizio osoa faltsua izango da. Izan ere, teoria logikaren arabera, proposamen hori ez da koherentea. (1 ⇒ 0 = 0 )


-Adibidez:

Gizakiek hormak zeharkatzen dituzte.
 
Gizakiak existitzen badira, hormak zeharkatuko dituzte.
 
Gizakiak daude, baina haiek ezin dituzte hormak zeharkatu (batez ere, oro har inork ezin ditu egin)




Logiken argudio batzuk



-Silogismo hipotetikoa:
 
Aristotelesek asmatutakoa. Argudio honetan bi premisak eta ondorio bat daude.
Lehenengo premisan subjektu, espezie edo kasu orokor bat (adibidez: animaliak) hitz egiten da (kasu orokor baten kualitatea , izaera edo bertutea hitz egiten da). Bigarrenean, kasu konkretu bat dagoela esaten da (kasu konkretu hori normalean sartuta dago lehengo subjektu, espezie edo kasu (adibidez: gizakiak, nor animaliak diren: talde orokorrago horretan sartuta dago gizakiak). Bi premisak erlazionatzen dira eta ondorio bat ateratzen da.


*Forma logikan horrela izango da:
p ⇒ q
q ⇒ r
-------
p ⇒ r


-Adibidez:

-Lehengo premisa: Animaliak hilkorrak dira.
 
-Bigarren premisa: Gizakiak animaliak dira.
 
-Ondorioa: Beraz, gizakiak hilkorrak dira.


-Beste adibide bat:
 
Metalak eroaleak dira.
Burdina metala da.
Beraz, burdina erolea da.

-Adibide erreal batean:
 
*Eztabaida bat:


-Nire semea ez du ikasten, ez du lanik lortuko.
 
-Zure semea gaztea da eta gazte guztiak denboraren poderioz, azkenean, azkartzen dira eta lanaren bat lortzen dute. Hortaz, zure semea lan bat lortuko du etorkizunean.



-Silogismo disjuntiboa:
 
Bi kasu gerta daitezke aldi berean, bata edo bestea. Baina, bat ez da gertatzen, orduan bestea gertatuko da. Baldin p edo q, edo biak; ez p; orduan, q.


p v q
¬p
------
q


-Adibidez: 
 
Eguna eguzkitsua edo euritsua izango da, edo biak; kasu hauek gertatu behar dira.
Ba, eguna ez da eguzkitsua...
¡Orduan, euritsua izango da!


-Adibide erreal bat:
 
*Eztabaida bat:


-Gazteek edo ikasi behar dute edo lan egin behar dute.
 
-Ba, lanik ez dagoenez, ikasiko dute.


-Beste adibide bat:
 
SOKRATES: Orduan, Justizia zer da: gaurko sistema judizial soilik eta lege zorrotz-zorrotzak betetzea edo jendeari merezi diona banatzea da eta horretarako legealdia aldatzea?

ARISTOKLES: Ba, berez sistema judizial ez da justu izan behar; izan ere, zuk esan duzunez, legeak oso zorrotzak dira; beraz, justua da legealdia aldatzen saihestea jendeari merezi diona banatzeko.


-Modus ponens

Baldin p orduan q; p; ondorioz, q.


p ⇒ q
p
-------
q

Adibidez:
 
Aukera izango balitz, emakume batzuk zientzialari handiak izango dira.
 
Marie Curie eta beste emakume batzuk aukera izan ditu.
 
Beraz, Marie Curie eta beste emakume batzuk zientzialari handiak izan dira.



Adibide bat edo kasu bat aurkezten baduzu, froga izan daiteke eta argudio ona izango da.


Adibide erreal batean:
 
*Eztabaida bat:


-Emakumeak ez dira batere onak zientzian, bestela gehienek zientziak ikasiko dituzte.
 
-Hori ez da egia. Emakumeek aukera lortzen badute, zientzialari handiak izan daitezke. Hori gertatzen da. Adibidez, Marie Curie aukera zuen eta bi nobel saria irabazi zituen, bata kimikan eta bestea fisikan. Beraz, emakumeak ez dira berez txarrak zientzia arloan.


-Modus Tollens

Baldintza bat jartzen da, baina ondorioa ez da betetzen.
Orduan, baldintzaren lehengo zatia faltsua izango da.
Baldin p orduan q; ez q; ondorioz ez da p.


p ⇒ q
¬ q
-------
¬p


-Adibidez:
 
Mamuak existitzen badira, norbaitek hormak zeharkatuko ditu.
 
Ez dago mamurik.
 
Ba, inork ez ditu sekula hormak zeharkatuko, kontxo!


-Adibide erreal bat:
 
*Eztabaida bat:


-Gauko hezkuntza sistema oso ona eta egokia da. Asko ikasten da, teknikaritza, hizkuntzak eta guzti. Gazteek ikasiz gero, euren esfortsuak mereziko du. Gazteek honelako hezkuntza sistema ikasiz gero, lan onak lortuko dituzte. 
 
-Ba, aldi baterako lanak, lan txarrak edo langabezia lortzen dituzte. 
 
-Alajaina! Orduan, gaurko hezkuntza sistema ez da ona eta egokia! Ia ez da ezertarako balio!
Ba, sistema aldatu behar da! Derrigor, kontxo! Zer da hau? Aldatu behar da, kontxo!

Erretorika




-Nolakoak dira telebistako tertuliakideen diskurtsoak eta politikarienak?
 
-Nola argudiatzen dute?
 
-Arrazoiak ematen dituzte, ala irainak?
 
-Kontrakoen sinesgarritasuna kolokan jarri nahi dute,
benetako argudioak ez emateko?
 
-Emozioak erabiltzen dituzte, edo pasio baxuak (gorrotoa, xenofobia, beldurra...)?



-Azalpena: Erretorika besteei konbentzitzeko artea da. Batez ere, politikariek eta tertuliakideek erretorika erabiltzen dute; baina, geuk ere elkarrizketetan, besteei konbentzitzeko, erabil dezakegu. Diskurtsoen bidez beste batzuen iritzia aldatu nahi da, edo haiek zure alde egotea nahi da. Erretorika mugimendu soziala ibiltzera bultza daiteke, baina era berean diskurtsoen bidez jendearen pasibitatea bultza daiteke; eta, zoritzarrez, erabil daiteke guda sartzera animatzeko. (15-20)


Diskurtsoaren elementuak:

 

- ethos edo sinesgarritasuna. 

Bozeramailea edo erretorikoak sinesgarritasuna izan behar du. Fidagarria izan behar da, eta “autoritatea” eduki behar du (frogatu behar du gaiaren diskurtsoa ondo ezagutzen duela edo ia aditua dela). Bestela, publikoak hizlariari ez dio kasurik egingo.


- pathos edo emozioak. 

Arreta lortzeko emozioekin jokatu behar da. Horrela diskurtsoa enfatikoa da eta publikoari hobeto konbentziko du. Emozioak erabili ezean, diskurtsoa aspergarria izango litzateke edo ez litzateke oso erakargarria izango.


Batzuetan sumindura, haserrea, maitasuna edo gorrotoa erakusten dira publikoen gogoa eta borondatea berotzeko, mugimendua bultzatzeko, publikoa erakartzeko edo publikoari hunkitzeko. Emozioek “bizia” jartzen du diskurtsoan eta hori beharrezkoa da, zeren eta gizakiok emozionalak garen. Bestela, hitzek ez daukate zer eginik.


- logos edo argudioak. 

Hizlarien tesiak eta bere arrazioak, bere ideiaren zergatia. Berak azaldu behar ditu bere ideiak, tesiak eta planteamenduak; eta defendatu behar du zergatik esandakoa egia dela.


Ez du arrazonamendu osoa erabiliko, bestela oso luzea izango litzateke eta aspergarria izango litzateke. Diskurtso politikoa hizketa da eta ez hitzaldia. Hizlariek arreta behar dute eta horretarako hizketa sinpleak erabili behar du eta ez arrazonamendu osoa.


Hizlariek silogismo erabili beharrean, entimema erabiltzen du. Entimema silogismo ebaki bat da. Ikusten dugunez, silogismoan 2 premisa eta ondorio bat erabiltzen dira. Ba entimemak bi zati (edo gutxiago) erabiltzen du: edo premisa bat eta ondorioa; edo premisa bat; edo ondorio hutsa. 
 
Horrela egin daiteke zeren eta publikoak beste elementuak jartzen ditu, bere buru barruan daukate edo haiek deduzitzen dute logikoki. Era honetan, publikoen aburuz diskurtsoak ez dira oso konplexuak; berarentzat erraza da hildoa jarraitzea eta ez da hain astuna edo aspergarria.


-Adibidez:


*ethos:
 
-Tertuliakide generikoa:  
 
Nik egunkari independiente lan egiten dut: besteek esaten ez dutena esaten dudalako; gure ideiak propioak dira. Hortaz, objetiboa naiz, harreman ustelak ez izateagatik. Horrez gain, eskarmentua handia daukat eta neuk esan dezaket era baliagarri batean ze...
 
[ lehenengo azpirramaketan, bere zintzotasuna kolokan ez dagoela adierazi du; bigarren azpimarraketan, adierazi du datu egokiak daukala: beraz, “autoritatea” aurkezten du, azaltzen du gaia menperatzen duela eta bere diskurtsoa baliogarria dela, bere ustez ]


*pathos:
 
-Tertuliakide generikoa:  
 
Oposizioak ez dira fidagarriak, bere proposamenak oso muturrekoak dira, ¡gehiegi!; baina zer da hau? Errealistak izan behar dugu, bestela porrota izugarria izango litzateke, oso mingarria gainera! Gure etorkizuna arriskuan legoke! Zer egingo dute gure seme-alabek gaur ekonomia kolokan jartzen bada? Ez dugu gure seme-alabeei pentsatzen, ala? Hau oso serio da, ez da txantxekoa? Hiritarrek ez dute hori merezi! Ezta pentsatu ere! 

[hau esan arte doinu sutsu bat erabili du eta azkar hitz egin du sumindura eta emozioa erakusteko; baina hemendik aurrera doinu lasaia erabiliko du eta motel-motel hitz egin du] 

Jaun-andre horiek, herri onek neurri orekatuak eta zuhurtzia behar du, krisi egoera honetan, oreka lortzeko, beharrezkoak direlako, hauen bidez egonkortasuna lor daitekelako; eta itxura honekin inbertsioak igoko dituzte, hazkuntza lortuko da eta hobeto biziko gara. Eskerrik asko arretagatik.
[Bere iritxiak eztabaigarriak dira, agian eskubide sozialak defendatzea eta benetako gastu soziala egon beharko luke; baina hizlariak bere ikuspuntua dauka eta azkenean aipatu zuen. Alabaina, hau ondo egiteko, publikoen arreta behar du eta horretarako bere arreta erakartu behar du. Hori egiten da emoziekin jokatuz.]


[Galdera erretorikoak erabili ditu arazo batzuk azpimarratzeko eta emozio sakonekin jokatzeko -agian gehiegi, pixka bat demagogia da seme-alabak aipatzea gurasoentzat oso mingarria delako-. Kolokan jarri zituen euren kontrakoak publikoen gorrotoa lortzeko eta, horrela, bera hauek kritikatuz gero, hizlarien burua “ontzat” jo du. Bestalde, hitz gogorrak erabiltzea haserrea eta sumindura adierazten da eta hala diskurtsoa bizia da, erakargarria publikoentzat -pixka bat, behintzat-. Edonola ere, hitz gogorrak eta sendoak harreta pizten dituzte eta, hortaz, beharrezkoak dira. ]


*logos:


-Beste tertuliakide bat: Soldatak baxuak dira eta horrela kontsumoa ere baxua da. Soldata igo behar dira, horrela kontsumoa igoko da eta ekonomia hobeto egongo da. Beraz, erreforma laborala kendu behar da!


Kasu honetan, hizlari honek arrazoiak zuzenean eralbitzen ditu. Premisa bat eta ondorio bat aurkezten du; baina falta da zerbait... Zer da?


Ba bere proposamena. Ez du esan nola egingo daitekenik, ez du proposamen zehatz aipatu.
Nolabait esan du erreforma laborala kentzea beharrezkoa dela, baina horrek esandakoarekin ez dauka zerikusirik; ez dago loturarik, ez dago hildo logikorik.
Ba ez zuen zuzen esan, baina publikoak deduzitu ahal du hori. Ez zuen argi esan, baina entzuleak gai dira premisa hori pentsatzeko. Argudio osoa, logikoagoa balitz, horrelakoxea izango litzateke:


Soldata baxuak existitzen badira, pertsonek ezin dute asko erosi [diru askoa ez edukita]
 
[Gaurko erreforma laboralaren erruz, soldatak baxuak dira] [ez zuen zuzen aipatu]
 
Gaurko erreforma laborala kendu behar da.
Orduan, pertsonek gehiago erosiko lukete.


[Hau guztia esatea ez da beharrezkoa. Hitzaldi batean, hau egitea egokia da gaia bat azaltzeko; era berean, honelako diskurtoan patzadaz eta poliki-poliki ibiltzea, eta kontzeptu argi eta luze azaltzea beharrekoak dira. Baina erretorikan, elkarrizketan, ez da erabili behar; bestela, diskurtsoak luzeak, astunak, neketsuak eta aspergarriak izan daitezke. 
 
Erretorikan, hizketak biziak izan behar dira eta horretarako sinpleak eta motzak izan behar dira, ideiak azkar bota behar dira. Edonola ere, esandakoa ez dena, publikoak jarriko du, deduzioa egingo du eta buruan edukiko du. Beraz, logika mantenduko da nola edo ahala.]

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.