2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

Filosofia modernoa



Filosofia modernoa


Juan José Angulo de la Calle



Antzinako eta Erdi aroko filosofiaren arabera, ezagutza objetiboa da. Hau da, garai horietako pentsalarien aburuz, hor dago errealitatea eta kontzeptuek zuzenik bera deskribatzen dute. Modernitatea heltzean, ordea, ikuspuntua guztiz aldatu zen: kontzeptuak subjetoen irudipenak dira, kontzeptuak subjetuen produktuak dira eta ez dute errealitatea zuzenean deskribatzen, baizik eta nola ulertzen dugunari buruz hitz egiten dute. Ezagutza subjetiboa da.

Aldaketa hau gertatu zen Deskartesi esker, batez ere. Berak ezagutza ziurra bilatu nahi zuen eta subjetuan aurkitu zuen. Ezagutza mota guztiak zalantzan jarri zituen, egia argi-argia eskuratzeko. Haien ustez, zentzuen datuak ez dira fidagarriak, matematikak eta zientziak koherenteak dira, baina beharbada badago Jenio Maltzur bat nork gu engainatzen gaituena. Agian gure ideiak eta mundua faltsuak dira eta gu beti oker gaude, baina oker egoteko norbait existitu behar zuen, norbaitek oker egon behar duelako. Beraz, pentsatzen (eta okertzen) badugu, existitu behar dugu.

Hori da egia ziurra: subjetuaren pentsamendua. Orduan, Deskartesek pentsamenduen edukian sakondu zuen eta ideiak aurkitu zituen, gure irudipenak. Ideia batzuk, kanpokoak dira, kanpoko esperientziaren bidez lortzen dugunak; egindakoak, irudimenak sortzen dituenak; eta jatorrizkoak direnak, jaiotzerakoan ditugunak.

Horien artean infinitua eta perfekzioari buruzkoa ideia dago. Gu inperfektoak garenez, ezin dugu ideia hau gure kabuz sortu. Beraz, izaki perfektuak eman behar digu, Jainkoa existitu behar du, Deskartesen iritziz. Jainkoa ona denez gero, ezin gaitu engainatu eta horrek esan nahi du mundua benetakoa dela eta gure ideiak ziurrak direla.

Enpirismoa, arrazionalismo honen kontra zegoen. Enpiristen aburuz, ezin dira frogatu jatorrizko ideiak daudela, ilusioak dira. Ezagutza zentzuetan datza, esperientzatik dator eta pasiboki ezagutzen dugu. Lockeren ikuspuntutik, ideiak sinpleak sentsazioren ondoriak dira eta ideia konplexuak sinpleetatik sortzen dira, ideia sinpleak konbinatzean. Ideia konplexuen artean, gauzen subtzantziak
daude, esentziak; hala ere, berez esentziak ez dira existitzen, kontzeptu orokorrak dira (tresna mentalak dira mundua pentsatzeko, baina ez daude errealitatean).

Hume Locke baino muturrekoagoa zen eta esan zuen ez dagoela kausalitaterik, ezin delako kausa-efektua frogatu. Kasu batzuetan frogatzen da elementu batek beste bati zerbait egiten diola, baina ezinezkoa da kasu guztiak frogatzea. Adibidez, ikus dezakegu harri bat erori dela, baina horrek ez du esan nahi harri guztiak eroriko direla. Hori frogatzeko, harri guzti-guztiak hartu behar ditugu eta ikusi behar dugu harri guztien erorketak eta hori ezinezkoa da. Izan ere, ezin ditzakegu kasu guztiak egiaztatu, kasu guztiak infinitoak izanda. Ohituragatik gauzen arteko harremanak ontzat hartzen ditugu, baina harreman hauek ez daude guztiz frogatuta.


Hala eta guztiz ere, Kant-ek esan zuen geron kausalitatea beharrezkoa da ezagutzan, nahiz eta berak zentzuen datza. Kant-ek idatzi zuen ezagutza enpirikoa da, baina datuak fokalizatuta daude apriori-en bidez.  Kokatuko behar dugu objetuak eta prozesuak denboran eta espazioan, bestela datu sentzazioak ulertezinak izango lirateke: ez ginateke moldatuko hainbeste sentzazio fokalizatu ezean.  Horretaz aparte, kategoriak ere beharrezkoak dira errealitatea ulertzeko (kausak, besteak beste); espazio, denbora eta kategoriak ez dira zentzuen dautza, eta hauek baino aurrerago egon behar dira, pertsonok nahastuta ez egoteko datu kaotikoekin.

Fenomenoak ezagu ditzakegu, subjektuen irudikapenak (nola pentsatzen dugun gauzak eta prozesuak diren, subjektuaren  irudikapenak dira,); baina ez dakigu benetan nolakoak diren.  Gauzak berez ez dira guztiz ezagunak, noumenoak dira.  Pentsa daiteke haietaz, baina pentsamendu hori abstraktuegia da eta pentsaera formala besterik ez da: metafisika.  Berak deskribapenak egin ditzake, baina frogaezinak (zentzuen bidez frogatzen dira ulertetzeko zerak).

Etika ere ez da jakintza bat; izan ere, euren kontzeptuak ere formalak dira (balorazioak dira, ez dituzte errealitatea deskribatzen -zentzuen bidez-; gure ebaluaketak baizik.  

Alabaina, subjektuak izanda duintasuna daukagu: ez gara objektuak, ez gara tresnak eta inork ez gaitu erabili.  Hori dela kausa gure arauak eraiki behar dugu; eta hori egingo da pentsamendu formala erabiltzean.  

Gure arauak, benetako arauak izateko (eta ez apetak edo estrategia hutsalak eta geurekoiak), unibertsal itxura behar dute.  Pentsatu behar dugu arau batzuk nor geuk pentsatzen dugu pertsona guztiek bete behar diren betiko.  Agindu kategorikoa da.


Hasieratik, ikusi genuen Deskartesek esan zuela pentsamenduaren irudikapenak dauzkagula: ezagutza subjetiboa da.  Eta azkenean Kant-en filosofiaren arabera subjektuen fenomeno enpirikoak ezagu ditzakegu, besterik ez.  Horretan datza filosofia modernoak: ezagutza subjektiboa da.

2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Greziako filosofia





Greziako filosofia


Juan José Angulo de la Calle



Antzinean gauza guztiak azaltzen ziren mitoen bidez. Mitoak historioak ziren, adierazi nahi dute gauza bat existitzen dela jainko batek edo heroi batek zerbait egin duelako edo gertaera konkretu izan zelako. Historio hauek irudimenezkoak eta nahierarakoak dira eta euren ikuspuntutik unibertsoa antropomorfikoa da.

Azalpen hauek arrazionalak eta fikziozkoak dira, eta horrez gain, ez dute bakoitzako kausa azaltzen. Hau konpontzeko, logos sortu zen: diskurtso arrazionalak. Kontzeptu orrokorren bidez adierazten da gauza bat gertatzen da kausa bat dagoelako, hau da, gauza guztiak ondorioak dira eta zerbaitek eragin dituzte.

Joniako filosofoek galdetu zioten bere buruari zein zela gauza guztien kausa edo printzipioa (arjé), zerk osatzen duen natura osoa. Anaximenesek esan zuen gauza guztien substratua edo oinarrizko elementoa zela airea. Hots, nola edo ahala guztia airea da: izaki batzuek aire zerratuagoa daukate (eta hori dela kausa solidoak dira) eta besteek ez daukate hain aire zerratua; baina guztiok airea gara. Anaximenen arabera, hori da gauzen guztien kausa eta sorburua. Alabaina, printzipio ugari aldarrikatu ziren, hala nola, ura, sua, mugagabea (apeiron), zenbakiak, atomoak eta abar.

Sokratesek, ordea, ez zuen printzipiorik bilatu. Izan ere, bere ustez garrantzitsuagoa da bertutea edo ongia ezagutzea. Sokratesen arabera, ezagutzeko kontzeptu orokorrak behar dira, bestela ez genuke gauzen, balioen eta ideiaren noziorik izango: ez genituzke gauzen definizioak edo esanahiak izango.

Bere bizitzan, galdera ugari egin zien aditu batzuei eta galderaren bidez Sokratesek frogatu zuen aditu horiek benetan ez zeukatela ideia argirik edo euren azalpenak ez zirela behin betikoak. Filosofo honen aburuz, beti zalantza jarri behar dira benetako ezagutza lortzeko, nahiz eta guztiek ez onartu. 

Bere esanetan, batzuetan zerbait egin baino lehen daimon bat agertu zen eta galdetu zion ia bere asmoa ona den. Gure baitan hasi da ezagutza, barneko kontzientziaren bidez. Horrela bertutetsua eta jakintsua izan gaitezke.

Platonek gehiago esango luke: definizio horiek, kontzeptu orokor horiek benetako errealitatea da. Platon Heraklito eta Parmenidesen erdian dago. Heraklitosen arabera, dena aldatzen da, errealitatea mugikorra da. 

Alabaina, horrela ezinezkoa da kontzeptuak sortzeko, nozioak finkoak direlako (gauza bat oso aldakorra bada, ezin dugu ezer esan: goizekoa eta gauekoa oso ezberdinak direnez gero, ez dira gauza bera izango eta ezin dezakegu identifikatu edo kokatu). Hots, zerbait errepikatu behar da nozio orokor bat lortzeko. 

Hori dela kausa, Parmenidesek esan zuen errealitatea ez dela aldatzen: unibertsoa ikusiz gero, konturatuko genuke unibertso osoa berez ez da aldatzen (agian zati batzuk, baina bere batasunean, ez). Platonek esan zuen biek neurri batean arraizoia zutela.

Sentzuen bidez errealitatea ezagutzekotan, ematen du mundua aldakorra dela eta hala da. Alde honetan, Heraklitosek arrazoia dauka. Gure mundua mugikorra da eta horrela izanda ere, gauza batzuk errepikatzen dira. Abstrazio eta arrazionalizazioren bitartez, ulertzen dugu badaudela izaera orrokorrak. Espeziek euren nolakatasunak dauzkate eta guztiek partekatzen dituzte. Subjetu bakoitzak badauka estruktura bat zein besteek ere badaukate.

Espezie, izaki eta errealitate bakoitzak forma bat dauka, eredu ideal bat izango da gauzak honetan oinarretzeko. Platonen arabera, Mundu honetan ez dago eredu bikainik, beraz, beste mundu bat egongo da, non gauzak ez dira aldatzen gauzen eredu finkoak eta perfetuak direlako. Beste alde honetan, Parmenidesek arrazoia dauka.

Ideien artean, ongia da garrantzitsuena berak guztia ordenatzen du. Bizitzan, arrazionalitateak menperatzen badu, oreka lortzen da berak ongia ezagutzen duelako eta, horrela, guztia harmonikoki antolatzen duelako. Horrela, bertutea egin daiteke eta zoriontsu izan gaitezke. Beste aldetik, Politikan, ideiak dauzkatenak gobernatzen badu, oreka eta harmonia inposatu ditzake.

Aristotelesek, ordea, esan zuen ez zegoelako ideiarik, zeren eta mundu ideala existitzen dela ezin daitekeen frogatu. Ideiak gure munduan daude, gauza guztietan daude. Formak dira, espezie bakoitzako oinarrizko estruktura edo gakoa. Adibidez, gizakia hitz egiten duen animalia da, bere sustantzia, bere nolakotasun oinarrizkoa mintzamena da. 

Materia (materiala) eta forma (sustantzia, substratoa, estruktura oinarrizkoa) biltzen denean izaki bat sortzen da. Sentzuen bidez izakiak neurri batez ezagutzen dira eta abstrazioaren bidez sustantziak begiztatzen ditugu.

Etikaren aldetik, esan zuen Platonen ongia abstratuegia dela eta jakin nahi zuen zein den gizakien ongia. Gauza bakoitzak badauka bere helburua (adibidez, haziaren helburua zuhaitza izatea da) eta hori da bere ongia. Gizakiok zoriontasuna aurkitu nahi dugu; hortaz, gure ongia zoriontasuna da. Batzuek pentsatzen dute plazerren bidez zoriontasuna lor dezakegu, baina plazer batzuk kaltegarriak izan daitezke, muturrekoak izanez gero.

Beraz, gehiegikeria eta gabekeriaren arteko erdiko terminoa bilatu behar dugu (adibidez, ez dugu koldarrak edo ausertiegia izan behar, ausarta baizik). Hori da bertutea eta bertuteen bitartez zoriontasuna lor dezakegu, berak plazer neurritsua eta oreka eskuratzen ditu.

Bi motako bertuteak daude: adimezkoak (dianoetikoak) eta praktikoak (etikoak). Adimenezkoen gakoa arau orokorrak jartzea da eta bertute praktikoen bidez kasu bakoitzako erantzuna jakin dezakegu. Zuhurtzia zubi bat jartzen du arau orrokorren eta kasu bakoitzen arte, zuhurtziaren bidez jakin dezakegu nola erabili arauak kasu partikularretan.

Horretaz aparte, Platonen eredu politikoa ez da egokia, idealegiak baitira. Aristotelesek ikusi zituen zein direla benetan existitzen diren erregimenak. Monarkia, aristokrazia eta demokrazia ziren. 

Bere ustez, aristokrazia ez da oso egokia, batzuetan nobleek euren interesak betetzen dituztelako; eta demokrazia kasuan, pobreek gauza bera egiten dute. Hortaz, erdiko terminoa behar da. Hots, estatu bat sortu behar da non guztion inteserak bete daitezke eta horretarako erdiko klaseak baretu behar dituzte nobleen eta pobreen arteko gatazkak.

2017(e)ko maiatzaren 6(a), larunbata

Tamaño


TAMAÑO


-¡JA, JA! ¡LOS GATOS TENÉIS EL CEREBRO MÁS PEQUEÑO!

- LA CUESTIÓN ES SABER USARLO... ¡TÚ DEBERÍAS SABER MEJOR QUE NADIE QUE EL TAMAÑO NO IMPORTA!

2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.