2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

Filosofia modernoa



Filosofia modernoa


Juan José Angulo de la Calle



Antzinako eta Erdi aroko filosofiaren arabera, ezagutza objetiboa da. Hau da, garai horietako pentsalarien aburuz, hor dago errealitatea eta kontzeptuek zuzenik bera deskribatzen dute. Modernitatea heltzean, ordea, ikuspuntua guztiz aldatu zen: kontzeptuak subjetoen irudipenak dira, kontzeptuak subjetuen produktuak dira eta ez dute errealitatea zuzenean deskribatzen, baizik eta nola ulertzen dugunari buruz hitz egiten dute. Ezagutza subjetiboa da.

Aldaketa hau gertatu zen Deskartesi esker, batez ere. Berak ezagutza ziurra bilatu nahi zuen eta subjetuan aurkitu zuen. Ezagutza mota guztiak zalantzan jarri zituen, egia argi-argia eskuratzeko. Haien ustez, zentzuen datuak ez dira fidagarriak, matematikak eta zientziak koherenteak dira, baina beharbada badago Jenio Maltzur bat nork gu engainatzen gaituena. Agian gure ideiak eta mundua faltsuak dira eta gu beti oker gaude, baina oker egoteko norbait existitu behar zuen, norbaitek oker egon behar duelako. Beraz, pentsatzen (eta okertzen) badugu, existitu behar dugu.

Hori da egia ziurra: subjetuaren pentsamendua. Orduan, Deskartesek pentsamenduen edukian sakondu zuen eta ideiak aurkitu zituen, gure irudipenak. Ideia batzuk, kanpokoak dira, kanpoko esperientziaren bidez lortzen dugunak; egindakoak, irudimenak sortzen dituenak; eta jatorrizkoak direnak, jaiotzerakoan ditugunak.

Horien artean infinitua eta perfekzioari buruzkoa ideia dago. Gu inperfektoak garenez, ezin dugu ideia hau gure kabuz sortu. Beraz, izaki perfektuak eman behar digu, Jainkoa existitu behar du, Deskartesen iritziz. Jainkoa ona denez gero, ezin gaitu engainatu eta horrek esan nahi du mundua benetakoa dela eta gure ideiak ziurrak direla.

Enpirismoa, arrazionalismo honen kontra zegoen. Enpiristen aburuz, ezin dira frogatu jatorrizko ideiak daudela, ilusioak dira. Ezagutza zentzuetan datza, esperientzatik dator eta pasiboki ezagutzen dugu. Lockeren ikuspuntutik, ideiak sinpleak sentsazioren ondoriak dira eta ideia konplexuak sinpleetatik sortzen dira, ideia sinpleak konbinatzean. Ideia konplexuen artean, gauzen subtzantziak
daude, esentziak; hala ere, berez esentziak ez dira existitzen, kontzeptu orokorrak dira (tresna mentalak dira mundua pentsatzeko, baina ez daude errealitatean).

Hume Locke baino muturrekoagoa zen eta esan zuen ez dagoela kausalitaterik, ezin delako kausa-efektua frogatu. Kasu batzuetan frogatzen da elementu batek beste bati zerbait egiten diola, baina ezinezkoa da kasu guztiak frogatzea. Adibidez, ikus dezakegu harri bat erori dela, baina horrek ez du esan nahi harri guztiak eroriko direla. Hori frogatzeko, harri guzti-guztiak hartu behar ditugu eta ikusi behar dugu harri guztien erorketak eta hori ezinezkoa da. Izan ere, ezin ditzakegu kasu guztiak egiaztatu, kasu guztiak infinitoak izanda. Ohituragatik gauzen arteko harremanak ontzat hartzen ditugu, baina harreman hauek ez daude guztiz frogatuta.


Hala eta guztiz ere, Kant-ek esan zuen geron kausalitatea beharrezkoa da ezagutzan, nahiz eta berak zentzuen datza. Kant-ek idatzi zuen ezagutza enpirikoa da, baina datuak fokalizatuta daude apriori-en bidez.  Kokatuko behar dugu objetuak eta prozesuak denboran eta espazioan, bestela datu sentzazioak ulertezinak izango lirateke: ez ginateke moldatuko hainbeste sentzazio fokalizatu ezean.  Horretaz aparte, kategoriak ere beharrezkoak dira errealitatea ulertzeko (kausak, besteak beste); espazio, denbora eta kategoriak ez dira zentzuen dautza, eta hauek baino aurrerago egon behar dira, pertsonok nahastuta ez egoteko datu kaotikoekin.

Fenomenoak ezagu ditzakegu, subjektuen irudikapenak (nola pentsatzen dugun gauzak eta prozesuak diren, subjektuaren  irudikapenak dira,); baina ez dakigu benetan nolakoak diren.  Gauzak berez ez dira guztiz ezagunak, noumenoak dira.  Pentsa daiteke haietaz, baina pentsamendu hori abstraktuegia da eta pentsaera formala besterik ez da: metafisika.  Berak deskribapenak egin ditzake, baina frogaezinak (zentzuen bidez frogatzen dira ulertetzeko zerak).

Etika ere ez da jakintza bat; izan ere, euren kontzeptuak ere formalak dira (balorazioak dira, ez dituzte errealitatea deskribatzen -zentzuen bidez-; gure ebaluaketak baizik.  

Alabaina, subjektuak izanda duintasuna daukagu: ez gara objektuak, ez gara tresnak eta inork ez gaitu erabili.  Hori dela kausa gure arauak eraiki behar dugu; eta hori egingo da pentsamendu formala erabiltzean.  

Gure arauak, benetako arauak izateko (eta ez apetak edo estrategia hutsalak eta geurekoiak), unibertsal itxura behar dute.  Pentsatu behar dugu arau batzuk nor geuk pentsatzen dugu pertsona guztiek bete behar diren betiko.  Agindu kategorikoa da.


Hasieratik, ikusi genuen Deskartesek esan zuela pentsamenduaren irudikapenak dauzkagula: ezagutza subjetiboa da.  Eta azkenean Kant-en filosofiaren arabera subjektuen fenomeno enpirikoak ezagu ditzakegu, besterik ez.  Horretan datza filosofia modernoak: ezagutza subjektiboa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.