2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Aristotelesen filosofia



 Aristotelesen filosofia


 Juan José Angulo de la Calle
 

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/ae/Aristotle_Altemps_Inv8575.jpg 













 

 

 

 

 

Ezagutza 

 

Aristotelesen filosofiaren arabera, izaki konkretuak esperientzaren bidez ezagutzen ditugu.  Platonen mundu ideala frogaezina da eta horregatik izakiak, batez ere, konkretuak dira eta esperientzaren bidez ezagu daitezke.  

Espezie mota bakoitzean badaude errekikapen batzuk, izaki orokorrenak direnak, euren oinarrizko estruktura edo esentziak. 

E.G. Tzakurren artean ezberdintasunak daude, baina euren baitan badago estruktura bat tzakur guztiek daukatena: espezie hori ezaguna da bere ezaugarri finko bategatik.  Tzakur konkretuak ezberdinak dira: bere ezaugarri konkretuak ezberdinak dira eta esperientzaren bidez nabaritzen ditugu; baina tzakur guztiek badaukate ezaugarri esentzial orokor bat.  

Espezie bakoitzak badauka izateko era orokor bat, espezie baten ale guztiek daukatenak: bere esentzia edo sustantzia.  

E.G. O ánthropos eínai éna logikó zóo
Ο άνθρωπος είναι ένα λογικό ζώο, Gizaki guztiek mintzatzeko gaitasuna daukate, gizaki guztiak hizlariak dira (eta horregatik sozialak dira)


Arrazionalaren bidez konturatzen gara esentzia orokokor horiek daudela; arrazionalitatearen bitartez esperientzatik datozen datuak abstraktatzen ditugu eta naturan dauden izaera esentziak ezagutzen ditugu.  Nihil est in intellectu quod prius non fuerit in sensu. Esperientzatik abiatuta, esperientziatik abstrakzioa arrazionala erabiliz kasu partikularretik izate orokorrora joan gaitezke. Horrela, espezie guztien esentziak lortzen ditugu.

Platonen Ideiak idealegiak dira eta, horrela, frogaezinak dira.  Orduan, ezagutza ez da sortzen arrazionalismo hutsalaren bidez, eta, horrela, esperientzia eta abstrakzioaren bitartez ezagutza lortzen da.

Abstrakzioaren bidez, kontzeptu orokorrak lor daitezke eta, pentsamenduaren estruktura logikoa lortuta, "zientzia" (matematikak, fisika eta logika) eraiki daiteke.  


Ezberdindu behar dira episteme, praxis eta tekné.
 

1) Episteme ezagutza guztiz teorikoa da ("zientzia" edo frogatzeko teoria logikoa) da, logikoa edo logikoki frogatuta dagoena, munduari buruzkoa.  Guztiz teoriko eta arrazionala da.
  

2) Praxis ezagutza praktikoa (etika, filosofia politikoa eta ekonomia), kontu praktiko hutsalakoa edo ulermena hutsalari ez buruzkoa.  Praktikoa da eta horregatik ez da eraikitzen arrazionalitatea hutsalaren bidez: arau moral orokorregiak dira bizitza konkretua eta kasu konkretuetan ibiltzeko.  Horregatik etikan zuhurtusuna bertutea erabili behar da kasu partikularrean ibiltzeko eta politikan erdiko bide justura jorratzeko.


3) Tekné jakintza teknikoa, mundua eraldatzeko ezagutza da (poesis edo poetika, erretorika, teknikak eta arteak).  Ezagutza hau mimesisen oinarrituta dago (naturaren antza dauka), ez datza errealitatean: teknikoa da eta natura imitatzen du (eta horregatik ez da mundu naturala, bere kopia edo imitazio baizik).



Metafisika


Idatzi dudan bezala, Ideiak idealegiak dira eta, horrenbestez, frogaezinak dira.  Orduan, benetako errealitatea ezagutzeko esperientzia eta esperientziari buruzko kontzeptuak erabili behar dira.  Kontzeptu orokorrak erabili behar dira izaki guztien esentziak ezagutzeko.

Horrela, Aristotelesek, Fisika liburua idatzita (natura espekulatiboki eta enpirikoki behatuta), ikusten ditu izateari buruzko kontzeptu abstraktuak eta logikoak.
Ikusten du nola erabiltzen duen "izan" aditza (eta ze harremana dauzka "izan" aditzaren erabilpenak errealitatearekin: ze motako izaerak dauden).

Hamar era "izan" aditza erabil daiteke eta, horrela, kategoria bat erabiltzean, izate era bati buruz hitz egingo da: 1) kualitatea, nolakoa den izaki bat izan aditzarekin erakus daiteke: "ni altua naiz"; 2) harremanak aurkez daitezke: "ni zure aita naiz"... eta beste kategoriak (kantitatea, sustantzia, lekua, denbora, jabetasuna, ekintza eta pasioa).

Hamar hauen artean, garrantzitsuena da sustantzia, subjetua izatea.  Izan ere, kategoria guztiek beti subjektuari buruz hitz egiten dute.  

Adibideetan, subjektua altua eta zure aita izan daiteke, baina azkenean subjektu honi buruzko ezaugarriei hitz egiten da (bere altuerari eta aitatasunari buruz, hain zuzen ere). 

Beti hitz egiten da subjektu batez (edo subjetu batzuez); eta kategoria guztiek subjektuen ezaugarriak azaltzen dituzte.  Orduan, lehenengo izateko era edo kategoria garrantzitsuena sustantzia izango da.  Beraz, metafisikak lehenengo izateaz batez ere hitz egin behar du, sustantziari buruz.


 

Etika


Bestalde, Aristotelesen Fisikaren arabera gauza guztiek kausa anitzak sortutakoak dira.  Bost kausaren ondorioz, gauzak sortzen dira: bost kausen eraginez, izakiak mudatzen dira edo izaera bat gauzatzen da.  

Besteak beste bi deigairriak dira: kausa-ondorioa eta amaierako kausa. Lehenengoa ezagunena da: gauza bat existitzen da edo mudatzen da kanpoko eraginaren kausa (e.g. zerbait mugituko da neuk indarra emanez gero edo kolpe bat joz gero).  

Bigarrena zerikusia dauka Aristotelesen ikuspuntuarekin: izaki guztiek helburua daukate, izaki guztiek potentzial bat daukate beste izaki bat bihurtzeko.  Izan ere, gauza guztiak mugimienduan daude (beti aldakor), eta azkenean hauek forma finko bat lortuko dute. Exempli gratia, hazi bat ez da bakarrik hazi bat: bere "helburua" zuhaitza izatea da, aldatzen da eten gabe zuhaitz bihurtzeko.

Orduan, gizakion kasuan, zoriontasunaren bila gabiltzanez, ba logikoki gure helburua (gure amaierako kausa) zoriontasuna izango da.  Zoriontasuna bilatu behar da, baina ez da lortzen plazer hutsalaren bidez, plazer batzuk kaltegarriak direlako gure osasunerako (oso muturrekoak izanda). Beraz, zoriontasunak ez dautza plazer hutsaletan.

Bertuteen bidez, ordea, plazer moderatua eskuratzen da eta baliteke plazer horren bidez poztasuna lortzea. 

Muturreko ekintzak txarrak dira gure bizitzarako: apaltasunik gabe, ekintza erradikalegiak egingo ditugu eta txarra izango dira ekintza hauek gizarterako eta, geu sozialak izanda, halaber kaltegarria izango da gure bizimodurako (bizi garen gizarteari kalte eginez gero, gizartea txarto egongo da eta geu, hor bizitzen, txarto geundeke).  

Bertutea ez da, horrela, muturreko ekintza eta, ondorioz, bi muturren arteko erdi justuan egongo da. E.g. Ez dut koldarra ezta ausartegia izan behar, ausarta baizik.

Bertuteen artean bi motatakoak daude: teorikoak eta praktikoak.  Teorikoek arau orokorrak planteatzen dituzte (justizia, esaterako); eta praktikoek ikusiko dute nola joka daitekela kasu konkretuetan (ekitatea, adibidez).  

Bertute teorikoak beharrezkoak dira nolabaiteko arauak jartzeko eta praktikoak nahitaezkoak dira beti berdin ez jokatzeko.

Batzuetan, pertsona baten egoera ikusi behar da, pertsona guztiak ez daudelako berdin gizartean eta behar bereziak izan ditzakete.  

Esaterako, ezin dugu justizia bera ezarri pertsona guztientzat, pertsonak berdintasunean ez daudelako: ekitatea beharrezkoa da ondo jokatzeko (e. g. ezin dugu kartzelatu pertsona bat ogi zerra bat lapurtzeagatik txiro bat bada, gehiegikeria izango litzatekeelako, bere egoera soziala kontuan hartuta).

Bi bertuteen arteko erdi justua bilatu behar da.  Horretarako, zuhurtasuna erabili behar da: horrela arau orokor bat kasu partikular batean era batean edo bestean gauzatuko dugu.


Politika, filosofia politikoa


Gizakiok, lengoia edukita (besteekin komunikatzeko tresna), besteekin hizkuntzaren bidez (idealki) adostasunak lor ditzakegu eta sozialki antola gaitezke.  Beraz, naturalki antolamendu soziala edo politikoa sortzen da.  Gizakia izaki dialogikoa, soziala eta politikoa da.

Errealitatean dauden erregimen politikoak dira: monarkia, aristokrazia eta demokrazia.  Aristotelesen arabera, aristokrazian aberatsek aberatzen interesen bila dabiltza eta demokrazian, txiroek gauza bera egiten dute.

Orduan, oreka eta erdi justua eragiteko errepublika berezi bat eraiki behar da; non gizartearen zutabea erdiko klasea den, aberatsen eta txiroen arteko zubia eraikitzeko eta guztien interesak betetzeko, oreka lortzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.