2019(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena

Filosofía de la risa

FILOSOFÍA DE LA RISA.

HAY QUE TOMARSE LAS COSAS CON HUMOR.


Juan José Angulo de la Calle



Texto subido al Internet Archive, en el que postula una filosofía de la risa: una manera de encajar la vida a través del humor, quitando hierro a los problemas de la vida (dentro de lo que cabe, hay fatalidades que impiden tomarse las cosas con humor), tomarse las cosas con calma y así, con la mente despejada, se pueda buscar una solución.  Fuera aparte, la risa tiene unos grandes efectos terapéuticos (se ve por los éxitos de la risoterapia) y mejora la calidad de vida.

2019(e)ko ekainaren 25(a), asteartea

Platon-en filosofia

PLATON-EN FILOSOFIA


Juan José Angulo de la Calle,
Doktorea Filosofia arloan







Sofistek zioten ezagutza eta arau moralak erlatibistak direla eta gakoa zela bakoitzak eztabaidak irabaztea "demagogia" eta erretorika erabiliz (Atenaseko asanblada demokratikoa, epaitegietan...).

Hau jasanezina zen Platonentzat; izan ere, horrela arau moralak kolokan zegoen eta, bere ikuspegitik, hori onartezina da: horrek kaosa ekarriko du eta (bakoitzak nahi duena egingo duelako, inolako arauak errespetatu barik).

Horregatik, Platonek ezagutza finko eta ziurra (eta etika ziurra) eraiki nahi izan zuen. Parmenisek esan zuen oro har (orokorrean) errealitatea ez da aldatzen (kosmos osoa ikusiz gero, ikusiko genuke unibertso osoa ez da aldatzen -agian izarrak desagertzen dira puntu batean, baina bere aurrean beste batzuk sortuko dira; eta, horrela, unibertso orokorra bere orokortasunean ez da bereziki aldatzen). Alabaina, Platonek ez zuen guztiz ontzat hartu Parmenidesen planteamendua.

Irakurri zuen Heraklitoren testuak.  Berak zion "guztia aldatzen dela" eta "ezinezkoa dela ibai berean bi aldiz sartu" (izan ere, ibaia aldatzen da eta zu zeu ezberdina zara bigarren aldian -zaharrago-).  Platonek, neurri batean, ontzat hartu zuen Heraklitoren filosofia.  Onartu zuen gauza guztiak aldatzen direla.

Hala ere, abstrazio prozesu baten bidez ikusi zuen espezietan badaude ezaugarri batzuk komunak direnak.  Tzakurren artean badaude ezaugarri batzuk berdinak direnak (lau hanka edukitzea, fidelak izatea...).  Gauza batzuk, nahiz eta izakiak aldatu, errepikatzen dira: agian izakiak aldatzen dira, baina bere espezian badaude ezaugarri batzuk komunak direnak eta mantentzen direnak (hurrengo belanauldian).  

Alabaina Forma hauek ez dira hemengo mundukoak, aldakorra izanda. Hortaz, beste mundu batean ekarritakoak dira: Formen Mundua edo Ideien Mundua, Mundu Ideala.  Platonen ustez, existitu behar zela, bestela gure munduak, aldakorra, ezin lituzke errepikaneak hauek ezarri.

Maitasunaren bidez, Ideia hauek ailagatzen gara.  Maitasuna da ezagutzaren motorra.  Maitasunean, hasieratik, gorpuen edertasunaren bila ibiltzen gara; baina gorpuak nahiko antzekoak direnez, azkenean "barruko" edertasuna bilatu nahi dugu eta gero Edertasuna beraren bila ibiliko gara.  Orduan konturatuko gara beste Ideiak daudela, ederrak direnak eta, hauetatik, ederrena da Justizia: berak harmonia ezartzen duelako.


Ideia hauen artean hierarkia bat dago.  Eta Ideiaren Ideia, edo Ideia nagusia da Justizia; izan ere, berak besteak ordenatzen ditu.

Hortaz, ezagutza ziurra eta arau moralak zilegiak dira eta defendagarriak dira.  Orduan, Platonen iritziz, bere garaian kontua zela filosofo-erregeek, Justizia ideia ezagutzen dituenak, gobernatzea: horrela justizia ezarriko dute, Justizia Ideia ezagututa.

Hala eta guztiz ere, Aristotelesek, Platonen ikaslea, gogor kritikatu zuen Platonen idealismo.  Esan zuen Mundu Ideala frogaezina dela eta ez dela beharrezkoa; izan ere, Formak (ezaugarri errepikatuak) berez badaude izakietan eta ez da beharrezkoa beste mundu bat postulatzea.


Bibliografía:



-Platón (1971). El banquete.  Patricio de Azcárate (ed.). Filosofía en Español.
[Contsulta: 2019ko ekainaren 25ean]. Hemen igota:



-Platón (1971). Fedro.  Patricio de Azcárate (ed.). 
Filosofía en Español.
[Contsulta: 2019ko ekainaren 25ean]. Hemen igota:


-Platón (1994).  La República o el Estado.  Itzulpena:

 Patricio de Azcárate.  Barcelona: Edicomunicación.


-Aristóteles (2019). Metafísica. Librosdot.com.
[Contsulta: 2019ko ekainaren 25ean]. Hemen igota: 









2019(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.