Kant eta Ilustrazioa
Juan
José Angulo de la Calle
Ilustrazioa
Ilustrazioa XVII eta XVII. mendeko mugimendu kultural zen,
arrazionalitatearen aldekoa eta sineskeria edo tradizio irrazionalen
kontrakoa.
Ilustrazioaren
irizpideak:
-Arrazoi erabilpenaren bultzada. Ilustrazioa mugimendu kulturala da,
non arrazoiaren erabilpena goraipatzen duen. Ilustratuen arabera
gauza guztiak era arrazionalean justifikatu behar da: ezagutza
(arrazionala eta ez fededuna eta dogmatikoa), gobernua edo estatua,
heziketa eta erlijioa.
-Kritikaren aldarrikapena. Argiak aipatzen zituzten esateko
ilustrazioa da argi bat iluntasunaren kontra. Iluntasun horiek dira
aurreiritziak, arrazionalitatean ez oinarrituta: autoritarismoa,
tradizioa eta errebelazio. Lehenik, Absolutismo kritikatu zen, botere
zilegia hitzarmen arrazionalean oinarritu behar delako, interes
publikoa garatzeko. Bigarrenik, Ilustratuen interesa zen kultura eta
heziketa bultzatzea, horrela arrazoiak dakartzan aurrebidea lor
daitekelako (horretarako, entziklopediak eta hiztegiak argitaratu
zituzten. Azkenik, sinesmen erlijiosoak arrazionalean oinarritu behar
dira, ilustratu gehienak deistak ziren eta, euren ustez,
arrazionalitatearen bidez Jainkoaren oinarria lor daitek eta bere
-Pentsamendu librearen defentsa.Ilustratuak pentsamendu librearen
aldekoak ziren, hauek arrazoi autonomoa defendatzen zituzten, honen
bidez aurrebidea (ideia berriak, hobeak, zienentifikoak eta
aurreratuak) lor daitezkelako. Hauek sinesten zuten arrazoi kritikoen
bidez zoriontasuna lor daitekeela. Tolerantzia bultzatzen zuten,
adierazpen askatasuna eta errespetua garrantzitsutzat defendatuta.
Kanten arabera, Ilustrazioak pentsatzera bultzatzen du, bakoitzak
bere kabuz pentsatzera bultzatzen du, autoritaterik gabe.
Ilustrazioan aukera dago hauek gabe pentsatzeko. Ilustrazioak aukera
ematen du pentsamendu librea izateko, arrazoia erabiltzeko, aditua
izateko, nork bere kabuz erabakiak hartzen dituen, beste baten
ordenak bete gabe.
Gidaritzak
edo autoritateak esaten du zer pentsatu behar duzun. Autoritateak
izan daitezke apaizak, nork esaten du zer sinestu behar duzun; edo
autoritate publikoak, nork esaten du zer egin behar duzun.
Ilustrazioaren aurretik tradizioa erabiltzen zuten gizartearen arau
moralak ezartzeko eta Elizak edo Estatuak zioten zer pentsatu behar
dugun, baina Ilustraziotik gauza guztiak justifikatu behar ziren
arrazoiaren bidez eta aukera eman zuen bakoitzak bere kabuz
pentsatzeko. Kantek gidaritzaren kontrakoa zen, berak defendatu
zuen bakoitzak bere kasa pentsatu behar zuela.
Ilustrazioak pentsamendu librea bultzatzen du. Kanten arabera, garai
honetan norbaitek bere kabuz pentsatu ezean, ez du nahi arduratsua
izatea, ez du nahi aditua izan nahi, ez du bere erabaki propioak
eduki nahi eta horregatik adingabetua da, beste baten esanetara dago,
umeak izan bezala. Eta garai honetan bere adingabetasunaren erruduna
da Ilustrazioan aukera dago gure kabuz pentsatzeko: bakoitzak egin
ezean, bere nahia da eta bere arduragabetasun erruduna da.
Kanten ustez, Ilustrazio prozesu honetan, arrazoia publikoa eta
pribatua erabili behar da. Bakoitzak beren ideiak argitara
ditzakete, baina gero bakoitzaren lanean bere nagusiari obeditu behar
dio (esaterako, armadan ordenak bete behar dira, nahiz eta ados ez
egon: ordena jaso bezain pronto obeditu behar da eta gero, bai,
bakoitzaren gomendioak argitaratu eta zabaldu daitezke); autoritateen
ordenak eta legeak bete ezean kaosa gertatuko da: obeditu behar da
eta, gero, beharrezkoa izanez gero, bakoitzaren ikuspuntua eta
hobekuntzak proposa daitezke.
Arrazoimenaren erabilera publikoa
da adierazpen askatasuna. Ilustrazioan beharrezkoa da: kritika,
argudiaketa eta proposamen publikoak pentsamendua aberasten dute,
hauen bidez sinesmenak alda daitezkelako. Honetarako, ahalik eta
jende gehiago bere erruzko adingabetasuna murriztu behar du. Kanpoko
gidaritzarik gabe, bere kabuz pentsatu behar du eta euren ideiak
argitaratu behar ditu.
Eztabaida publiko honen bidez, proposamen publikoen bidez, era
baketsu batean aurrebidea lor daiteke. Izan ere, hauekin
argitaratuta, gobernuek agian kontuan hartzen dute eta lege eta
neurri aurreratuagoak ezarri ditzakete.
Arrazoimenaren erabilera pribatua da gure jokabide arrazionala,
hiritar bezala. Bere funtzioa da estatuan eta komunitatearen
funtzionamendu ordenatua garatzea, interes publikoaren helburuen
izenean. Momentu batean kritikak eta proposamen publikoak argitaratu
ditzakegu lege hobeak ezar ditzaten, baina legeak ezartzean ezin dugu
legeak kritikatu edo ez obeditu: horrela kaosa bultzatuko litzateke
eta. Orden sozial betetzeko, pentsamendua mugatua izan behar da eta
ezin du autoritateak kolokan jarri: horrek kaosa ekarriko luke.
Kant-ek bi erabilpen hauek laburtzen ditu horrela: “Argudiatu nahi
duzuna, baina obeditu!”
Prozesu arrazional honen ildotik, Kantek bere kabuz pentsatu zuen eta
bere garaiko ezagutza mota eta etika nozioa kritikatu zituen eta bere
proposamenak aurkeztu zituen.
Arrazoi hutsaren kritika
Arrazionalismoaren
arabera, jatorrizko ideiak daude. Zentzuen bidez ezin dira kontzeptu
finkorik egin (zentzuek erakusten ditu errealitatea aldakorra dela),
baina bai arrazionalismoaren bidez. Ezagutza esperientziatik ez
jasota, gure ideiak jatorrizkoak izango dira.
Enpiristek argudiatu zituzten jatorrizko ideiak frogaezinak direla
eta, horrez gain, azaldu zuten abstrazioren bidez ideiak lor
daitezkela. Alabaina, Humek esan zuen kausalitatea ideia ez dagoela
esperientzien datuetan, ideia formala dela; beraz, kausalitatea
konbentzioa da eta ezagutza konbentzionala da.
Kant-ek
bi ikuspuntu hauek batu zituzten. Alde batetik, esan zuen munduari
buruzko ezagutza esperientzaren bidez lortzen da; baina esperientzien
datuak ulergarriak izateko gizakiok a
priori
batzuk
jartzen dugu, datu hauek fokalizatzeko eta kokatzeko. Esperientzien
datuak espazioan, denboran eta kategorietan kokatu behar ditugu geuk
uler ditzagun; bestela datu kaotikoak edo ulertezinak izango
litzateke.
Kantek
enpirismotik, esperientziaren eragina hartu zuen, eta,
arrazionalismotik, a
prioriak
(kontzeptu edo ideia formalak) hartu zituen.
Arrazoimen praktikoaren kritika
Kant-en
arabera fenomenoak (subjektuen eraikitako gauzen irudikapenak)
ezagutu ahal ditugu esperientziaren bidez, esperientzien datuak
judizio a
prioriz
filtratuta (esperientzien datuak fokalizatzeko eta kokatzeko
denboran, espazioan eta kategorietan).
Beraz,
kontzientzia morala ez da ezagutza (ez dagoelako esperientzietan
oinarrituta), pentsamendu formala
da;
ezagutza ez izanda, ez dago lege finkaturik eta gure kabuz eraiki
dezakegu.
Ezin ditugu arau unibertsalak eraiki, baina axioma era unibertsalean
planteatu ahal da. Bakoitzak axioma pentsatu behar du, nork geuk
pentsatzen dugun guztiek bete behar dutela. Bestela, arauak
heteronomoak izango dira, ez dira pentsamendu librean oinarrituta,
baldintza, desio eta interes partikularrean baino (eta ezin ditugu
gure desioak aukeratu eta, horrela, ez gara libreak izango).
Gakoa da axioma hau agindu kategorikoa izan beharko da, beti bete
beharko da; bestela ez da benetako araua izango, apeta baizik
(baldintza batzuetan betetzen bada eta beste batzuetan ez, ba ez da
funtzezko arau bat, kontseilu bat baizik). Eta bizikidetza egoteko
arau zorrotzak egon behar dira, bestela bakoitzak nahi duena egingo
du eta kaosa izango da. Beraz, gure pentsamenduko arau zorrotzak
ezarri behar dira.
Alabaina, agindu kategorikoa muturrezkoa da, beti bete beharko da,
egoeraz-egoera. Eta batzuetan honek horrela betez gero, kaltegarria
izango litzateke egoera batzuetan, non hobe da araua ez betetzea.
Esaterako, geuk onartu dugu gezurrak esatea txarra dela, nazismoan
naziei esan behar izan zien non zeuden judutarrak eta hori pertsona
honen kalte izango da.
Beraz, gure kabuz, arrazionalki, era unibertsalazko arauak planteatu
behar dugu, baina euren helburu nagusia izango da pertsonen alde beti
egoteko; batzuetan, horrela, agindu kategorikoa izango da kasu
batzuetan agindu kategoriko batzuk ez betetzea, agindu kategorikoa
izango da besteen onurari begira ibiltzea.
Bibliografia:
-Kant, I. 1997: Filosofía de la historia. México D.F.: Fondo de cultura económica.
-Kant, I. 2000: Crítica de la razón práctica. Madrid: Alianza Editorial.
-Kant, I. 2002: Crítica de la razón pura. Barcelona: Ediciones Folio.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina