2015(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

"TXIKIAK" blogaren komikirik onenak


Nire bloga: “TXIKIAK” ezabatu dut proiektu
 
bukatuta dagoelako. 


Tamalez, ez daukat daukat gogorik jarraitzeko. 

Barkatu.


Hauek dira blog horren komikirik hoberenak:




-Hau egun petrala!!
-Atzo baino okerragoa da, baina bihar baino hobea...


Errealitatea kontzeptuen bidez ikusten dut.  Gauza guztiak objetiboak dira eta elkarren harremanak dauzkate: errealitatea sare izugarria da.  Jakinmina dela kausa, filosofia erabiltzen dut honelako gauzetaz konturatzeko.  Eta hauek otu ondoren, bertigo sentitzen dut harridura lortzen dudalako...

-Epa!!
-Tales bezala erori naiz!
-Errealitatean ibili, jolin, lazta... Sophie!



-Noiz desagertu zen iraultza sexuala?





-Mundua gorrotu dut!!!




-Gaztetan errebeldea hintzen, ezta Osane?
-Ia neskatilak gintunan...  Ilusioak eta guzti genitinan...
-Eta gaur egun?
-Gaur? Ba, alkohola dinagu nahigabeak ahazteko...




Oteizaren arabera, Euskal arima cromlech delakoaren hutsunean datza.  Ikusten dudan bakoitzean, nire barruan isiltasun sakona sortzen da.  Hutsunea irekita egonda, hara kosmosa sar daiteke.  Hegelen absolutua ote da?  Hau al da antzinako Euskal mundu-ikuskera.  Gaurko gizartean, ordea, kateak ikusten ditut, besterik ez...

[Langabezia, lan-prekarietatea]


LESBOFOBIA ARRUNTA



-Fase bat da, laztana.
-Mari-mutila zara, hala?
-Inork ez zaitu barneratu, ezta?
-Menace-a-trois egin dezagun, neskak!


 IRAILAK 23, BISEXUALEN HARROTASUN EGUNA




 -Zer, urte honetan harro-harro hago?





-Aizue, gehiegi edaten duzue!
-Beno... edaten dugu sistema hau jasateko!

-Sistemaren gordintasuna ez da zuen moskorkeria bezain handia!
-Beno, lasai...





-Margolari txarra naiz.  Gizarte honetan ez dut ezertarako balio.

-Alabaina, egun batean hilko naiz eta sufrimendua bukatuko da: hori da nire azken itxaropena...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.