Filosofia modernoa
Antzinako eta Erdi aroko filosofiaren arabera, ezagutza objetiboa da. Hau da, garai horietako pentsalarien aburuz, hor dago errealitatea eta kontzeptuek zuzenik bera deskribatzen dute. Modernitatea heltzean, ordea, ikuspuntua guztiz aldatu zen: kontzeptuak subjetoen irudipenak dira, kontzeptuak subjetuen produktuak dira eta ez dute errealitatea zuzenean deskribatzen, baizik eta nola ulertzen dugunari buruz hitz egiten dute. Ezagutza subjetiboa da.
Aldaketa hau gertatu zen Deskartesi esker, batez ere. Berak ezagutza ziurra bilatu nahi zuen eta subjetuan aurkitu zuen. Ezagutza mota guztiak zalantzan jarri zituen, egia argi-argia eskuratzeko. Haien ustez, zentzuen datuak ez dira fidagarriak, matematikak eta zientziak koherenteak dira, baina beharbada badago Jenio Maltzur bat nork gu engainatzen gaituena. Agian gure ideiak eta mundua faltsuak dira eta gu beti oker gaude, baina oker egoteko norbait existitu behar zuen, norbaitek oker egon behar duelako. Beraz, pentsatzen (eta okertzen) badugu, existitu behar dugu.
Hori da egia ziurra: subjetuaren pentsamendua. Orduan, Deskartesek pentsamenduen edukian sakondu zuen eta ideiak aurkitu zituen, gure irudipenak. Ideia batzuk, kanpokoak dira, kanpoko esperientziaren bidez lortzen dugunak; egindakoak, irudimenak sortzen dituenak; eta jatorrizkoak direnak, jaiotzerakoan ditugunak.
Horien artean infinitua eta perfekzioari buruzkoa ideia dago. Gu inperfektoak garenez, ezin dugu ideia hau gure kabuz sortu. Beraz, izaki perfektuak eman behar digu, Jainkoa existitu behar du, Deskartesen iritziz. Jainkoa ona denez gero, ezin gaitu engainatu eta horrek esan nahi du mundua benetakoa dela eta gure ideiak ziurrak direla.
Enpirismoa, arrazionalismo honen kontra zegoen. Enpiristen aburuz, ezin dira frogatu jatorrizko ideiak daudela, ilusioak dira. Ezagutza zentzuetan datza, esperientzatik dator eta pasiboki ezagutzen dugu. Lockeren ikuspuntutik, ideiak sinpleak sentsazioren ondoriak dira eta ideia konplexuak sinpleetatik sortzen dira, ideia sinpleak konbinatzean. Ideia konplexuen artean, gauzen subtzantziak
daude, esentziak; hala ere, berez esentziak ez dira existitzen, kontzeptu orokorrak dira (tresna mentalak dira mundua pentsatzeko, baina ez daude errealitatean).
Hume Locke baino muturrekoagoa
zen eta esan zuen ez dagoela kausalitaterik, ezin delako
kausa-efektua frogatu. Kasu batzuetan frogatzen da elementu batek
beste bati zerbait egiten diola, baina ezinezkoa da kasu guztiak
frogatzea. Adibidez, ikus dezakegu harri bat erori dela, baina horrek
ez du esan nahi harri guztiak eroriko direla. Hori frogatzeko, harri
guzti-guztiak hartu behar ditugu eta ikusi behar dugu harri guztien
erorketak eta hori ezinezkoa da. Izan ere, ezin ditzakegu kasu
guztiak egiaztatu, kasu guztiak infinitoak izanda. Ohituragatik
gauzen arteko harremanak ontzat hartzen ditugu, baina harreman hauek
ez daude guztiz frogatuta.
Hala
eta guztiz ere, Kant-ek esan zuen geron kausalitatea beharrezkoa da
ezagutzan, nahiz eta berak zentzuen datza. Kant-ek idatzi zuen
ezagutza enpirikoa da, baina datuak fokalizatuta daude apriori-en
bidez. Kokatuko behar dugu objetuak eta prozesuak denboran eta
espazioan, bestela datu sentzazioak ulertezinak izango lirateke: ez
ginateke moldatuko hainbeste sentzazio fokalizatu ezean.
Horretaz aparte, kategoriak ere beharrezkoak dira errealitatea
ulertzeko (kausak, besteak beste); espazio, denbora eta kategoriak ez
dira zentzuen dautza, eta hauek baino aurrerago egon behar dira,
pertsonok nahastuta ez egoteko datu kaotikoekin.
Fenomenoak
ezagu ditzakegu, subjektuen irudikapenak (nola pentsatzen dugun
gauzak eta prozesuak diren, subjektuaren irudikapenak dira,);
baina ez dakigu benetan nolakoak diren. Gauzak berez ez dira
guztiz ezagunak, noumenoak
dira. Pentsa daiteke haietaz, baina pentsamendu hori
abstraktuegia da eta pentsaera formala besterik ez da: metafisika.
Berak deskribapenak egin ditzake, baina frogaezinak (zentzuen bidez
frogatzen dira ulertetzeko zerak).
Etika
ere ez da jakintza bat; izan ere, euren kontzeptuak ere formalak dira
(balorazioak dira, ez dituzte errealitatea deskribatzen -zentzuen
bidez-; gure ebaluaketak baizik.
Alabaina,
subjektuak izanda duintasuna daukagu: ez gara objektuak, ez gara
tresnak eta inork ez gaitu erabili. Hori dela kausa gure arauak
eraiki behar dugu; eta hori egingo da pentsamendu formala
erabiltzean.
Gure
arauak, benetako arauak izateko (eta ez apetak edo estrategia
hutsalak eta geurekoiak), unibertsal itxura behar dute.
Pentsatu behar dugu arau batzuk nor geuk pentsatzen dugu pertsona
guztiek bete behar diren betiko. Agindu kategorikoa
da.
Hasieratik,
ikusi genuen Deskartesek esan zuela pentsamenduaren irudikapenak
dauzkagula: ezagutza subjetiboa da. Eta azkenean Kant-en
filosofiaren arabera subjektuen fenomeno
enpirikoak ezagu
ditzakegu, besterik ez. Horretan datza filosofia modernoak:
ezagutza subjektiboa da.