Greziako filosofia
Juan
José Angulo de la Calle
Antzinean
gauza guztiak azaltzen ziren mitoen bidez. Mitoak historioak ziren,
adierazi nahi dute gauza bat existitzen dela jainko batek edo heroi
batek zerbait egin duelako edo gertaera konkretu izan zelako.
Historio hauek irudimenezkoak eta nahierarakoak dira eta euren
ikuspuntutik unibertsoa antropomorfikoa da.
Azalpen
hauek arrazionalak eta fikziozkoak dira, eta horrez gain, ez dute
bakoitzako kausa azaltzen. Hau konpontzeko, logos sortu
zen: diskurtso arrazionalak. Kontzeptu orrokorren bidez adierazten
da gauza bat gertatzen da kausa bat dagoelako, hau da, gauza guztiak
ondorioak dira eta zerbaitek eragin
dituzte.
Joniako
filosofoek galdetu zioten bere buruari zein zela
gauza guztien kausa edo printzipioa (arjé),
zerk osatzen duen natura osoa. Anaximenesek esan zuen gauza guztien
substratua edo oinarrizko elementoa zela airea. Hots, nola edo ahala
guztia airea da: izaki batzuek aire zerratuagoa daukate (eta hori
dela kausa solidoak dira) eta besteek ez daukate hain aire
zerratua; baina guztiok airea
gara. Anaximenen arabera,
hori da gauzen guztien kausa
eta sorburua. Alabaina,
printzipio ugari aldarrikatu
ziren, hala nola, ura, sua, mugagabea (apeiron),
zenbakiak, atomoak eta abar.
Sokratesek,
ordea, ez zuen printzipiorik bilatu. Izan ere, bere ustez
garrantzitsuagoa da bertutea edo ongia ezagutzea. Sokratesen arabera,
ezagutzeko kontzeptu orokorrak behar dira, bestela ez genuke gauzen,
balioen eta ideiaren noziorik izango: ez genituzke gauzen definizioak
edo esanahiak izango.
Bere
bizitzan, galdera ugari egin zien aditu batzuei eta galderaren
bidez Sokratesek frogatu zuen aditu horiek benetan ez zeukatela ideia
argirik edo euren azalpenak ez zirela behin betikoak. Filosofo honen
aburuz, beti zalantza jarri behar dira benetako ezagutza lortzeko,
nahiz eta guztiek ez onartu.
Bere esanetan, batzuetan zerbait egin
baino lehen daimon bat
agertu zen eta galdetu zion ia bere asmoa ona den. Gure baitan hasi
da ezagutza, barneko kontzientziaren bidez. Horrela bertutetsua eta
jakintsua izan gaitezke.
Platonek
gehiago esango luke: definizio horiek, kontzeptu orokor horiek
benetako errealitatea da. Platon Heraklito eta Parmenidesen erdian
dago. Heraklitosen arabera, dena aldatzen da, errealitatea mugikorra
da.
Alabaina, horrela ezinezkoa da kontzeptuak sortzeko, nozioak
finkoak direlako (gauza bat oso
aldakorra bada, ezin dugu ezer esan: goizekoa eta gauekoa oso
ezberdinak direnez gero, ez dira gauza bera izango eta ezin dezakegu
identifikatu edo kokatu). Hots, zerbait errepikatu behar da nozio
orokor bat lortzeko.
Hori dela kausa, Parmenidesek esan zuen
errealitatea ez dela aldatzen: unibertsoa ikusiz gero, konturatuko
genuke unibertso osoa berez ez da aldatzen (agian zati batzuk, baina
bere batasunean, ez). Platonek esan zuen biek neurri batean
arraizoia zutela.
Sentzuen
bidez errealitatea ezagutzekotan, ematen du mundua aldakorra dela eta
hala da. Alde honetan,
Heraklitosek arrazoia dauka. Gure
mundua mugikorra da eta horrela izanda ere, gauza
batzuk errepikatzen dira. Abstrazio eta arrazionalizazioren
bitartez, ulertzen dugu badaudela izaera orrokorrak. Espeziek euren
nolakatasunak dauzkate eta guztiek partekatzen dituzte. Subjetu
bakoitzak badauka estruktura bat zein besteek ere badaukate.
Espezie,
izaki eta errealitate bakoitzak forma bat dauka, eredu ideal bat
izango da gauzak honetan oinarretzeko. Platonen arabera, Mundu
honetan ez dago eredu bikainik, beraz, beste mundu bat egongo da, non
gauzak ez dira aldatzen gauzen eredu finkoak eta perfetuak direlako.
Beste alde honetan, Parmenidesek arrazoia dauka.
Ideien
artean, ongia da garrantzitsuena berak guztia ordenatzen du.
Bizitzan, arrazionalitateak menperatzen badu, oreka lortzen da berak
ongia ezagutzen duelako eta, horrela, guztia harmonikoki antolatzen
duelako. Horrela, bertutea
egin daiteke eta zoriontsu izan gaitezke. Beste aldetik, Politikan,
ideiak dauzkatenak gobernatzen badu, oreka eta harmonia inposatu
ditzake.
Aristotelesek,
ordea, esan zuen ez zegoelako ideiarik, zeren eta mundu ideala
existitzen dela ezin daitekeen frogatu. Ideiak gure munduan daude,
gauza guztietan daude. Formak dira, espezie bakoitzako oinarrizko
estruktura edo gakoa. Adibidez, gizakia hitz egiten duen animalia da,
bere sustantzia, bere nolakotasun oinarrizkoa mintzamena
da.
Materia (materiala) eta forma (sustantzia, substratoa, estruktura
oinarrizkoa) biltzen denean izaki bat sortzen da. Sentzuen bidez
izakiak neurri batez ezagutzen dira eta abstrazioaren bidez
sustantziak begiztatzen ditugu.
Etikaren
aldetik, esan zuen Platonen ongia abstratuegia dela eta jakin nahi
zuen zein den gizakien ongia. Gauza bakoitzak badauka bere helburua
(adibidez, haziaren helburua
zuhaitza izatea da) eta hori da bere ongia. Gizakiok zoriontasuna
aurkitu nahi dugu; hortaz, gure ongia zoriontasuna da. Batzuek
pentsatzen dute plazerren bidez zoriontasuna lor dezakegu, baina
plazer batzuk kaltegarriak izan daitezke, muturrekoak izanez gero.
Beraz,
gehiegikeria eta gabekeriaren arteko erdiko terminoa bilatu behar
dugu (adibidez, ez dugu koldarrak edo ausertiegia izan behar, ausarta
baizik). Hori da bertutea eta bertuteen bitartez zoriontasuna lor
dezakegu, berak plazer neurritsua eta oreka eskuratzen ditu.
Bi
motako bertuteak daude: adimezkoak (dianoetikoak)
eta praktikoak (etikoak).
Adimenezkoen gakoa arau orokorrak jartzea
da eta bertute
praktikoen bidez kasu
bakoitzako erantzuna jakin
dezakegu. Zuhurtzia zubi bat jartzen du arau orrokorren eta kasu
bakoitzen arte, zuhurtziaren bidez jakin dezakegu nola erabili arauak
kasu partikularretan.
Horretaz
aparte, Platonen eredu politikoa ez da egokia, idealegiak baitira.
Aristotelesek ikusi zituen zein direla
benetan existitzen diren erregimenak. Monarkia, aristokrazia eta
demokrazia ziren.
Bere ustez, aristokrazia ez da oso
egokia, batzuetan nobleek euren interesak betetzen dituztelako; eta
demokrazia kasuan, pobreek gauza bera egiten dute. Hortaz, erdiko
terminoa behar da. Hots, estatu bat sortu behar da non guztion
inteserak bete daitezke eta horretarako erdiko klaseak baretu behar
dituzte nobleen eta pobreen arteko gatazkak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina