2017(e)ko uztailaren 22(a), larunbata

Kant-en filosofia




Kant-en filosofia


Juan José Angulo



https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/f/f2/Kant_gemaelde_3.jpg
https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/f/f2/Kant_gemaelde_3.jpg

 

Ezagutza


Ulermenak bi motako judizio dauzka: 1) judizio analitikoak (logikoak), non predikatua subjetuan sartuta dagoen (“Zatia osotasunean sartuta dago”; eta 2) judizio sintetikoak, non predikatua ez dagoen subjetuan sartuta (“Pertsona hau altua da”). Judizio analitikoak beharrezkoak, unibertsalak eta aurreko esperientziarik gabekoak dira (a priori); eta judizio sintetikoak esperientzian oinarritzen dira (a posteriori). Kant-en iritziz, badaude judizio sintetikoak eta a priori (espazioa, denbora eta kategoriak).



Kant-en arabera, ezagutza esperientziatik dator. Hau da, sentzuen bidez fenomenoak ezagut ditzakegu. Alabaina, fenomenoak kokatu behar dira, bestela esperientziaren datuak ulertezinak eta kaotikoak izan litezke guretzat. Horretarako, ezagutza sortzeko, aurreko nozio batzuk eduki behar ditugu. Hauen bidez, sentzasioak fokalizatzen dira.



Datuak hartuta, ordenatu eta pentsatu behar dugu. Datuak ordenatzen ditugu intuizioaren bidez (fenomenoak espazioan eta denboran kokatuz) eta adimenen bidez, kontzeptuak erabiliz. Bi kontzeptu motatakoak daude: enpirikoak (esperientzatik datorrenak) eta a priori edo kategoriak (beraiek fenomenoak kalifikatzen dituzte eta bere natura deskribatzen dituzte). Kategoria hauek dira: kantitatea, nolakotasuna, erlazioa eta modalitatea.



Arrazoimenak ideia formalak erabil ditzake erralitate osoa eta gauzei buruz pentsatzeko. Hala ere, sentzasioen urrun daude eta ezin daiteke frogatu existitzen direla edo oinarri sendoa daukatela. Ideiak espekulazio metafisikoak dira, deskribapenak hutsak dira frogaezinak direlako; beraz, ideiak ez daude ezagutzan sartuta, pentsamendu abstraktuak dira, besterik ez. Hortaz, ezin dezakegu jakin nola diren berez gauzak; guk bakarrik gure irudikapenak ezagutzen ditugu.

Etika

 

Ezin dezakegu moralitatea ezagutu; izan ere, baloreak, bertuteak eta betebeharrak ez dautza esperientzian. Horiei buruz idei formalak eta abstraktuak pentsa ditzakegu, gure arrazionalitatearen bidez (bestela arauak desioen eta apeten ondorioak izan litezke). Subjetuak bere kabuz bere arauak sor ditzake; berak helburuak sortzen ditu eta, hori dela kausa, inoiz ez da bidea izango, xedea baizik (horretan datza bere duintasuna).



Ezin dira hipotetikoak izan, arauek ez dituzte baldintzak bete behar (beti bete behar dira, finkoak eta serioak izan behar dira; bestela kontsiluak izango lirateke). Pentsatu behar dugu maxima bat zein uste duzun guztiok bete behar dugula (agindu kategorikoa).



Betebehar hauek ez dute zoriontasuna ekarri, baina hauen bidez duinak gara bera lortzeko.
 

Historioa

 

Bere azken urteetan Kant-ek galdetu zion bere buruari ia historioak helburua edo sentzua duen ala ez. Hasieran pentsatu zuen guden bidez lurra hobeto banatzen dela (inperio sendo eta zibilizitatuak sortzen dira) eta horrela kultura eta aurrerabide gehiago zabaltzen direla. Hala ere, geroago ondorioztatu zuen gudak ez direla onak ekonomiarako eta azkenean gizakiok guden kontra ibiliko garela. Eta horretarako estatu mundiala sortuko dugu; errepublika bat, non botereak banatuko diren (bakoitzak funtzio ezberdina izango du), nahiz eta erregeak guztiak hartu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.