Hegel-en filosofia
Aintzinako filosofiaren arabera, ezagutza objetiboa da. Hau da,
ezagutza errealitatearen deskribapena da. Filosofia modernoaren
iritziz, ordea, ezagutza subjetiboa da: ezagutza gure irudikapenari
buruzkoa da, ez du zuzen errealitatea azaltzen, baizik eta azaltzen
du nola pentsatzen dugun errealitatea; ezagutzak subjetuen ikuspuntua
deskribatzen du, besterik ez.
Kant-en arabera, gainera, fenomenoak -datu enpirikoak- ezagutu
ditzakegu, baina ezin dugu benetako errealitatea ezagutu. Alabaina,
filosofo idealisten ustez, nolakoa ez den errealitatea esaten badugu,
orduan zerbait jakingo dugu errealitateari buruz.
Hegel-en iritziz, ezagutza objetiboa eta ezagutza subjetiboa batuta
eskuratzen badugu, ezagutza absolutua lortuko dugu. Horretarako,
ideiak garatu behar dira prozesu dialektiko batean, non bakoitzako
tesia eta bere antitesia azkenean banatzen dira sintesi batean.
Errealitatea arrazionala da eta ideiak, izpiritu absolutua
bihurtzeko, gauzatu behar dira. Orduan, Ideia Natura bilakatzen da
eta historian ideiak adierazten dira. Guden bidez, herriak aldatzen
dira eta ideia aurreratuak inposatzen dira, zibilizazioak eraikitzen.
Politikari eta militarrak ideia berriak defendatzen dituzte boterea
lortzeko eta bere anbizio justifikatzeko. Hegel-en ustez,
Historiaren helburua ezpiritu absolutua lortzea da eta estatu
prusiarrak ezpiritu hau irudikatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina