2017(e)ko abuztuaren 4(a), ostirala

Nietzsche-ren filosofia



Nietzsche-ren filosofía

Juan José Angulo de la Calle
Metafisika klasikoaren arabera, errealitatean gauza batzuk errepikatzen dira eta izaki bakoitzak bere izarea finko bat dauka. Hortaz, munduan izaera iraunkorrak daude, agian esentziak dira.

Hala ere, Nietzsche-ren ustez, izaki guztiak etengabe aldatzen direnez gero, ez dago izarea finkorik, ez dago absolutorik.  Nietzschek esentzia metafisikoak eta balore tradizionalak lotzen dituzte, eta hórrela bata existitzen ez bada, bestea faltsua izan behar da. Beraz, ez dago balore absolutorik, arau finko betetzea ez da ezinbestekoa eta horiek aukeratu gabe jarraitzea gamelu bezala aritzea da; hots, gameluak zama bizkarreratzen du beti gauza bera egiten duelako, eta geuk gameluak bezala arau zaharrak zamatzen ditugu pentsatu gabe.  Nietzsche-ren ustez, lehoi izan behar dugu eta arau zaharren kontra matxinatu behar dugu, geroago ume inuzente bat izateko, nork arau berriak asma ditzake.

Esentzia aldaezinak eta balore absolutuak onartu genituen mundo aldakorra beldurgarritzat hartzeagatik.  Mundu aldakor batean ezer ez da ziur, aldaketa gogorrak eta liskarrak egon daitezke, eta bizitza arriskutsua izan daitek.  Mundu aldakor honetan, sufrimendua dago eta geuk mina ez dugunez barneratzen, beste mundo ideal batzuk asmatzen ditugu, non guztia bigun eta ona da (hala nola, paradizua, Ideien mundua, aurrerabidea edo etorkizuneko gizartea).  Batzuek, sufrimendua barneratzen ez dutenez, sufrimenduaren errudunak bilatu nahi ditu hauer zigor dezaten.  Hori da mendekuaren ezpiritua eta horretan dautza moralitate tradizionala eta justiziaren kontzeptu tradizionala; kulpa sentimendua mendekuaren ezpirituan datza, kontua da bakoitzak bere burua erruduntzat hartzen duela (eta pentsatzen du zigorra bat jasoz gero, geroago sufrimendua bukatuko da).

Arau absolutuak ez egonda,  balore edo helburu berriak asma ditzakegu.  Mundu aldakor honetan bakoitzak zerbait nahi du eta besteen kontra borroka dezake zerbait gehiago lortzeko, beraz, bakoitzak boterea nahi du: gehiago lortu, handiagoa izan, gauza gehiago eta hobeto egin nahi du.  Hori da boterearen borondatea, indar gehiago lortzeko nahia da.

Gizakiok ere badaukagu botere hori eta super-gizakia izan nahi dugu.  Horretarako, frogak gainditu behar dugu.  Gupida gainditu behar dugu; izan ere, gupida da besteen sufrimendua ez onartzea da eta super-gizakiak bai alaitasuna, bai sufrimendua barneratu behar du, bizitza osoa onartu behar duelako.  Super-gizakiak froga hori gainditu duela frogatzeko, amaigabeko itzulera erronka gainditu behar du.  Froga honetan ontzat hartu behar du bere bizitza behin eta berriro bizi beharko du, aldaketarik gabe.  Hori onartuz gero, bere indarra frogatuko du eta gai izango da balore berriak sortzeko, bere bizimodu propioa eraikiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.