Wittgenstein-en filosofia
Lehenengo Wittgenstein
Wittgenstein-ek
Tractatus Logico-Philosophicus idatzi
zuen, bertan esan zuen lengoaiaren funtzioa figuratiboa dela.
Hots, lengoiak munduko gertaerak seinalatzen dituzte, lengoia
errefentziala da, berak esan du zer dagoen mundua eta
gertaerak irudikatzen dituzte.
Lengoaiak
proposizio atomikoetan bana daiteke. Proposizio bakoitzak gertaera
bat deskribatzen du. Proposizioak faltsuak edo egiazkoak izan
daitezke eta badakigu proposizioa egiazkoa da baldin eta deskribatzen
duen fenomenoa munduan existitzen
den (bestela proposizioa faltsua izango da).
Lengoiaren
mugak gure munduko mugak dira. Izan ere, lengoia errefentziala denez
gero, zerbait seinalatzen ez badugu, ezin dezakegu horretaz pentsatu.
Enpirikoki froga dezakegu zerbait munduan dagoela; eta proposizio bat
deskribatzaile ez bada, zentzurik gabekoa izango da. Adibidez,
metafisikaren proposizioak zentzugabekoak dira: abstrabtuak dira eta
frogaezina deskribatzen dute, ez dute ezer esan.
Bigarren Wittgenstein
Geroago,
Wittgenstein-ek Ikerketa filosofikoak
idatzi zuen. Liburu honetan esan zuen lengoiaren funtzioa ez dela
bakarrik errealitatea deskribatzea. Hori erabilera bat da, baina
lengoaiak badauzka beste erabilera batzuk.
Lengoaiak joko
linguistiko ezberdinak dauzka eta joko bakoitzak bere funtzionamendu
eta arau propioak dauzka. Proposizio bat ulertzeko ikusi behar dugu
zein kontextutan dagoen eta zein den bere erabilera. Adibidez,
proposizio bat poetikoa izan daiteke eta, nahiz eta ezer ez
deskribatu, zentzuzkoa izan daiteke mintzatzailentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina