2018(e)ko urriaren 6(a), larunbata

Errealismoak


Errealismoak


Juan José Angulo de la Calle


Aurkezpena




Zer da egia? Egia osoa ezagutu ahal dugu? Zer ezagu dezakegu? Zeintzuk diren ezagutzaren mugak? Filosofiako Ezagutzaren Teoriek erantzun nahi izan du; izan ere, gizakientzat egia oso garrantzitsua da (munduan ibiltzeko edo jakinmina asetzeko). Teoria hauek errealistak dira; hau da, benetako errealitatea deskribatu nahi dute.



Zalantzak




Behin baino gehiago pentsalari batzuek esan zuen egia ziurra eskuratzea ezinezkoa dela. Zalantzan edo kolokan jarri zituen errealitateari buruzko teoriak.



Eszeptikoak teoria indar guztiak kritikatu zituen, bere ustez ez zegoelako egia absoluturik. Pirronek zion hobea dela egia osoari buruzko epairik ez egiteko; horrela, ez legoke dogmatismorik, dogmarik gabe biziko ginateke eta hobeto geundeke (dogmak izanez gero, ika-mikak eta eztabaida sutsuak sortu omen dira). Ikuspuntu honen arabera, aske eta lasai bizi ginateke, kexkarik gabe (dogmatismoa ez egonda edo egia absolutuaren zain ez ibilita) eta ataraxian (lasaitasunean) geundeke.



Era berean, sofistak erlatibistak ziren. Ez zuten onartu egia unibertsalik.



Protagorasen ustez, “gizakiak gauza guztien neurria da”; hau da, gure irudikapenak dauzkagu eta ez daude lotuta errealitatean. Ildo honetatik, leku guztietan sinesmen ezberdin daude, ez daude egia unibertsalak, kulturen arabekoak baizik. Beraz, ez dago egia objetiborik, dauzkaguna da sinesmen subjetiboak: gure sinesmenak konbentzionalak dira (guztion artean adostutakoak).



Geroago, Durkheimek ere halako zerbait esan zuen. Bere iritziz, munduan zehar ikuspuntu ezberdinak daude, kosmobizio ezberdinak. Gizarte bakoitzak badauzka bere sinesmen propioak. Hortaz, ez dago sinesmen unibertsalak eta egia erlatiboa da, gizarte bakoitzaren arabera.



Azken finean, ezagutza kulturala da eta kultura bakoitzak badauzka bere kontzeptuak, teoriak, metodoak, eta baloratzeko, sentitzeko eta epaitzeko moduak. Kulturen artean egotean, konturatzen garela guztiz ezberdinak direla: abiapuntu ezberdinak edukita, ondorioak ezberdinak izango dira. Erlatibismo kulturalaren ustez, ezinezkoa da kulturen artean ados jartzea edo eztabaidatzeko metodo unibertsal bat aurkitzea horretarako, edo ideiak guztiz egoki itzultzea.



Gure abiapuntuak eta metodologiak hain urrunak eta ezberdinak dira, non konparaezinak eta itzulezinak diren. Beraz, kultura bakoitzak badauzka bere ezagutza eta ideia propioak eta egia erlatiboa da, kulturaren arabeko kontua da, hain zuzen ere.



Areago, Gorgiasek esan zuen: “ez dago ezer; edo zerbait izango balitz, ezagutezina izango litzateke; edo zerbait izango balitz eta ezaguna izan ahal izango balitz, komunikaezina izango litzateke.” Gizakiok mugatuak gara, mugategiak errealitate osoa ezagutzeko eta, edozein kasutan, hori lortzeko gai izanez gero, errealitatea gure kontzeptuak baino konplexuagoak dira besteei erakusteko eta irakasteko.



Bestalde, Khun zion teoriak aldatzen direla, batez ere, politigatik eta komunitate zientifikoaren belanauldi aldaketagatik. Komunitateak zientzia normal bat jartzen du eta aldaketak sortzen dira iraultzaren bidez. Teoria iraultzailea inposatzen da erretorika erabiliz edo zientzialari gazteek boterea hartzeaz.



Areago, Feyerabenek zion teoria zaharrak eta berriak hain ezberdinak diren, non ezin dezakegun razionalki bata aukeratzea: berdingabeak direlako. Bere ustez, ez dago metodorik eta azkenean teoriak inposatzen dira konbentzioagatik edo adostasun irrazionalagatik; eta ez debate arrazionalagatik.



Haatik, esan behar da momentu honetan ez dagoela zientziaren historiaren ikerketarik non erakusten edo frogatzen dute Khunek eta Feyerabenek esandakoa. Gainera, gaur egungo teoriak aintzinekoak baino hobeak dira: gehiago eta hobeto azaltzen dute, eta konplexuagoak, zorrotzagoak eta sistematikoagoak dira. Beraz, esan daiteke badagoela zientzien eboluzioa eta gero eta arrazionalagoak direla.



Eta zientzia ziurra, sistematikoa, zorrotza eta egiaztatzailea izanda, esan dezakegu zerbait esan daitekela errealitateari buruz.



Errealismoak




Errealismoak errealitateari buruzko teoriak dira. Askotariko teoria errealistak daude.



Lehenik, errealismo xaloa edo sinplea dago, zentzu komunean datzakoa. Pentsamendu honek dio errealitatea ezagutzen dutela objetiboki. Bere ustez, ikusitakoa eta horri buruzko ideiak errealak dira.



Bigarrenik, errealismo absolutua dago, Hegelena. Hegelen arabera, errealitatea arrazionala da eta prozesu fenomelogiko luze baten bidez, ezagutza subjektiboa eta ezagutza objetiboa batu ziren, ezagutza absolutua lortzen. Bere ustez, arrazoimenak gai da gauza guztien funtza edo esentziak ezagutzeko: ezagutza egia absolutua da.



Hirugarrenik, barneko errealismoa. Ikuspuntu honetan, jakina da egia errealitatearen deskribapena dela; baina hori ondo egiteko ahalik eta koherenteagoa izan behar da. Beraz, teorien mamia barruan dago, gero eta sistematikoagoa izan behar da. Carnapek esan zuen errealismoa teorian bertan dagoela eta adibide bat proposatu zuen, non bi Lur planeta berdinak dauden baina “ur” ezberdinetan: egia eskuratzeko, bi motatako “ur” antzekoak ezberdintzeko, teoria egokiak eraiki behar dira.



Azken teoria errealismo kritikoa da. Egia ideal bat da, helburu bat da. Agian inoiz ez dugu egia osoa lortuko, baina prozesu kritiko eta arrazionalaren bidez gero eta ezagutza hobea eskuratuko dugu. Ikuspuntu honen aburuz, gero eta metodo eta teoriak hobeak daude, baina ez dago ziurtasun osoa eta inoiz ez dugu ziurtasun absolutua lortuko (gizakiok eta zientziak mugatuak direlako).



Esperimentu zientifiko batzuen bidez, datu konkretu batzuk frogatzen dira; kasu edo harreman konkretu batzuk froga daitezke, baina ez kasu guztiak (espazioan eta denboran osoan zehar). Agian beste esperimentu batzuetan hipotesi bat gezurtatzen da; baina, behintzat badago metodo bat hori kontrastatzeko eta hori bada zerbait. Izan ere, horrek esan nahi du zientziek esandakoa zorrotza eta sistematikoa dela (eta horrenbestez, haiek sasi-zientziak baino ziurrak eta serioak dira). Are gehiago, erruak konturatuta, zientziek beste teoria baten bila ibiliko da eta hobea izango da: denboraren poderioz, zientziak aldatzen dira gero eta hobeto ezagutzearren (baina dauzkagun teoriak hobetzear daude).



Bestalde, nahi ta ez, faktore subjetiboak ere badaude (baita zientzian ere: azken finean, zientzilariak gizakiak ere badira). Alabaina, kontua da kritika eta debateen bidez gero eta teoria hobeak egitea. Horrela, kritikaren bidez ezagutza egokitzen da.





-Bunge, M. (2014): La ciencia, su método y su filosofía. Buenos Aires: Editorial Sudamericana.



-Navarro, J. M. & Calvo, T. (1982): Historia de la filosofía. Madrid: Anaya.



-Popper, K. (1967): La Logica de la Investigacion Cientifica. Madrid: Tecnós.

-Popper, K. (1972): Conjeturas y refutaciones. Buenos Aires: Paidós.



-Kuhn, T. S. (1975): La estructura de las revoluciones científicas. México D.F. : Fondo de Cultura Económica.

-Kuhn, T. S. (1989): ¿Qué son las Revoluciones Científicas? y otros ensayos. Barcelona: Paidós.



-Lakatos, I. (1974): Historia de la ciencia y sus reconstrucciones racionales. Madrid: Tecnós.



-Quine, W. V. O. (1962): La relatividad ontológica y otros ensayos. Madrid: Tecnós.

-Quine, W. V. O. (1968): Palabra y objeto. Barcelona: Labor.



-Russell, B. (1991): Los problemas de la filosofía. Barcelona: Editorial Labor.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.