Argudiatzeko teknikak
Dialektika eta erretorika
Dialektika
-Nola eztabaidatzen dugu?
-Arrazoiak ematen ditugu?
-Esaten dugun zergatia azaltzen dugu?
-Gauzen kausak aipatzen ditugu?
Maieutika
Metodo hau da kontzeptuak ezagutzeko. Elkarrizketaren bidez,
kontzeptu orokorrak lortzen dira. Ironia eta galdera zorrotzak
erabiliz, jendeak dituen simenesmenak okerrak direla frogatzen da.
Frogatzen da gaia ez dagoela oso argi eta ikerketa egin behar da
galderaren bidez, horrela entzuleak pentsatuko du erantzunen bila.
Metodoa:
Galdera zorrotzak egiten dira sinesmen okerrak kolokan jartzeko eta
zalantzak buruan sartzeko. Ironia, muturreko kasuak, kontraesanak
eta salbuespen bat erakusten dira. Horrela zalantzak sortzen dira
eta konturatzen gara ez dakigula kontzeptuak, eta kontzeptu orokorrak
bilatzen dira galdera zorrotzen bidez.
*Adibidez:
SOKRATES: Zer da zoriontasuna?
ARISTOKLES: Plazerra lortzea da.
SOKRATES:
Orduan txerriak guztiz zoriontsuak dira, txerri bezala bizi nahi
duzu? [Ironia,
muturreko adibidea]
ARISTOKLES: Ez, hauek ez daukate duintasunik...
SOKRATES: Beraz, plazerra ez da zoriontasuna, bera duintasunean
oinarritu behar da, ezta?
ARISTOKLES: Halaxe da.
SOKRATES: Aberatzak zoriontsuak dira?
ARISTOKLES: Uste dut baietz.
SOKRATES:
Hala guztiz ere, beldurra daukate: badakite agian egun batean ez
dituztela produktu nahikoak salduko eta dirua galduko dutela. Kolokan
daude beti, horrela zoriontsu izan daitezke? [salbuespen
bat, kontraesan bat]
ARISTOKLES: Alajaina, arrazoi duzu!
SOKRATES:
Orduan, zer da zoriontasuna oro har? [galdera
zorrotza, kontzeptu orokorrari buruzko galdera gogoeta eragiteko]
Erabiltzen
den logika:
Bi aukera erakusten dira, bat aukeratzeko.
Normalean, bata ez da oso egokia eta bestea, bai. Horrela, besteak
derrigor hartu behar du (edo beste proposamen bat aipatu, berak
pentsatutakoa eta arrazoituta.
Logika eraran:
p:
kasu bat, adibidez: “eguna eguzkitsua da”
q:
beste kasu bat, adibidez: “eguna euritsua da”
v:
lokailu logiko bat: “edo” esan nahi du.
p v q: “eguna eguzkitsua edo euritsua da”
Proposizio hau ia beti egia da. Kasu bakar bat betetzen bada, egia
izango da.
Alabaina, biak ez badira betetzen, faltsua izango da. Gure adibidean:
“eguna
lainotsua da (euririk gabe)”.
-Logika honetan sartzen dira Sokratesen arrazoiak:
p
v q p
edo q
gertatzen
da
¬p ez
da p
gertatzen
------
q beraz, bestea izango da.
*Adibidez:
SOKRATES: Zer da zoriontasuna diruaren bila ibiltzea antsietatearekin
edo besteei laguntzea eta horrela ondo sentitzea?
ARISTOKLES: Antsietatearekin ezin da ondo bizi...
SOKRATES: Beraz, zoriontasunak laguntza egitean datza.
Hori bertutea da, horrenbestez, bertuteak zoriontasuna datza.
ARISTOKLES: Bai, hori izango da.
Logika
-Zer
da logika?
-Zertan
datza?
-Logikoek
zerbait Frogatu nahi dute zer edo diskurtsoen koherentziari buruz
hitz egiten dute?
-Azalpena: Logika da argudioen arau abstraktuak zientzia (zientzia formala, matematikak bezalakoa). Arau formalak, formulak eta axiomak erabiltzen dira abstraktuki pentsamenduak ezagutzeko
Logikan proposizioak
planteatzen dira, kasu bat gertatzen edo gertatuko dela diote.
Proposizioak planteamenduak
dira, adierazten dute kasu bat sortzen edo existitzen dela.
Errealitatea ikustean, ikus
dezakegu egia edo faltsua dela; baina logikan, arauen bidez, frogatu
baino lehen azter daiteke faltsuak edo egiazkoak direla euren
inkoherentzia logikoak ikusita.
Hauxe da
garrantzitsuena: logiken arauak ezagutuz, jakin dezakegu besteen
diskurtsoak txarrak direla kontraesan logikoak izateagatik. Eta gero
kontraesan horiek adierazi ahal dugu bere ikuspuntua baztertzeko eta
bera oker dagoela esateko.
Kasu bat egia bada “1”,
jartzen da egiazko tauletan (ez da beharrezkoa hau ezagutzea); baina
faltsua bada, “0” jartzen da. Bi egiazko balore daude “1”
edo egia, eta “0” edo faltsua. Horregatik, logika binarioa da
(ordenagailuen sisteman gertatzen den bezala, bide batez).
Logiken elementuak:
-p
, q , r , s:
kasuak, momentuak, pertsonak
eta gauzak daudela adierazten dute.
-¬:
ezetza adierazten du; kasuaren
aurrean daude eta esan nahi dute kasu hori ez dela gertatzen edo
faltsua dela.
-
^
: eta, hau lokailua da kasu batzuen tartean dago.
-Adibidea:
p
^ q: p
gertatzen
da eta q
ere bai: eguna
euritsua da eta era berean eguskitsua da.
Proposizio edo esaldi hau
egia izango da bi kasuak egiak badira:
egunak
euritsua eta eguskitsua izan behar du;
bestela esaldi osoa faltsua izango da; izan ere, lokailu honen
bidez planteatzen dute bi kasuak aldi berean gertatzen direla edo
bi kasuak gertatzen direla.
-
v
: edo, lokailu hau “edo” adierazten du. Gauza bat gertatzen da
edo beste bat.
Egia izateko nahikoa da kasu
bakar bat izatea (planteatzen direlako kasu guztiak posibleak direla,
edo bat edo bestea). Biak bete ezean, esaldia/proposizioa faltsua
izango da.
-Adibidez:
p
v q: eguna
euritsua da edo (agian)
eguskitsua
da.
Eguskitsua bada, proposizio
osoa egia izango da.
Euritsua bada, esaldi osoa
egia izango da.
Hala ere, bi kasuak bete
ezean, egun lainotsua izanez gero (euririk eta eguzkirik gabekoa),
proposizio osoa faltsua izango da.
-
⇒:
Baldintza. Esan nahi du: kasu hau gertatuko dela baldin eta beste
kasu hau gertatuz gero.
Zailagoa da esatea noiz egia
den ala ez, zeren eta ikuspuntu logikotik koherente izatea den
nahikoa.
p
⇒ q : p
gertatzen
bada, q
gertatuko da..
Proposizio osoa normalean egia
da, koherentea delako.
-Adibidez:
Sokrates
gizakia izaten bada, Sokrates razionala izango da.
Zati bat eta bestea egiak
dira, koherentea da; beraz, egia da.
*Bi kasuak egiak badira,
proposizio osoa egia izango da (1=egia; 0=falstua)
(1 ⇒ 1 = 1)
*Baina, biak faltsuak badira,
hala eta guztiz ere, koherenteak dira eta logikoki, egiak.
(0 ⇒ 0 = 1)
-Adibidez:
Mamuak
existitzen badira, hormen barrura sartuko dira.
Bi kasuak ezinezkoak dira
(inor hormen barrura sar daiteke, baina fikzioan, kasu hipotetiko
honetan, izaki magikoa izanda, egin dezake; mamuak existitzen
badira, gai izango dira hori egitea, botere bereziak dauzkatelako,
hipotetikoki)
*Lehengo kasua faltsua bada
eta bestea, aldiz, egia bada, proposizio osoa izango da, oro har
koherentea delako. (0 ⇒ 1 = 1)
-Adibidez:
Zentauroak
egaztunak dira.
Zentauroak existitzen
badira, egaztunak izango dira.
Ez dago zentaurorik, baina,
teorikoki, existitzen badira, hauek egaztunak izan behar dute.
*Alabaina, lehengo zatia egia
bada eta bestea faltsua, proposizio osoa faltsua izango da. Izan
ere, teoria logikaren arabera, proposamen hori ez da koherentea. (1 ⇒
0 = 0 )
-Adibidez:
Gizakiek hormak
zeharkatzen dituzte.
Gizakiak existitzen
badira, hormak zeharkatuko dituzte.
Gizakiak
daude, baina haiek ezin dituzte hormak zeharkatu
(batez ere, oro har inork ezin ditu egin)
Logiken argudio batzuk
-Silogismo
hipotetikoa:
Aristotelesek asmatutakoa.
Argudio honetan bi premisak eta ondorio bat daude.
Lehenengo premisan subjektu,
espezie edo kasu orokor bat (adibidez: animaliak) hitz egiten da
(kasu orokor baten kualitatea , izaera edo bertutea hitz egiten da).
Bigarrenean, kasu konkretu bat dagoela esaten da (kasu konkretu hori
normalean sartuta dago lehengo subjektu, espezie edo kasu (adibidez:
gizakiak, nor animaliak diren: talde orokorrago horretan sartuta dago
gizakiak). Bi premisak erlazionatzen dira eta ondorio bat ateratzen
da.
*Forma logikan horrela izango
da:
p ⇒ q
q ⇒ r
-------
p ⇒ r
-Adibidez:
-Lehengo
premisa: Animaliak
hilkorrak dira.
-Bigarren
premisa: Gizakiak
animaliak dira.
-Ondorioa:
Beraz,
gizakiak hilkorrak dira.
-Beste
adibide bat:
Metalak
eroaleak dira.
Burdina metala da.
Beraz, burdina erolea da.
-Adibide erreal batean:
*Eztabaida
bat:
-Nire semea ez du ikasten,
ez du lanik lortuko.
-Zure semea gaztea da eta
gazte guztiak denboraren poderioz, azkenean, azkartzen dira eta
lanaren bat lortzen dute. Hortaz, zure semea lan bat lortuko du
etorkizunean.
-Silogismo
disjuntiboa:
Bi
kasu gerta daitezke aldi berean, bata edo bestea. Baina, bat ez da
gertatzen, orduan bestea gertatuko da. Baldin p
edo
q,
edo biak; ez p;
orduan, q.
p v q
¬p
------
q
-Adibidez:
Eguna eguzkitsua edo
euritsua izango da, edo biak; kasu hauek gertatu behar dira.
Ba, eguna ez da
eguzkitsua...
¡Orduan, euritsua izango
da!
-Adibide erreal bat:
*Eztabaida bat:
-Gazteek edo ikasi behar
dute edo lan egin behar dute.
-Ba, lanik ez dagoenez,
ikasiko dute.
-Beste adibide bat:
SOKRATES: Orduan, Justizia zer
da: gaurko sistema judizial soilik eta lege zorrotz-zorrotzak
betetzea edo jendeari merezi diona banatzea da eta horretarako
legealdia aldatzea?
ARISTOKLES: Ba, berez sistema
judizial ez da justu izan behar; izan ere, zuk esan duzunez, legeak
oso zorrotzak dira; beraz, justua da legealdia aldatzen saihestea
jendeari merezi diona banatzeko.
-Modus ponens
Baldin
p
orduan
q;
p; ondorioz,
q.
p ⇒ q
p
-------
q
Adibidez:
Aukera izango balitz,
emakume batzuk zientzialari handiak izango dira.
Marie Curie eta beste
emakume batzuk aukera izan ditu.
Beraz, Marie Curie eta
beste emakume batzuk zientzialari handiak izan dira.
Adibide bat edo kasu bat
aurkezten baduzu, froga izan daiteke eta argudio ona izango da.
Adibide
erreal batean:
*Eztabaida
bat:
-Emakumeak ez dira batere
onak zientzian, bestela gehienek zientziak ikasiko dituzte.
-Hori ez da egia.
Emakumeek aukera lortzen badute, zientzialari handiak izan daitezke.
Hori gertatzen da. Adibidez, Marie Curie aukera zuen eta bi nobel
saria irabazi zituen, bata kimikan eta bestea fisikan. Beraz,
emakumeak ez dira berez txarrak zientzia arloan.
-Modus Tollens
Baldintza bat jartzen da,
baina ondorioa ez da betetzen.
Orduan, baldintzaren lehengo
zatia faltsua izango da.
Baldin
p
orduan
q;
ez
q;
ondorioz
ez da p.
p
⇒ q
¬ q
-------
¬p
-Adibidez:
Mamuak
existitzen badira, norbaitek hormak zeharkatuko ditu.
Ez dago mamurik.
Ba, inork ez ditu sekula
hormak zeharkatuko, kontxo!
-Adibide erreal bat:
*Eztabaida bat:
-Gauko hezkuntza sistema
oso ona eta egokia da. Asko ikasten da, teknikaritza, hizkuntzak eta
guzti. Gazteek ikasiz gero, euren esfortsuak mereziko du. Gazteek
honelako hezkuntza sistema ikasiz gero, lan onak lortuko dituzte.
-Ba, aldi baterako lanak,
lan txarrak edo langabezia lortzen dituzte.
-Alajaina! Orduan, gaurko
hezkuntza sistema ez da ona eta egokia! Ia ez da ezertarako balio!
Ba, sistema aldatu behar
da! Derrigor, kontxo! Zer da hau? Aldatu behar da, kontxo!
Erretorika
-Nolakoak
dira telebistako tertuliakideen diskurtsoak eta politikarienak?
-Nola
argudiatzen dute?
-Arrazoiak
ematen dituzte, ala irainak?
-Kontrakoen
sinesgarritasuna kolokan jarri nahi dute,
benetako
argudioak ez emateko?
-Emozioak
erabiltzen dituzte, edo pasio baxuak (gorrotoa, xenofobia,
beldurra...)?
-Azalpena: Erretorika
besteei konbentzitzeko artea da. Batez ere, politikariek eta
tertuliakideek erretorika erabiltzen dute; baina, geuk ere
elkarrizketetan, besteei konbentzitzeko, erabil dezakegu. Diskurtsoen
bidez beste batzuen iritzia aldatu nahi da, edo haiek zure alde
egotea nahi da. Erretorika mugimendu soziala ibiltzera bultza
daiteke, baina era berean diskurtsoen bidez jendearen pasibitatea
bultza daiteke; eta, zoritzarrez, erabil daiteke guda sartzera
animatzeko. (15-20)
Diskurtsoaren elementuak:
-
ethos
edo sinesgarritasuna.
Bozeramailea edo erretorikoak sinesgarritasuna izan behar du. Fidagarria izan behar da, eta “autoritatea” eduki behar du (frogatu behar du gaiaren diskurtsoa ondo ezagutzen duela edo ia aditua dela). Bestela, publikoak hizlariari ez dio kasurik egingo.
Bozeramailea edo erretorikoak sinesgarritasuna izan behar du. Fidagarria izan behar da, eta “autoritatea” eduki behar du (frogatu behar du gaiaren diskurtsoa ondo ezagutzen duela edo ia aditua dela). Bestela, publikoak hizlariari ez dio kasurik egingo.
-
pathos edo
emozioak.
Arreta lortzeko emozioekin jokatu behar da. Horrela diskurtsoa enfatikoa da eta publikoari hobeto konbentziko du. Emozioak erabili ezean, diskurtsoa aspergarria izango litzateke edo ez litzateke oso erakargarria izango.
Arreta lortzeko emozioekin jokatu behar da. Horrela diskurtsoa enfatikoa da eta publikoari hobeto konbentziko du. Emozioak erabili ezean, diskurtsoa aspergarria izango litzateke edo ez litzateke oso erakargarria izango.
Batzuetan sumindura, haserrea, maitasuna edo gorrotoa erakusten dira
publikoen gogoa eta borondatea berotzeko, mugimendua bultzatzeko,
publikoa erakartzeko edo publikoari hunkitzeko. Emozioek “bizia”
jartzen du diskurtsoan eta hori beharrezkoa da, zeren eta gizakiok
emozionalak garen. Bestela, hitzek ez daukate zer eginik.
-
logos
edo argudioak.
Hizlarien tesiak eta bere arrazioak, bere ideiaren zergatia. Berak azaldu behar ditu bere ideiak, tesiak eta planteamenduak; eta defendatu behar du zergatik esandakoa egia dela.
Hizlarien tesiak eta bere arrazioak, bere ideiaren zergatia. Berak azaldu behar ditu bere ideiak, tesiak eta planteamenduak; eta defendatu behar du zergatik esandakoa egia dela.
Ez du arrazonamendu osoa erabiliko, bestela oso luzea izango
litzateke eta aspergarria izango litzateke. Diskurtso politikoa
hizketa da eta ez hitzaldia. Hizlariek arreta behar dute eta
horretarako hizketa sinpleak erabili behar du eta ez arrazonamendu
osoa.
Hizlariek
silogismo erabili beharrean, entimema
erabiltzen du. Entimema
silogismo
ebaki bat da. Ikusten dugunez, silogismoan 2 premisa eta ondorio bat
erabiltzen dira. Ba entimemak
bi
zati (edo gutxiago) erabiltzen du: edo premisa bat eta ondorioa; edo
premisa bat; edo ondorio hutsa.
Horrela egin daiteke zeren eta
publikoak beste elementuak jartzen ditu, bere buru barruan daukate
edo haiek deduzitzen dute logikoki. Era honetan, publikoen aburuz
diskurtsoak ez dira oso konplexuak; berarentzat erraza da hildoa
jarraitzea eta ez da hain astuna edo aspergarria.
-Adibidez:
*ethos:
-Tertuliakide
generikoa:
Nik
egunkari independiente lan egiten dut:
besteek esaten ez dutena esaten dudalako; gure ideiak propioak dira.
Hortaz, objetiboa naiz, harreman ustelak ez izateagatik. Horrez
gain, eskarmentua
handia daukat eta
neuk esan dezaket era baliagarri batean ze...
[ lehenengo azpirramaketan, bere zintzotasuna kolokan ez dagoela
adierazi du; bigarren azpimarraketan, adierazi du datu egokiak
daukala: beraz, “autoritatea” aurkezten du, azaltzen du gaia
menperatzen duela eta bere diskurtsoa baliogarria dela, bere ustez ]
*pathos:
-Tertuliakide
generikoa:
Oposizioak
ez dira fidagarriak, bere proposamenak oso muturrekoak dira,
¡gehiegi!;
baina zer da hau?
Errealistak
izan behar dugu, bestela porrota izugarria
izango litzateke, oso mingarria
gainera!
Gure
etorkizuna arriskuan legoke!
Zer egingo
dute gure seme-alabek gaur ekonomia kolokan jartzen bada? Ez dugu
gure seme-alabeei pentsatzen, ala?
Hau oso
serio da, ez da txantxekoa? Hiritarrek ez dute hori merezi! Ezta
pentsatu ere!
[hau esan arte doinu sutsu bat erabili du eta azkar hitz egin du sumindura eta emozioa erakusteko; baina hemendik aurrera doinu lasaia erabiliko du eta motel-motel hitz egin du]
Jaun-andre horiek, herri onek neurri orekatuak eta zuhurtzia behar du, krisi egoera honetan, oreka lortzeko, beharrezkoak direlako, hauen bidez egonkortasuna lor daitekelako; eta itxura honekin inbertsioak igoko dituzte, hazkuntza lortuko da eta hobeto biziko gara. Eskerrik asko arretagatik.
[hau esan arte doinu sutsu bat erabili du eta azkar hitz egin du sumindura eta emozioa erakusteko; baina hemendik aurrera doinu lasaia erabiliko du eta motel-motel hitz egin du]
Jaun-andre horiek, herri onek neurri orekatuak eta zuhurtzia behar du, krisi egoera honetan, oreka lortzeko, beharrezkoak direlako, hauen bidez egonkortasuna lor daitekelako; eta itxura honekin inbertsioak igoko dituzte, hazkuntza lortuko da eta hobeto biziko gara. Eskerrik asko arretagatik.
[Bere iritxiak eztabaigarriak dira, agian eskubide sozialak
defendatzea eta benetako gastu soziala egon beharko luke; baina
hizlariak bere ikuspuntua dauka eta azkenean aipatu zuen. Alabaina,
hau ondo egiteko, publikoen arreta behar du eta horretarako bere
arreta erakartu behar du. Hori egiten da emoziekin jokatuz.]
[Galdera erretorikoak erabili ditu arazo batzuk azpimarratzeko eta
emozio sakonekin jokatzeko -agian gehiegi, pixka bat demagogia da
seme-alabak aipatzea gurasoentzat oso mingarria delako-. Kolokan
jarri zituen euren kontrakoak publikoen gorrotoa lortzeko eta,
horrela, bera hauek kritikatuz gero, hizlarien burua “ontzat” jo
du. Bestalde, hitz gogorrak erabiltzea haserrea eta sumindura
adierazten da eta hala diskurtsoa bizia da, erakargarria
publikoentzat -pixka bat, behintzat-. Edonola ere, hitz gogorrak eta
sendoak harreta pizten dituzte eta, hortaz, beharrezkoak dira. ]
*logos:
-Beste
tertuliakide bat: Soldatak
baxuak dira eta horrela kontsumoa ere baxua da. Soldata igo behar
dira, horrela kontsumoa igoko da eta ekonomia hobeto egongo da.
Beraz, erreforma laborala kendu behar da!
Kasu honetan, hizlari honek arrazoiak zuzenean eralbitzen ditu.
Premisa bat eta ondorio bat aurkezten du; baina falta da zerbait...
Zer da?
Ba bere proposamena. Ez du esan nola egingo daitekenik, ez du
proposamen zehatz aipatu.
Nolabait esan du erreforma laborala kentzea beharrezkoa dela, baina
horrek esandakoarekin ez dauka zerikusirik; ez dago loturarik, ez
dago hildo logikorik.
Ba ez zuen zuzen esan, baina publikoak deduzitu ahal du hori. Ez
zuen argi esan, baina entzuleak gai dira premisa hori pentsatzeko.
Argudio osoa, logikoagoa balitz, horrelakoxea izango litzateke:
Soldata
baxuak existitzen badira, pertsonek ezin dute asko erosi [diru
askoa ez edukita]
[Gaurko
erreforma laboralaren erruz, soldatak baxuak dira]
[ez zuen zuzen aipatu]
Gaurko
erreforma laborala kendu behar da.
Orduan,
pertsonek gehiago erosiko lukete.
[Hau guztia esatea ez da beharrezkoa. Hitzaldi batean, hau egitea
egokia da gaia bat azaltzeko; era berean, honelako diskurtoan
patzadaz eta poliki-poliki ibiltzea, eta kontzeptu argi eta luze
azaltzea beharrekoak dira. Baina erretorikan, elkarrizketan, ez da
erabili behar; bestela, diskurtsoak luzeak, astunak, neketsuak eta
aspergarriak izan daitezke.
Erretorikan, hizketak biziak izan behar
dira eta horretarako sinpleak eta motzak izan behar dira, ideiak
azkar bota behar dira. Edonola ere, esandakoa ez dena, publikoak
jarriko du, deduzioa egingo du eta buruan edukiko du. Beraz, logika
mantenduko da nola edo ahala.]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina