2019(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Ortega y Gasset-en filosofia

Ortega y Gasset-en filosofia

Juan José Angulo de la Calle



https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/5/5c/JoseOrtegayGasset.jpg



Perpektibismoa

Inork ez dauka ezagutza osoa, eta geu, mugatua izanda, gure ezagutza ere mugatua izango da.  Ez dugu errealitate osoa ezagutzen (ezinezkoa delako) eta, orduan, errealitatearen zati bati begiratzen diogu, batez ere.

Ikuspuntu guztiak partzialak dira, errealitate zehatz bati buruzkoak.  Ikuspuntu guztiak batuz gero, egia absolutura sortuko litzateke. 

Alabaina, ezagutza hori izango litzateke Jainkoaren ezagutza: izaki batek ezagutza osoa edukitzeko gai izan behar luke errealitatearen zati guztiak ezagutzeko eta horretarako gaitasuna absolutua izan beharko luke.

Subjektu bakoitzak bere ikuspuntua dauka, eta partziala da: ezagutu nahi duen errealitatearen zatia bere interesen arabekoa da.  Beraz, ikuspuntu guztiak subjektiboak dira.



Bizi arrazoia


Axola zaiguna ezagutu nahi dugu, gure arrazoiak gure kezken ondorioa da.  Arrazoi bitala da, emozionala.  Pentsatzen dugu gure interesen arabera, axola zaigunari buruz gogoetak egiten ditugu.  Gure kezkei buruz pentsatzen dugu, konponbideren bila.

Arrazoia eta bizitza lotuta daude, normalean kezkatzen edo axolatzen zaigunari buruz pentsatzen dugu.

Bestalde, errealitateari buruzko intuizioak (emozionalak direnak) dauzkagu; badago zerbait errealitatean (sentsasioak) zerk lotzen ditugun emozio batzuekin eta horrela berehala harreman ideiak lotzen ditugun.

Bizitza indibiduala da, baina munduan kokatuta; hau da, gure bizitza eraikitzeko eszenatoki daukagu, non gure izaera edo identitatea sortzen dugun.  Bizitzea munduan bizitzea da.  "Ni naiz neu eta nire baldintzak".

Gure izaera gizartean eraikitzen dugu: gure helburuak, asmoak eta sentimenduak eta kualitateak lantzen ditugu proiektuetan eta proiektu hauek gizartean gauzatzen dira, ekintza eta gauzak egitean.

Teknika eta tresnaren bidez, gure proiektuak gizartean gauzatzen ditugu, natura aldatuz eta mundua eraikiz.



Ideiak eta sinesmenak


Ideiak kontzeptu objetiboak dira (zientifikoak edo filosofikoak) eta erabiltzen dira errealitatea nolabait ezagutzeko.  Kausak eta azalpenak behar ditugu "errealitateari" antzemateko, honetaz pentsatzeko eta bera ezagutzeko.

Ideiak konzienteak dira; baina baita objektiboak eta inpertsonalak ere.  Horrela, errealitatea urrun dago guretik (gure bizitza subjektiboa delako).

Sinesmenak inkonzienteak dira, ez dugu hauetaz pentsatu, "nabaritzat" hartuta (aurreiritziak).  Hauek barneratuta daude, gure baitan daude (gure bizitza eta emozioekin lotuta): gure bizitzaren zatiak dira.

Sinesmenak bizi ditugu: hauek kolokan badaude, zalantzak sortuz gero, ziurtagabetasuna sentitzen dugu.  Horregatik, pentsatu behar dugu: ziurtasunaren bila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.