Nire
komikia: “BARATZALDE”
(Imprimaketa:
Fasprint Barakaldo;
Babeslea: Barakaldoko Gazte Bulegoa)
Barakaldoko euskaltegietan
eta Barakaldoko Hizkuntz-Eskolan zabalduko da.
Horrez
gain, blog honetan ikus dezakezue (BARATZALDE
klikatuz, goian eta
eskuinean).
Bere
aurkezpena izango da: Urriaren 30ean, 18:30etan,
Barakaldoko Gazte Bulegoan
-BENO, HASTEKO BANAN-BANAN ESANGO DIDAZUE ZERGATIK IKASTEN DUZUE EUSKERA.
-ERIZAINA IZANGO NAIZENEZ, EUSKERA BEHARKO DUDALAKO.
-AMA NAIZ ETA EUSKERA BEHAR DUT SEME-ALABEKIN HITZ EGITEKO.
-BA... NEUK... ZERA... EUSKERA IKASTEN DUT...
-ZERTARAKO, BA? LIGATZEKO?
-MUTILAK!
-EZ, EZ!
-BEHITU, AMA, ERRALDOIA NAIZ!
-JAITSI HORTIK!
-ÑAAAAAA...!
-AUDREY, ETORRI HONA!
-AJU, AJU...!
-ZORAGARRIA IZANGO DA SEME-ALABAK EDUKITZEA!
-NIREAK NAHI DITUZU?
-BA... EM... NI FILM HORI IKUSI NUEN...
-"NIK", ERGATIBOA ZAINDU!
-"K" MADARIKATUA! BETIKO KONTUA! JOLIN! "K"...
-EZ ESAN! AY, ENE, EZ ESAN!
-"K" KAKA DA!
-AARGH!
-ZURIÑE, ZURE ETXEAN AGINTZEN DUENA AITA DA?
-BAI, BAINA INORK EZ DIO KASURIK EGITEN...
-KAR, KAR, KAR...!
-BARKATU BERANDU ETORTZEAGATIK.
[ATHLETIC CLUB BILBAO]
-NONDIK SARTU ZARA?
-BA, ATETIK...
-RIAU!
-ENE AMATSU MAITTIA!
LURRA LABA DA.
ZUHAITZAK ETXEAK DIRA.
PAPER BAT ITSASONTZIA DA.
HAURTZAROA ZORAGARRIA IZAN DAITEKE.
-ONDO LOTUTA DAGOEN ESKEMA PRESTATZEA BEHARREZKOA DA. ETA ABERASGARRIA IZAN BEHAR DA: GEHIEGI ERABILTZEN DITUT "EGIN" ETA "GAUZA" HITZAK.
-DEMONTRE, ONDO ERABILI BEHAR DITUT LOKAILUAK! ETA NATURALKI!
-ALAJAINA, BI ALDIZ BIRPASATUKO DUT, BESTELA AKATZAZ BETETA EGONGO DA.
-POZIK AMAITU DUZU IDAZMENA?
-POZIK?!
-AUDREY, AZALDU ZER DEN DNA.
-DNA..? ZERA... BA... DNA...
-ARRAIOA, EZ DUT IKASI!
-BADAKIT!
-DNA? DENA? DENA GUZTIAREN SINONIMOA DA!
-KAR, KAR, KAR...!
-AUDREY, MESEDEZ!
-HAU LOTSA!
-ORAIN ELKARRIZKETA EGINGO DUZUE. HAU DA ZUEN GAIA.
-BIO-ERREGAIAK?! ZER DA HAU?! EZ DAKIT EZER HONETAZ!
-EZTA NEUK ERE...
-HALA, HASI!
-BENO, ZER DERITZEZU BIO-ERREGAIEI?
-MADARIKATUA!
HERENSUGE MALTXURRA MENPERA DEZAKET.
HEGAN EGIN DEZAKET.
MAGIA EGIN DEZAKET.
IRUDIMENA IZUGARRIA DA.
-BESTE JOLAS BATEAN ARITU AHAL IZANGO GARA, IPURTERRE HORI?
-EZ IZAN ALFERRAK! NIRE TXANDA DA ETA EGIN DUDANA EGIN BEHARKO DUZUE!
-HARA, ARMIARMA BAT DAGO ZURE SORBALDAN
-ZER?
-AAA...!
-KAR, KAR...!
-ZER ESAN DIOZU ALAINI?
-EZER EZ! DIRUDIENEZ, DANTZATZEA GUSTATZEN ZAIO!
-ZER EGIN DEZAKEGU?
-ANIMALIAK GARELA ASMA DEZAKEGU.
-NEU KATUA IZANGO NAIZ...
-ZUREAK EGIN DU! NEU TZAKURRA IZANGO NAIZ!
-HORREK EZ DU BALIO!!!
-NOLA EZ? KATU GUZTIAK ZUHAITZETARA IGOTZEN DIRA.
[MUSU]
-IKUSI DUZUE HORI?
-BAI!
-BAI NAZKA!
-MUSUAK ZIKINAK DIRA! EZ DUT INOIZ MUTIL BAT MUSUKATUKO!
-NEUK ERE EZ!
-BAI ZERA! IKUSIKO ZAITUZTET ETORKIZUNEAN!
-NIRE GURASOAK OSO ZORROTZAK DIRA.
-BAI?
-BA ETXEAN NEUK BETI ESATEN DUT AZKEN HITZA.
-BAI, GERO?
-A ZE INBIDIA!
-ZURIÑE, EGIN ETXERAKO LANAK ORAIN BERTAN!
-BAI, AMA!
-BESTE MUNDU BAT AURKITU DUT!
-ZORAGARRIA.
-LILURAGARRIA.
-ESNATU, AUDREY! KLASERA JOAN BEHAR DUZU ETA!
-AMETSA BESTERIK EZ ZEN...! ZERGATIK?! JOLIN!
-AY, ENE, TXIZA GURA DUT, BAINA KANPOAN MUNSTROAK EGONGO DIRA!
-ORAIN AZKAR JOAN BEHARKO DUT OHERA!
-SALBU NAGO!
-IA-IA...! ARRANOPOLA! ORAIN GUZTIZ BABESTUTA DAGO IZARAREKIN!
-EEEEEZ
-AAAA...!
-AAAA...!
-AUDREY, EROTU ZARA, HALA?
-AMETS GAIZTOA! BAINA, ZER DAUKAT BURUAN?!
-AAAAA...!
-ZERGATIK HAURREK OIHUKATZEN DUTE KORRIKA EGITEN DUTENEAN?
-BASATI HUTSAK DIRELAKO!!!
-AUDREY, ALAIN! ETORRI HONA, BIHURRI HORIEK!
-AUDREY, GELDI EGON!
-JOOOO... GELDIRIK NAGOOOOO...
-BAI ZERA!
AZALDU ZER DEN DNA.
-ETA ZER DA BIZITZA?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina