2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

Bitalismoa


Bitalismoa


Juan José Angulo de la Calle


Bitalismoaren ikuspuntutik bizitza (edo existentzia) da gakorik garrantzitsuena, eta ez arrazoimena. Errealitatea ez da arrazionala; batez ere, errealitatea kausa irrazionalaren ondorioa da. Ikuspuntu honen arabera, izaki guztien estruktura badago indar bat, nork existitzera bultzatzen duen. Conatus, Borondatea, barruko bultzada, élan vital edo gogo bat dago gauza guztien barrutik eta hauetako batek existitzera inposatzen du. Esaterako, atomoek oreka bilatzen dute (dirudienez, bere existentzia mantentzeko) eta batzuetan, horretarako, besteen elektroiak erabiltzen dituzte eta, hori dela kausa, molekulak sortzen dira.


Schopenhauer


Schopenhaurrek Kanten ideiak erabili zituen bere teoria eraikitzeko. Badago irudikapen “mundua” (Kanten fenomenoa, munduari buruzko subjektuen kontzeptua -zentzuen datuetan oinarrituta) eta Borondatezko mundua (Kanten noumena, benetako mundua). Gure zentzuen bidez irudikapenak lortzen ditugu, baina erainkuntza hori ez da benetako mundua; fenomenoa edo irudikapena mara da, hau da, nahastea da. Ez dakigu nolakoak diren gauzak, gure buruari nola agertzen direla baizik. Benetako errealitatea Borondatean datza.



Borondatea da barruko bultzada bat eta berak izaki guztiak existitzera behartzen ditu. Izaki bizidunen kasuan Borondatea bizitzeko borondatea da, bizidunek bizirik irauteko instintua daukate.

Bizitza da barruko bultzaden multxoa da (gosea, egarria...) eta guztiek, oro har, bizi irauteko behartzen dute. Betebehar horiek direla kausa, bizitza tentsioa da. Asetu ezean, bizidunek mina sentitzen dute, ez dute jasaten eta ahalik eta azkarren beharrak betetzera mugitzen dira.



Gizakien kasuan borondatea inkonzientea da eta, batez ere, Borondatea desioak dira (elikagai gura, sexu gura eta abar). Beti zerbait desiratzen dugu eta horregatik beti sufritzen dugu. Nahi duguna lortu ezean, mina eta frustrazioa sufritzen da; eta bera lortuz gero, tentsioa jaisten da, besterik ez: gozamena aldi baterakoa da eta ez da hainbesterako: azkenean hutsunea sentitzen dugu, dezepzioa eskuratzen da. Gizakien desioak mugagabeak dira eta, hori dela kausa, beti sufritzen dugu. Bizitza tentsioa da, sufrimendua da.



Nietzsche


Nietzscheren arabera, ordea, borondatea ez da bizitzeko borondatea, indarraren borondatea baizik. Hau da, izaki guztiek heztea, zabaltzea, gauza gehiago egitea... nahi dute: boterea nahi dute. Izaki guztiek indarra nahi dute.



Nahi horren ondorioz, izakien nahien bila ibiltzen, elkarrekiko borroka dago izakien artean: bai atomoen artean elektroien bila, bai espezietan lurraldearen eta baliebideen bila, bai gizakien kasuan botere politiko edo ekonomikoen bila.



Gizakion kasuan, gure bizimodua (gure balio propioak) eraiki nahi dugu, supergizakia bihurtuz. Indarra nahi dugu bai gozamena bai sufrimendua onartzeko, gure eraikitako bizitzaren zatiak direlako. Nietzscheren aburuz, bizimodu duina, laudagarria eta ohoragarria nahi dugu.


Bizitza ez da tentsioa, energia baizik. Hots, bizitza mugimendu dinamiko eta kementsua da.


Ortega i Gasset


Ortegaren arabera, inork ez du ezagutza osoa. Bakoitzak errealitatearen zati bat begiak jartzen du (normalean, bere interesen arabeko zatia). Bakoitzak badauka ikuspuntu bat, perspektiba bat. Ikuspuntu guztiak subjetiboak eta partzialak dira (bakoitzaren interes arabekoa). Ikuspuntu guztiak batuz gero, egia absolutua sortuko litzateke (baina hori Jainkoaren ezagutza izango litzateke, bera existituz gero).



Beraz, gure pentsamenduak ez dira guztiz objetiboak, gure helburu bitalen menpe daude. Arrazoiak gure kezken ondorioa da. Arrazioa bitala da, emozionala: bere estimulua bitalitatea da. Gure kezkei buruz pentzatzen dugu eta konponbideen bila gabiltza pentzatzean.. Bestalde, arrazoia eta bizitza lotuta daude, intuizioak, emozionalak direnak, pentsamenduan sartuta daude. Arrazoia arrazoi-bitalista da.



Hori dela kausa, norbaitek gure sinesmenak kolokan ipintzen baditu, urduri jartzen gara. Gure sinesmenak emozioetan oinarrituta daude. Inkonzienteak dira, ez dugu haietaz pentsatu ebidentetzat hartuta. Barneratuta daude, gure bizitzaren zatiak dira; gure bizimodua horietan dautza eta kolokan jartzean, ziurtasun eza sentitzen dugu, haietaz baliatzen gara munduan ibiltzeagatik. Sinesmenak bizi ditugu: zalantzak agertuz gero, ziurgabetasuna eta ezinegona sentitzen ditugu, hauek ziurtasuna ematen digutelako. Ideiak, ordea, azalpen objetiboak dira eta behar ditugu errealitatea ezagutzeko. Konzienteak dira, baina inpertsonalak dira. Filosofiak eta zientziek egindakoak: objetiboak, hurrunak eta hotsak. Beraz, ez dira nahikoak bizitzeko eta nahiago ditugu sinesmenak; azken finean gure bizitzarekin lotuta daude eta guretzat bizitza oso inportantea da.



Gure bizitzari buruz pentzatzen dugu, batez ere, gure emozioen bultzatuta. Bizitza hau indibiduala da, baina munduan gaude, eszenatoki batean gabiltza, non gure izaera edo identitatea sortzen den. Bizitza munduan bizitzea da. Ortegak zion: “ni naiz ni neu eta nire baldintzak”.



Gure helburu edo proiektu bitalak eraikitzen gure nortasuna adierazten da. Gure helburuak, asmoak, sentimenduak eta kualitateak munduan eta gizartean lantzen dira; gure bizimodua eta nortasuna lantzen dira gauza egitean (esaterako, nire helburua da txirotasuna suntzitzea eta horren kontra mugituz gero, eskuzabala eta altruista izango naiz).



Gauzak egiten dugu tresnen bidez, natura aldatzen eta mundua -gizatiarra- eraikitzen. Baina kontuz ibili behar dugu bide honetan tresnak – teknologia – helburutzat ez hartzearekin, teknologia tresna edo baliobide bat da mundu gizatiarra sortzeko. Gizakion bizitza da helburu eta inork inor tresnatzat hartu behar du, ez dugu gizarte teknokratiko edo tekno-zientifikoa eraiki behar. Garrantzitsuena da bizitza gizatiarra izatea eta bere bitalismoa bete. Existentzia bitala edukitzea da gauzarik inportanteena.







-Galparsoro, J. I. (1997): Betiereko itzulera Nietzscheren pentsaeran. Donostia: Jakin.


-Ortega i Gasset, J. (1968): Historia como sistema y otros ensayos de filosofía. Madrid: Alianza Editorial.


-Ortega i Gasset, J. (2014): Meditaciones del Quijote. Madrid: Alianza Editorial.


-Ortega i Gasset, J. (2015): ¿Qué es filosofía? y otros ensayos. Madrid: Alianza Editorial.
 

-Nietzsche, F. (1999): Así habló Zaratustra. Madrid: Edimat Libros.


-Nietzsche, F. (2010): Fragmentos póstumos. Madrid: Tecnós.


-Schopenhauer, A. (2000): El mundo como Voluntad y representación. Madrid: Akal.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.