2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

Unamunoaren existentzialismoa


Unamunoaren existentzialismoa


Juan José Angulo de la Calle



Gizakiok, normalean, ez gara konzienteki gure bizitzaz ohartuz. Eguneroko eginkizunak egiten ditugu konturatu gabe, pentsatu gabe, ezer ez sentitu barik. Egun osoan, gehienetan inertziaz ibiltzen gara.



Hala ere, Unamunoaren arabera, hori ez da benetako bizitza. Bizitza autentikoa biziki edo intentsitatearekin bizi dugu. Adibidez, Unamunok pasadizo bat aipatu zuen, non errementari batek mekanikoki lan egiten baitzuen... ume bat uretara erori arte. Orduan, “esnatu” zen eta umeari salbatzeko utzi zion lanari eta beregana bota zuen bere burua uretara. Momentu horretan, zerbait piztu zen, biziki bizi zuen ekintza hori, zerbait sentitu zuen eta intentsitearekin, une horretan benetan “bizirik” egon zen.



Honelako bizipena, emozioak, bizi nahi dugu eta gura hori dela kausa betiko existitu nahi dugu. Bizitzea hain atsegina da, non beti bizi nahi dugu. Hilezkortasunaren gura dugu eta heriotzaren kontra borrokatu nahi dugu existentzia nolabait gure existentzia iraunteko. Bakoitzak hilekortasun modu baten bila gaude, fedez (paradisu sinesmenan), eginkizun bereziren bidez (ospea eta hilekortasun kulturala lortzen) edo seme-alabak sortuz (eta etorkizunean bere oroimenean gure ondarea mantenduz). Edozein kasutan, gure existentzia iraundu nahi dugu eta gura honen arabera bizi gara (proiektuak, eginkizun onak, fedea aktibatzea eta abar egiten ditugu).



Existetzeko borondatea daukagu, bizi nahi dugu eta ez dugu hil nahi; eta gure ideiak hortik datoz, gura honek gure pentsamenduetan eragina dauka. Hori dela kausa, gure pentsamoldu oinarriak indibidualtunean, emozioetan eta subjetibitatean dautza. Gero ziurtasuna lortzearren ideia objetiboen bila ibiltzen gara eta zuzentasuna lortzen dugu; baina basikoki gura horren arabera pentsatzen dugu, hori da gure pentsamenduaren bultzada oinarria.





- Unamuno, M. (1964): Vida de Don Quijote y Sancho. Madrid: Espasa-Calpe.



- Unamuno, M. (1966): La agonía del cristianismo. Madrid: Espasa-Calpe.



- Unamuno, M. (1967): Del sentimiento trágico de la vida. Madrid: Espasa-Calpe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.