2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

Existentzialismoa


Existentzialismoa


Juan José Angulo de la Calle



Heiddegerrek salatu zuen metafisikaren historia, izatearen ahanztura dela. Berak tradizio honi onto-teologiko zeritzon; izan ere, metafisikak izatea eta entea nahastu du: egile bakoitzak ente berezi bat (substantzia, monadak...) izatetzat hartu zuen.



Heiddegerren arabera izatea da entea argitzen duena (aletheia kontzeptu grekoa hartuta). Guk izateaz konturatzen gara gure existentzia dela medio (das sein, izana): heriotzaren beldurren bidez, gure bizitzaren kontzientaren bidez, gure jokaeraz eta lengoian izatea aurkitzen dugu. Horretarako, gure bizitza autentikoa izan behar da: gure bizimodua gure eraran bideratu behar dugu; bestela, inertziaz (inkonzienteki) ibiltzen gara eta ez gara gure existentziaz eta izateaz ohartzen.



Bestalde, Sartrek ezberdintzen ditu bi izateko moduak: izate-izate bera eta bere baitako-izatea.

Izate-izate bera da entitate naturalean aurkitzen dena, izaera finko eta determinatua izatea. Bere baitako-izatea, ordea, ez dago determinatuta; kontzientzia da eta librea da: momentu bakoitzean erabaki dezake nola izan.



Sartreren ustez, existentzia esentzia aurretikoa da. Hau da, lehen existitzen dugu eta gero gure izaera eraikitzen dugu. Alabaina, edozein momentuan gure jokaera molda dezakegunez, inoiz ez dugu izate finkorik izango. Beti proiektu irekia izango gara, nahiz eta izan nahi dugu. Beraz, gu modu batean... ez gara ezer, pasio hutsala gara eta beti antsitarekin biziko gara.



Gainera, gure kontzientziak beste kontzientzia batzuk aurkitzen ditugu, nork objetutzat hartzen gaituzte (behaketaren objektua, behintzat; eta batzuetan haiek gu epaitzen gaituzte). Besteak infernua da. Prozesu luze baten bitartez bi kontzientziek elkar subjetutzat hartzen dute (bera gu bezalakoa kontuan hartuta), baina prozesu hori oso arraroa da eta normalean infernuan bizi gara.







- Cruz, M. (2002): La filosofía contemporánea. Madrid: Edit. Taurus.



-Sartre, J. P. (2005): El ser y la Nada. Buenos Aires: Losada.

-Sartre, J. P. (2008): La náusea. Buenos Aires: Losada.



-Sartre, J. P. (2017): A puerta cerrada. Madrid: Visor Libros.



-Heidegger, M. (2003): Ser y tiempo. Madrid: Editorial Trotta.

-Heidegger, M. (2006): ¿Qué es metafísica?. Madrid: Alianza.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.