2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

Zientziaren filosofia

Zientziaren filosofia


Juan José Angulo de la Calle



Ezagutzaren teoria filosofiaren arlo garrantzitsu bat da eta berak azaltzen du zein den egia (eta nola frogatzen den), zer den ezagutza (eta ez iritzia edo sinesmen hutsala), noraino ezagu dezakegun edo zeintzuk diren ezagutzaren mugak, eta zein diren ezagutzeko baldintzak. Gaur egun zientziek ezagutza sortzen dutenez gero, ezagutzaren teoriaren lanak dira zientzia deskribatzea eta hari buruz gogoetak egitea.



Comtek XIX. mendean positibismoa sortu zuen. Epistemologia honek dio egia dela zientziek ikertzen duen gertaeren multxoa. Esperimentuen bidez, fenomenoak edo gertaerak izan direla froga daiteke eta zientziek azaltzen dituzte gertaeren kausak eta harremanak.



Bestalde, XX.garren mendean, Frege analisi logiko dela kausa, lengoiaren papera igo zen: ezagutza lengoian datza, gure datuak eta pentsamenduak lengoiaren estrukturaren menpe daudelako. Izan ere, gure datuak eta ideiak lengoian estrukturatzen dira.



Rusellek zion ezagutza atomismo logiko batean finkatu behar da; hau da, mundua objektuz beteta daude eta objektu horiek deskribatzen dira proposamen logikoen bidez (deskribapenen bidez): objektu horiek banan banan tratatu behar dira proposizioen bidez, deskribapenak analizatuz azter daiteke egiazkoak ala faltsuak diren eta horretarako proposizio horiek errealitatean oinarritu behar dira. Esaterako, esaldi honek ez dauka zentzurik:



Gaur egungo Frantziako erregea burusoila da.



Logika hutsa erabiliz gero, esango genuke esaldi hori egia dela burusoila bada edo faltsua dela ileduna bada. Alabaina, hori ez da kontua, logika errealitatean oinarritzen behar da hasteko, objektu errealak aipatu behar du: Frantziako erregerik egon ezean proposizio hori ez da ez egiazkoa ez faltsua, ez da ezagutzeko proposizioa. Proposizioek gertatzen dena edo egoten dena deskribatu behar dute eta enpirismoren bidez (zentzuak erabiliz) azter daiteke proposizio bat baliozkoa den ala ez, geroago esateko esandakoa egia edo gezurra dela (berriro, enpirismoren bidez, zientzien esperimentuen bitartez).



Wittgensteinek, berriz, zion “objetu” kontzeptua oso abstraktua dela eta, horregatik, gertaerak aipatu behar dira lengoiaren bidez. Haren ustez, pentsamendua eta ezagutza lengoian daude, lengoiak ezagutza estrukturatzen du logikoki (lengoia logikoa da). Gainera, lengoia erreferentziala da, aipatzen ditu munduen gertaerak (enpirismoaren bidez aztertuak, esperimentuen bitartez kokatu gertaerak) eta proposizioak lotzen dira logikaren bidez. Gertaeraren multxoa mundua da; Wittgenstein: “lengoiaren mugak nire munduaren mugak dira” [geroago Wittgensteinek esan zuen askotariko lengoia jokuak daudela eta bakoitzak bere arau propioak dauzka: lengoia logikoa eta erreferentziala izatea ez da lengoiaren bakarrako funtzioa].



Proposizio erreferentzialak aparte, ez dago ezer edo, hobeto esanda, ezer ez daiteke esan honelako proposiziotik at. Hori dela kausa, kontzeptu filosofiko batzuek ez daukate zentzurik, formalegiak edo abstratuegiak izateagatik: ez dute gertaerarik aipatzen eta, lengoia erreferentziala denez, ez dute ezer esaten (agian zerbait oroitzen dute.



Positibismo logikoak ideia hauek ontzat hartu zituen. Filosofia honen ustez, egiak gertaerak dira (Comtek esan zuen bezala), gertaerak proposizioen bidez ezagutzen ditugu, ezagutza logiko eta analitikoa da, eta enpirismoen bidez (esperimentu zientifikoen bitartez) aztertzen da proposizioen egiazko balioak (ia egiazkoak diren ala ez). Eskola honek zion zientziek hipotesiak frogatzen eta egiaztatzen dira esperimentuei esker.



Hala ere, Popperrek erantzun zuen esperimentuek ez dute ezer egiaztatzen. Hau da, esperimentu bat, bi eta abar egin daitezke, eta hauetan hipotesiak froga daitezke, baina ezin da frogatu kasu guztietan (ia mugagabeak) gertatuko dela datu bat edo bi elementuen harreman bat. Zientziek, gehienez, esan dezakete hipotesi bat mementuz frogatu dela edo ez dela faltsatu. Esanak esan, hau ez da ahultasun bat; azken finean, zientziak, horrela izanda, zorrotzak eta metodikoak dira: hauek esandakoa kontrastatzen baitira. Beste sinesmenek, berriz, ezin dezakete egin eta, horrenbestez, ez dira hain fidagarriak.




Gainera, Popperrek esan zuen zientzien estruktura deduktiboa da (kontzeptuak eta datuak lege orrokorretan sartuta daude eta legeak kokatzen dira teoria orokorroagoa batean, non azaltzen diren gertaerak eta euren kausak) eta arrazionala da: kritikaren bidez hobetzen da.



Khun, ordea, zion teoriak aldatzen direla, batez ere, politigatik eta komunitate zientifikoaren belanauldi aldaketagatik. Komunitateak zientzia normal bat jartzen du eta aldaketak sortzen dira iraultzaren bidez. Teoria iraultzailea inposatzen da erretorika erabiliz edo zientzialari gazteek boterea hartzeaz.



Areago, Feyerabenek zion teoria zaharrak eta berriak hain ezberdinak diren, non ezin dezakegun razionalki bata aukeratzea: berdingabeak direlako. Bere ustez, ez dago metodorik eta azkenean teoriak inposatzen dira konbentzioagatik edo adostasun irrazionalagatik; eta ez debate arrazionalagatik.



Haatik, esan behar da momentu honetan ez dagoela zientziaren historiaren ikerketarik non erakusten edo frogatzen dute Khunek eta Feyerabenek esandakoa. Gainera, gaur egungo teoriak aintzinekoak baino hobeak dira: gehiago eta hobeto azaltzen dute, eta konplexuagoak, zorrotzagoak eta sistematikoagoak dira. Beraz, esan daiteke badagoela zientzien eboluzioa eta gero eta arrazionalagoak direla.

  
-Bunge, M. (2014): La ciencia, su método y su filosofía. Buenos Aires: Editorial Sudamericana.

-Navarro, J. M. & Calvo, T. (1982): Historia de la filosofía. Madrid: Anaya.

-Popper, K. (1967): La Logica de la Investigacion Cientifica. Madrid: Tecnós.
 
-Popper, K. (1972): Conjeturas y refutaciones. Buenos Aires: Paidós.

-Kuhn, T. S. (1975): La estructura de las revoluciones científicas. México D.F. : Fondo de Cultura Económica.
 
-Kuhn, T. S. (1989): ¿Qué son las Revoluciones Científicas? y otros ensayos. Barcelona: Paidós.

-Lakatos, I. (1974): Historia de la ciencia y sus reconstrucciones racionales. Madrid: Tecnós.

-Quine, W. V. O. (1962): La relatividad ontológica y otros ensayos. Madrid: Tecnós.
 
-Quine, W. V. O. (1968): Palabra y objeto. Barcelona: Labor.

-Russell, B. (1991): Los problemas de la filosofía. Barcelona: Editorial Labor.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.