2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Zientzia eta teknokrazia (Habermas)

Zientzia eta teknokrazia

Habermasen ikuspuntua

Juan José Angulo de la Calle


Zientzaren filosofiak defendatzen du zientzia da ezagutzeko era hoberena: zorrotza, zehatza, egiaztatzaila edo kontratasgarria izateagatik. Metodo hipotetiko-deduktibo, matematikak eta esperimentuak erabilita, zientzaren filosofiak defendatzen du ezagutza dela teoria zientifikoak multxoa. Beraz, batez ere, zientziaren autoritate epistemikoa babesten du.
  
Hortaz, zientziari buruzko filosfiaren emandako ikuspuntua tentuz adierazi behar da, zeren eta autoritate epistemikoa handia ematean, ezagutza era bakarra ematen duten eta kritikotasuna mugatzen duen. Are gehiago, zientziaren filosofien teorietan gutxi aipatzen da zientzia aldakorra dela, anitza dela eta zientzaren erabilpenari buruz gutxi hausnartzen duela. Horrek, nahiz ta ez, ikuspegi zientifizista eragiten du, non zientzia ezagutza bakarra eta batua (ia egia absolutua) agertzen den, eta ez duen bere erabilpena (teknologia) kolokan jartzen.



Zientzaren izenean, industria kutsakorra defenda daiteke (zientzietan oinarrituta) eta mota bateko politikak justifika daitezke. Esaterako, politikari batzuek eta komunikabide batzuek murrizketa sozialak justifikatzeko neoliberalismo aurkezten dute ekonomia teoria bakartzat, teoria keynisiarrak eta neokeynisiarrak aipatu gabe.



Hau konpontzeko beste ikuspegi zientifikoa eta teknologikoa sortu behar da, arrazionalitate kritikoen bidez.

Zientzaren filosofia ikuspegi nagusiak


 
Zientzaren filosofia ikuspegi nagusiak dira: positivismoa, positivismo logikoa eta Popperen falibrismoa. 1. atala: Zientziaren tresnak eta helburuak eta 2. atala: Hipotetiko-deduktibo metodoa gaiak ematean, ikuspegi hauek gehituko dira (ikuspuntu globalagoa eskuratzeko).



Lehengo biek diote zientziek objetiboki errealitatea, era neurgarri eta frogagarrien bidez, deskribatzen dutela eta euren hipotesiak eta legeak frogatzen direla. 

Azkena erantzun zuen, ezin dela ezer frogatu; hau da, esperimentu bat edo batzuk egitean, kasu bat edo kasu batzuk gertatu direla frogatu zuen, baina ezin dute frogatu kasu guztietan fenomeno, harreman eta gertaera bera gertatuko da kasu guztietan (horretarako kasu guztiak aztertu beharko lirateke denboran zehar eta hori eginezina da). Alabaina, zientziaren metodologia tresna daukate esateko kasu bat edo lege bat ez dela gertatu, zientzia kontrastagarria da eta, kritikaren bidez, euren estruktura deduktiboa hobea izango da.



Edozein ikuspuntutan, zientziaren ikuspegi nagusia da zientzia errealitatearen deskribapen objetiboa dela. Horrela, bere autoritate epistemikoa defendatzen da, kritikak mugatuz.


Zientzaren aniztasuna

 

Ikuspuntu honetatik, badirudi badagoela zientzia bakoitzean teoria bat bakarrik; eta errealitatean, arlo bakoitzean teoria ezberdinak daude, euren artean eztabaidatzen eta, hori dela medio, debateen bidez, kritikotasunaren bidez, zientziak aurrera dabiltza.

Beraz, nahiz eta zientzien teoriak eta legeak oso zorrotzak eta sistematikoak izan, ez dira egia absolutuak eta ez ditugu dogmatzat hartu behar.  Eta kontuz ibili behar dugu zientzien izenetan zer esaten duten; izan ere, boteretsu batzuek, zientzien izenean, zientzaren autoritatatea hartzen saiatuz, euren ikuspuntuak, ideologiak, neurriak eta legeak babesteko (autoritatearen aipamena erabili bakarrik, ezer argitu eta argudiatu gabe).

Esaterako, politikari batzuek adierazten dute neoliberalismo eta ekonomia sinonimoak direla, neoliberalismoa dela teoria ekonomiko bakarra, eta ezin direla kolokan jarri euren proposamenak, "eraginkortasuna" balore bakarra hartuta.

Eta gakoa da badaudela teoria ekonomiko anitzak eta, neoliberalismoaz aparte, politika ekonomiko ezberdinak daudela erabilgarriak direnak. 

Esaterako, keynisianismo garaian - 40 hamarkadatik 60 hamarkaraino - ekonomia oso orekatua, krisiarik gabekoa eta eraginkorra zen.

Gaur egungo eredu ekonomiko nagusia, neoliberalismoa, ez dela ekonomiaren teoria bakarra. Berrogei urtean zehar neurri keynisiarrak erabili zituztela eta hazkunde ekonomiko handia izan zela era orekatuan. Eta  70. hamarkadatik hona, ordea, neurri ez-erregulatzaile erabili zituen espekulazioa, burbuila finantzieroak eta krisiak ahalbidetzen.

Teoria kritikoa


Frankfurteko Eskola teoria kritikoa da eta zientzaren ikuspegi nagusia kritikatu zuen (besteak beste, Habermasek).
 
Eskola honen arabera, Ilustraziotik pentsamendu mota bat agertu zela, arrazoi instrumentala, non pentsamendua mugatzen den baliobide hoberen bila ibiltzea, helburua kritikatu gabe. Ilustrazioak, Arte eta zientzien Entziklopediaren bidez, natura erabiltzera bultzatzen duela aurrebideen izenean (eta hortik aurrera natura eta langileak baliobidetzat hartu zirela).  Arrazoiaren izenean, administaritza "arrazionala" eta optimoaren izenean, gizarteen arteko banaketa soziala (gizarte klasista eta elitista), neoliberalismoa, kapitalismoa eta plusbalioa ez ordaintzea (langilei ekoizten diena ez ordaintzea: esplotazioa) babesten dituzte.

Habermasen arabera, arrazoi hori arrazoi instrumentala dela eta hau dela kausa, diskurtso teknokratiko agertu dela, non teknologiaren erabilpena (nahiz eta nolakoa den) goraipatzen den aurrebideen, eraginkortasunaren eta zientzaren izenean; nahiz eta teknologia erabilpen batzuk kutsagarriak diren arren eta neurri neoliberal batzuk langileen eskubideen kontra dauden (eta, horrenbestez, soldata eta lan baldintzak prekarioak izanda, kontsumoa okerragoa den).

Enpresari handiek eta politikari batzuek zientziak erabiltzen dituztela teknologia mota bat lortzeko eta politika ekonomiko batzuk justifikatzeko (hauen bidez etekinak lortzen direna, nahiz esplotatzailea eta kutsakorra izan), eta zientzien autoritateak aitzakitzat jotzen dute diskurtso eta prozedura teknokratikoak defendatzeko.

Arrazionalitate teknokratiko eta instrumentalaren aurka, Habermasek proposatzen du arrazionalitate kritiko eta dialogiko bat.  Prozesu dialogikoa, elkarrizketak eta debateak bultzatuz, kritikak adierazten dira, teknokrazia eta arrazoi instrumentala kolokan jar daitezke eta beste ikuspegi batzuk eraiki daitezke.

Gainera, prozesu hau partehartzailea da eta nolabait, honela, jendeak kontu publiko eta sozialetan parte har dezake: kritikak egiten, ikuspuntu ezberdinak adierazten, debate eraikitzaileak parte hartzen eta aldarrikapenak proposatzen.


Bibliografia:


-Habermas, J.  1963: Teoría y práctica.  Madrid: 
Tecnós.

-Habermas, J. 1968: Conocimiento e interés.  Madrid:
 Editorial Taurus.

-Habermas, J. 1999: Teoría de la acción
 comunicativa.  Madrid: Editorial Taurus.

-Horkheimer, M. & Adorno, T.  2004: Dialéctica de la
 Ilustración. Madrid: Editorial Trotta.

-Horkheimer, M.  1973: Crítica de la razón
 instrumental.  Buenos Aires: Editorial Sur.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.