2014(e)ko uztailaren 5(a), larunbata

Fracking, ez!


Fracking, ez!

Juan José Angulo de la Calle


Azken bolada honetan asko hitz egiten da fracking-ari buruz, baina zer da fracking-a. Bera da gas naturala erausteko teknika. Duela hiru urte-edo Patxi Lopezek fracking delakoa bultzatu zuen eta, geroztik, dezente hitz egin da honetaz. Egia esan, Araban fracking-aren kontrako mugimendu gogor bat sortu zen eta indar handia lortu zuenez, politikariek Gazteizko parlamentuan beren eskaerei buruz hitz egin behar izan zuten. Beraz, gizartean eztabaida sutsu bat sortu da: fracking-a bai ala ez? Batzuen arabera, oso ona da gizartearentzat, baina, nire ustez, oso kaltegarria da.

Lehenengo eta behin, politikari batzuen esanetan, fracking aukera paregabea da, zeren eta sistema honi esker etekin dezente lortuko genukeen, lanpostu berriak sortuko liratekeen eta, honela, gure ekonomia hobeto legokeen. Horrez gain, atzerriko enpresariek dirua hemen inbertituko lukete eta ekonomiak nabarituko luke. Hori dela eta, dirudienez, negozio eta enpresa berriak sortuko lirateke eta krisia gaindituko genuke.

Hala eta guztiz ere, nire uste apalean, sistema hau oso kaltegarria da naturarako, fracking-ak ondorio txarrak dakartzalako. Izan ere, gas naturala lortzeko lur azpiko arrokak apurtu behar dira eta horretarako elementu kimikoak eta erradiaktiboak erabili behar dira, elementu kimiko horiek lur azpian geratzen dira eta kalte handia egiten diote ingurumenari. Horrez gain, lurrari presio handia egiten diotenez gero, arrisku sismiko gehiago daude eta lurrikarak gerta daitezke. Esaterako, Jaenen sistema hau erabiltzen da eta lurrikarak gertatzen dira noizean behin.


Bestalde, oso arriskutsua da gure osasunerako. Izan ere, elementu kimikoak batzuetan gure urarekin nahasten dira eta, horrenbestez, ur zikina eta kaltegarria edan dezakegu. Beraz, oso kaltegarria da gizartearentzat. Esan behar da, fracking-a Frantziako Errepublikan debekatu egin dela eta horrek esan nahi du badagoela arrazoi nahikorik metodo hau ez erabiltzeko. Hortaz, komenigarriagoa da fracking-a ez erabiltzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.