2014(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Haikuak


Haikuak


Juan José Angulo de la Calle


Haikuak japoniar poemak dira. Hauek hiru bertso dauzkate. Lehenengoan bost silaba agertzen dira; bigarrenean, zazpi silaba; eta hirugarrenean, bost berriro.


Haikuen bidez une bat esentzialki deskribatzen da, normalean urtaro bat irudikatzen da momentu bat deskribatuz. Negua elurraren bitartez, udaberria loreen bidez... 
 

Alabaina, batez ere, euren helburua da unea berez deskribatzea, gehigarrik gabe. Orain eta hemen adierazi nahi da, hitz gehiegi erabiltzea ezegokitzat hartzen da. Hau da, haikuen helburua da esentzia adieraztea, honela adimena argitzen delako eta buruaren nahasteak ekiditen dira. Gehiegi pentsatzen dugu ia guztia kontrolatu nahi dugu, objetiboki gauzak ikusiz gero, gure burmunia presiorik eta tentsiorik gabe legoke. Izan ere, ez dugu kontzeptuen bidez errealitatea harrapatzen eta, orduan, gure gogo menderatzaile desagertzen da eta natura ikusten dugu estetetikoki eta objetiboki, interesik gabe.


Hitz oinarrien eta esentzialen bidez, gure desioak ahultzen dira eta errealitatea disfrutatzen dugu geurekoikeriarik gabe (interesik gabe). Hartara, agian konturatzen gara natura gure zati bat dela , geu naturaren zatia gara eta bera ez dela gure tresna.



UDA

Eguzki zeruan,

izerdia mugitzen da

bizkarran behera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.