Nietzsche-ren filosofía
Juan José Angulo de la Calle
Metafisika klasikoaren arabera, errealitatean
gauza batzuk errepikatzen dira eta izaki bakoitzak bere izarea finko bat dauka.
Hortaz, munduan izaera iraunkorrak daude, agian esentziak dira.
Hala ere, Nietzsche-ren ustez, izaki guztiak
etengabe aldatzen direnez gero, ez dago izarea finkorik, ez dago
absolutorik. Nietzschek esentzia
metafisikoak eta balore tradizionalak lotzen dituzte, eta hórrela bata
existitzen ez bada, bestea faltsua izan behar da. Beraz, ez dago balore
absolutorik, arau finko betetzea ez da ezinbestekoa eta horiek aukeratu gabe
jarraitzea gamelu bezala aritzea da; hots, gameluak zama bizkarreratzen du beti
gauza bera egiten duelako, eta geuk gameluak bezala arau zaharrak zamatzen ditugu
pentsatu gabe. Nietzsche-ren ustez,
lehoi izan behar dugu eta arau zaharren kontra matxinatu behar dugu, geroago
ume inuzente bat izateko, nork arau berriak asma ditzake.
Esentzia aldaezinak eta balore absolutuak
onartu genituen mundo aldakorra beldurgarritzat hartzeagatik. Mundu aldakor batean ezer ez da ziur,
aldaketa gogorrak eta liskarrak egon daitezke, eta bizitza arriskutsua izan
daitek. Mundu aldakor honetan,
sufrimendua dago eta geuk mina ez dugunez barneratzen, beste mundo ideal batzuk
asmatzen ditugu, non guztia bigun eta ona da (hala nola, paradizua, Ideien
mundua, aurrerabidea edo etorkizuneko gizartea). Batzuek, sufrimendua barneratzen ez dutenez,
sufrimenduaren errudunak bilatu nahi ditu hauer zigor dezaten. Hori da mendekuaren ezpiritua eta horretan dautza
moralitate tradizionala eta justiziaren kontzeptu tradizionala; kulpa
sentimendua mendekuaren ezpirituan datza, kontua da bakoitzak bere burua
erruduntzat hartzen duela (eta pentsatzen du zigorra bat jasoz gero, geroago
sufrimendua bukatuko da).
Arau absolutuak ez egonda, balore edo helburu berriak asma
ditzakegu. Mundu aldakor honetan
bakoitzak zerbait nahi du eta besteen kontra borroka dezake zerbait gehiago
lortzeko, beraz, bakoitzak boterea nahi du: gehiago lortu, handiagoa izan,
gauza gehiago eta hobeto egin nahi du.
Hori da boterearen borondatea, indar gehiago lortzeko nahia da.
Gizakiok ere badaukagu botere hori eta
super-gizakia izan nahi dugu.
Horretarako, frogak gainditu behar dugu.
Gupida gainditu behar dugu; izan ere, gupida da besteen sufrimendua ez
onartzea da eta super-gizakiak bai alaitasuna, bai sufrimendua barneratu behar
du, bizitza osoa onartu behar duelako. Super-gizakiak froga hori gainditu duela
frogatzeko, amaigabeko itzulera erronka gainditu behar du. Froga honetan ontzat hartu behar du bere
bizitza behin eta berriro bizi beharko du, aldaketarik gabe. Hori onartuz gero, bere indarra frogatuko du
eta gai izango da balore berriak sortzeko, bere bizimodu propioa eraikiz.