2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala
2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena
Unamunoaren existentzialismoa
Unamunoaren existentzialismoa
Juan José Angulo de la Calle
Gizakiok, normalean, ez gara konzienteki gure bizitzaz ohartuz.
Eguneroko eginkizunak egiten ditugu konturatu gabe, pentsatu gabe,
ezer ez sentitu barik. Egun osoan, gehienetan inertziaz ibiltzen
gara.
Hala ere, Unamunoaren arabera, hori ez da benetako bizitza. Bizitza
autentikoa biziki edo intentsitatearekin bizi dugu. Adibidez,
Unamunok pasadizo bat aipatu zuen, non errementari batek mekanikoki
lan egiten baitzuen... ume bat uretara erori arte. Orduan, “esnatu”
zen eta umeari salbatzeko utzi zion lanari eta beregana bota zuen
bere burua uretara. Momentu horretan, zerbait piztu zen, biziki
bizi zuen ekintza hori, zerbait sentitu zuen eta intentsitearekin,
une horretan benetan “bizirik” egon zen.
Honelako bizipena, emozioak, bizi nahi dugu eta gura hori dela kausa
betiko existitu nahi dugu. Bizitzea hain atsegina da, non beti bizi
nahi dugu. Hilezkortasunaren gura dugu eta heriotzaren kontra
borrokatu nahi dugu existentzia nolabait gure existentzia iraunteko.
Bakoitzak hilekortasun modu baten bila gaude, fedez (paradisu
sinesmenan), eginkizun bereziren bidez (ospea eta hilekortasun
kulturala lortzen) edo seme-alabak sortuz (eta etorkizunean bere
oroimenean gure ondarea mantenduz). Edozein kasutan, gure
existentzia iraundu nahi dugu eta gura honen arabera bizi gara
(proiektuak, eginkizun onak, fedea aktibatzea eta abar egiten
ditugu).
Existetzeko borondatea daukagu, bizi nahi dugu eta ez dugu hil nahi;
eta gure ideiak hortik datoz, gura honek gure pentsamenduetan eragina
dauka. Hori dela kausa, gure pentsamoldu oinarriak indibidualtunean,
emozioetan eta subjetibitatean dautza. Gero ziurtasuna lortzearren
ideia objetiboen bila ibiltzen gara eta zuzentasuna lortzen dugu;
baina basikoki gura horren arabera pentsatzen dugu, hori da gure
pentsamenduaren bultzada oinarria.
- Unamuno, M. (1964): Vida de Don Quijote y Sancho.
Madrid: Espasa-Calpe.
- Unamuno, M. (1966): La agonía del cristianismo.
Madrid: Espasa-Calpe.
- Unamuno, M. (1967): Del
sentimiento trágico de la vida.
Madrid: Espasa-Calpe.
2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea
Existentzialismoa
Existentzialismoa
Juan José Angulo de la Calle
Heiddegerrek salatu zuen
metafisikaren historia, izatearen ahanztura dela. Berak tradizio honi
onto-teologiko zeritzon; izan ere, metafisikak izatea eta entea
nahastu du: egile bakoitzak ente berezi bat (substantzia, monadak...)
izatetzat hartu zuen.
Heiddegerren arabera izatea da
entea argitzen duena (aletheia
kontzeptu grekoa hartuta). Guk izateaz konturatzen gara gure
existentzia dela medio (das
sein,
izana): heriotzaren beldurren bidez, gure bizitzaren kontzientaren
bidez, gure jokaeraz eta lengoian izatea aurkitzen dugu.
Horretarako, gure bizitza autentikoa izan behar da: gure bizimodua
gure eraran bideratu behar dugu; bestela, inertziaz (inkonzienteki)
ibiltzen gara eta ez gara gure existentziaz eta izateaz ohartzen.
Bestalde,
Sartrek ezberdintzen ditu bi izateko moduak: izate-izate bera eta
bere baitako-izatea.
Izate-izate
bera da entitate naturalean aurkitzen dena, izaera finko eta
determinatua izatea. Bere baitako-izatea, ordea, ez dago
determinatuta; kontzientzia da eta librea da: momentu bakoitzean
erabaki dezake nola izan.
Sartreren
ustez, existentzia esentzia aurretikoa da. Hau da, lehen existitzen
dugu eta gero gure izaera eraikitzen dugu. Alabaina, edozein
momentuan gure jokaera molda dezakegunez, inoiz ez dugu izate
finkorik izango. Beti proiektu irekia izango gara, nahiz eta izan
nahi dugu. Beraz, gu modu batean... ez gara ezer, pasio hutsala gara
eta beti antsitarekin biziko gara.
Gainera, gure kontzientziak beste kontzientzia batzuk aurkitzen
ditugu, nork objetutzat hartzen gaituzte (behaketaren objektua,
behintzat; eta batzuetan haiek gu epaitzen gaituzte). Besteak
infernua da. Prozesu luze baten bitartez bi kontzientziek elkar
subjetutzat hartzen dute (bera gu bezalakoa kontuan hartuta), baina
prozesu hori oso arraroa da eta normalean infernuan bizi gara.
- Cruz, M. (2002): La
filosofía contemporánea. Madrid: Edit. Taurus.
-Sartre,
J. P. (2005): El ser y la Nada. Buenos
Aires: Losada.
-Sartre,
J. P. (2008): La náusea.
Buenos Aires: Losada.
-Sartre,
J. P. (2017): A puerta
cerrada. Madrid: Visor
Libros.
-Heidegger,
M. (2003):
Ser y
tiempo.
Madrid: Editorial Trotta.
-Heidegger,
M. (2006):
¿Qué es metafísica?.
Madrid: Alianza.
2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala
Bitalismoa
Bitalismoa
Juan José Angulo de la Calle
Bitalismoaren ikuspuntutik bizitza (edo existentzia) da gakorik
garrantzitsuena, eta ez arrazoimena. Errealitatea ez da arrazionala;
batez ere, errealitatea kausa irrazionalaren ondorioa da. Ikuspuntu
honen arabera, izaki guztien estruktura badago indar bat, nork
existitzera bultzatzen duen. Conatus,
Borondatea, barruko bultzada, élan vital
edo gogo bat dago gauza guztien barrutik eta hauetako batek
existitzera inposatzen du. Esaterako,
atomoek oreka bilatzen dute (dirudienez, bere existentzia
mantentzeko) eta batzuetan, horretarako, besteen elektroiak
erabiltzen dituzte eta, hori dela kausa, molekulak sortzen dira.
Schopenhauer
Schopenhaurrek Kanten ideiak erabili
zituen bere teoria eraikitzeko. Badago irudikapen “mundua”
(Kanten fenomenoa,
munduari buruzko subjektuen kontzeptua -zentzuen datuetan
oinarrituta) eta Borondatezko mundua (Kanten noumena,
benetako mundua). Gure zentzuen bidez irudikapenak lortzen ditugu,
baina erainkuntza hori ez da benetako mundua; fenomenoa edo
irudikapena mara da,
hau da, nahastea da. Ez dakigu nolakoak diren gauzak, gure buruari
nola agertzen direla baizik. Benetako errealitatea Borondatean
datza.
Borondatea da barruko bultzada bat
eta berak izaki guztiak existitzera behartzen ditu. Izaki bizidunen
kasuan Borondatea bizitzeko borondatea da, bizidunek bizirik irauteko
instintua daukate.
Bizitza da barruko bultzaden multxoa
da (gosea, egarria...) eta guztiek, oro har, bizi irauteko behartzen
dute. Betebehar horiek direla kausa, bizitza tentsioa da. Asetu
ezean, bizidunek mina sentitzen dute, ez dute jasaten eta ahalik eta
azkarren beharrak betetzera mugitzen dira.
Gizakien kasuan borondatea
inkonzientea da eta, batez ere, Borondatea desioak dira (elikagai
gura, sexu gura eta abar). Beti zerbait desiratzen dugu eta
horregatik beti sufritzen dugu. Nahi duguna lortu ezean, mina eta
frustrazioa sufritzen da; eta bera lortuz gero, tentsioa jaisten da,
besterik ez: gozamena aldi baterakoa da eta ez da hainbesterako:
azkenean hutsunea sentitzen dugu, dezepzioa eskuratzen da. Gizakien
desioak mugagabeak dira eta, hori dela kausa, beti sufritzen dugu.
Bizitza tentsioa da, sufrimendua da.
Nietzsche
Nietzscheren arabera, ordea,
borondatea ez da bizitzeko borondatea, indarraren borondatea baizik.
Hau da, izaki guztiek heztea, zabaltzea, gauza gehiago egitea... nahi
dute: boterea nahi dute. Izaki guztiek indarra nahi dute.
Nahi horren ondorioz, izakien nahien
bila ibiltzen, elkarrekiko borroka dago izakien artean: bai atomoen
artean elektroien bila, bai espezietan lurraldearen eta baliebideen
bila, bai gizakien kasuan botere politiko edo ekonomikoen bila.
Gizakion kasuan, gure bizimodua
(gure balio propioak) eraiki nahi dugu, supergizakia bihurtuz. Indarra nahi dugu bai gozamena bai sufrimendua onartzeko, gure
eraikitako bizitzaren zatiak direlako. Nietzscheren aburuz, bizimodu
duina, laudagarria eta ohoragarria nahi dugu.
Bizitza ez da tentsioa, energia baizik. Hots, bizitza mugimendu dinamiko eta kementsua da.
Ortega i Gasset
Ortegaren arabera, inork ez du
ezagutza osoa. Bakoitzak errealitatearen zati bat begiak jartzen du
(normalean, bere interesen arabeko zatia). Bakoitzak badauka
ikuspuntu bat, perspektiba bat. Ikuspuntu guztiak subjetiboak eta
partzialak dira (bakoitzaren interes arabekoa). Ikuspuntu guztiak
batuz gero, egia absolutua sortuko litzateke (baina hori Jainkoaren
ezagutza izango litzateke, bera existituz gero).
Beraz, gure pentsamenduak ez dira
guztiz objetiboak, gure helburu bitalen menpe daude. Arrazoiak gure
kezken ondorioa da. Arrazioa bitala da, emozionala: bere estimulua
bitalitatea da. Gure kezkei buruz pentzatzen dugu eta konponbideen
bila gabiltza pentzatzean.. Bestalde, arrazoia eta bizitza lotuta
daude, intuizioak, emozionalak direnak, pentsamenduan sartuta daude.
Arrazoia arrazoi-bitalista da.
Hori
dela kausa, norbaitek gure sinesmenak kolokan ipintzen baditu, urduri
jartzen gara. Gure
sinesmenak emozioetan oinarrituta daude. Inkonzienteak dira, ez dugu
haietaz pentsatu ebidentetzat hartuta. Barneratuta daude, gure
bizitzaren zatiak dira; gure bizimodua horietan dautza eta kolokan
jartzean, ziurtasun eza sentitzen dugu, haietaz baliatzen gara
munduan ibiltzeagatik. Sinesmenak bizi ditugu: zalantzak agertuz
gero, ziurgabetasuna eta ezinegona sentitzen ditugu, hauek ziurtasuna
ematen digutelako. Ideiak, ordea, azalpen objetiboak dira eta behar
ditugu errealitatea ezagutzeko. Konzienteak dira, baina
inpertsonalak dira. Filosofiak
eta zientziek egindakoak:
objetiboak, hurrunak
eta hotsak. Beraz, ez dira
nahikoak bizitzeko eta nahiago ditugu sinesmenak; azken finean gure
bizitzarekin lotuta daude eta guretzat bizitza oso inportantea da.
Gure bizitzari buruz pentzatzen
dugu, batez ere, gure emozioen bultzatuta. Bizitza hau indibiduala
da, baina munduan gaude, eszenatoki batean gabiltza, non gure izaera
edo identitatea sortzen den.
Bizitza munduan bizitzea da. Ortegak zion: “ni naiz ni
neu eta nire baldintzak”.
Gure helburu edo proiektu bitalak
eraikitzen gure nortasuna adierazten da. Gure helburuak, asmoak,
sentimenduak eta kualitateak munduan eta gizartean lantzen dira; gure
bizimodua eta nortasuna lantzen dira gauza egitean (esaterako, nire
helburua da txirotasuna suntzitzea eta horren kontra mugituz gero,
eskuzabala eta altruista izango naiz).
Gauzak egiten dugu tresnen bidez,
natura aldatzen eta mundua -gizatiarra-
eraikitzen.
Baina kontuz ibili behar dugu bide honetan tresnak – teknologia –
helburutzat ez hartzearekin, teknologia tresna edo baliobide bat da
mundu gizatiarra sortzeko. Gizakion bizitza da helburu eta inork
inor tresnatzat hartu behar du, ez dugu gizarte teknokratiko edo
tekno-zientifikoa eraiki behar. Garrantzitsuena da bizitza
gizatiarra izatea eta bere bitalismoa bete. Existentzia
bitala edukitzea da gauzarik inportanteena.
-Galparsoro,
J. I. (1997):
Betiereko
itzulera Nietzscheren pentsaeran. Donostia:
Jakin.
-Ortega
i Gasset, J. (1968): Historia
como sistema y otros ensayos de filosofía.
Madrid: Alianza Editorial.
-Ortega
i Gasset, J. (2014): Meditaciones
del Quijote.
Madrid: Alianza Editorial.
-Ortega
i Gasset, J. (2015): ¿Qué
es filosofía? y otros ensayos.
Madrid: Alianza Editorial.
-Nietzsche,
F. (1999): Así habló Zaratustra. Madrid:
Edimat Libros.
-Nietzsche,
F. (2010):
Fragmentos póstumos. Madrid:
Tecnós.
-Schopenhauer,
A. (2000): El
mundo como Voluntad y representación.
Madrid: Akal.
2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna
Zientziaren filosofia
Zientziaren filosofia
Juan José Angulo de la Calle
Ezagutzaren teoria filosofiaren arlo garrantzitsu bat da eta berak
azaltzen du zein den egia (eta nola frogatzen den), zer den ezagutza
(eta ez iritzia edo sinesmen hutsala), noraino ezagu dezakegun edo
zeintzuk diren ezagutzaren mugak, eta zein diren ezagutzeko
baldintzak. Gaur egun zientziek ezagutza sortzen dutenez gero,
ezagutzaren teoriaren lanak dira zientzia deskribatzea eta hari buruz
gogoetak egitea.
Comtek XIX. mendean positibismoa sortu zuen. Epistemologia honek dio
egia dela zientziek ikertzen duen gertaeren multxoa. Esperimentuen
bidez, fenomenoak edo gertaerak izan direla froga daiteke eta
zientziek azaltzen dituzte gertaeren kausak eta harremanak.
Bestalde, XX.garren mendean, Frege analisi logiko dela kausa,
lengoiaren papera igo zen: ezagutza lengoian datza, gure datuak eta
pentsamenduak lengoiaren estrukturaren menpe daudelako. Izan ere,
gure datuak eta ideiak lengoian estrukturatzen dira.
Rusellek zion ezagutza atomismo logiko batean finkatu behar da; hau
da, mundua objektuz beteta daude eta objektu horiek deskribatzen dira
proposamen logikoen bidez (deskribapenen bidez): objektu horiek banan
banan tratatu behar dira proposizioen bidez, deskribapenak analizatuz
azter daiteke egiazkoak ala faltsuak diren eta horretarako proposizio
horiek errealitatean oinarritu behar dira. Esaterako, esaldi honek
ez dauka zentzurik:
Gaur egungo Frantziako erregea burusoila da.
Logika hutsa erabiliz gero, esango genuke esaldi hori egia dela
burusoila bada edo faltsua dela ileduna bada. Alabaina, hori ez da
kontua, logika errealitatean oinarritzen behar da hasteko, objektu
errealak aipatu behar du: Frantziako erregerik egon ezean proposizio
hori ez da ez egiazkoa ez faltsua, ez da ezagutzeko proposizioa.
Proposizioek gertatzen dena edo egoten dena deskribatu behar dute eta
enpirismoren bidez (zentzuak erabiliz) azter daiteke proposizio bat
baliozkoa den ala ez, geroago esateko esandakoa egia edo gezurra dela
(berriro, enpirismoren bidez, zientzien esperimentuen bitartez).
Wittgensteinek,
berriz, zion “objetu” kontzeptua
oso abstraktua dela
eta, horregatik, gertaerak aipatu behar dira
lengoiaren bidez. Haren ustez, pentsamendua eta ezagutza lengoian
daude, lengoiak ezagutza estrukturatzen du logikoki (lengoia logikoa
da). Gainera, lengoia erreferentziala da, aipatzen ditu munduen
gertaerak (enpirismoaren bidez aztertuak, esperimentuen bitartez
kokatu gertaerak) eta proposizioak lotzen dira logikaren bidez.
Gertaeraren
multxoa mundua da; Wittgenstein: “lengoiaren mugak nire munduaren
mugak dira” [geroago
Wittgensteinek esan zuen askotariko lengoia jokuak daudela eta
bakoitzak bere arau propioak dauzka: lengoia logikoa eta
erreferentziala izatea ez da lengoiaren bakarrako funtzioa].
Proposizio erreferentzialak aparte,
ez dago ezer edo, hobeto esanda, ezer ez daiteke esan honelako
proposiziotik at. Hori dela kausa, kontzeptu filosofiko
batzuek ez daukate zentzurik, formalegiak edo abstratuegiak
izateagatik: ez dute
gertaerarik aipatzen eta, lengoia erreferentziala denez, ez dute ezer
esaten (agian zerbait oroitzen
dute.
Positibismo logikoak ideia hauek ontzat hartu zituen. Filosofia
honen ustez, egiak gertaerak dira (Comtek esan zuen bezala),
gertaerak proposizioen bidez ezagutzen ditugu, ezagutza logiko eta
analitikoa da, eta enpirismoen bidez (esperimentu zientifikoen
bitartez) aztertzen da proposizioen egiazko balioak (ia egiazkoak
diren ala ez). Eskola honek zion zientziek hipotesiak frogatzen eta
egiaztatzen dira esperimentuei esker.
Hala ere, Popperrek erantzun zuen
esperimentuek ez dute ezer egiaztatzen. Hau da, esperimentu
bat, bi eta abar egin daitezke, eta hauetan hipotesiak froga
daitezke, baina ezin da frogatu kasu guztietan (ia mugagabeak)
gertatuko dela datu bat edo bi elementuen harreman bat. Zientziek,
gehienez, esan dezakete hipotesi bat mementuz frogatu dela edo ez
dela faltsatu. Esanak esan, hau ez da ahultasun bat; azken finean,
zientziak,
horrela izanda, zorrotzak
eta metodikoak
dira:
hauek
esandakoa kontrastatzen baitira.
Beste sinesmenek, berriz, ezin dezakete egin eta, horrenbestez, ez
dira hain fidagarriak.
Gainera, Popperrek esan zuen zientzien estruktura deduktiboa da
(kontzeptuak eta datuak lege orrokorretan sartuta daude eta legeak
kokatzen dira teoria orokorroagoa batean, non azaltzen diren
gertaerak eta euren kausak) eta arrazionala da: kritikaren bidez
hobetzen da.
Khun, ordea, zion teoriak aldatzen direla, batez ere, politigatik eta
komunitate zientifikoaren belanauldi aldaketagatik. Komunitateak
zientzia normal bat jartzen du eta aldaketak sortzen dira iraultzaren
bidez. Teoria iraultzailea inposatzen da erretorika erabiliz edo
zientzialari gazteek boterea hartzeaz.
Areago, Feyerabenek zion
teoria zaharrak eta berriak hain ezberdinak diren, non ezin dezakegun
razionalki bata aukeratzea: berdingabeak direlako. Bere ustez, ez
dago metodorik eta azkenean teoriak inposatzen dira konbentzioagatik
edo adostasun
irrazionalagatik; eta ez debate arrazionalagatik.
Haatik, esan behar da momentu
honetan ez dagoela zientziaren historiaren ikerketarik non erakusten
edo frogatzen dute Khunek eta Feyerabenek esandakoa. Gainera, gaur
egungo teoriak aintzinekoak baino hobeak dira: gehiago eta hobeto
azaltzen dute, eta konplexuagoak, zorrotzagoak eta sistematikoagoak
dira. Beraz, esan daiteke badagoela zientzien eboluzioa eta gero eta
arrazionalagoak direla.
-Bunge,
M. (2014):
La
ciencia, su método y su filosofía.
Buenos Aires: Editorial Sudamericana.
-Navarro,
J. M. & Calvo, T. (1982): Historia
de la filosofía.
Madrid: Anaya.
-Popper,
K. (1972):
Conjeturas
y refutaciones. Buenos
Aires: Paidós.
-Kuhn,
T. S. (1975):
La estructura de las revoluciones científicas. México
D.F. : Fondo de Cultura Económica.
-Kuhn,
T. S. (1989):
¿Qué son las Revoluciones Científicas? y otros ensayos.
Barcelona: Paidós.
-Lakatos,
I. (1974): Historia de la ciencia y sus reconstrucciones
racionales. Madrid: Tecnós.
-Quine,
W. V. O. (1962): La relatividad ontológica y otros ensayos.
Madrid: Tecnós.
-Quine,
W. V. O. (1968):
Palabra y objeto.
Barcelona: Labor.
-Russell,
B. (1991):
Los problemas de
la filosofía.
Barcelona: Editorial Labor.
2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena
2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea
2018(e)ko irailaren 16(a), igandea
2018(e)ko irailaren 15(a), larunbata
2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena
2018(e)ko irailaren 10(a), astelehena
2018(e)ko irailaren 9(a), igandea
2018(e)ko irailaren 8(a), larunbata
2018(e)ko irailaren 3(a), astelehena
Historia de amor
HISTORIA DE AMOR
ILUNA ESTABA HUNDIDA...
UN DÍA ILUNA CONOCIÓ A JON...
SE ENAMORARON...
Y SIGUIÓ HUNDIDA...
PORQUE SI SE ESTÁ JODIDA DE VERDAD,
EL AMOR NO SUPONE NADA...
2018(e)ko irailaren 2(a), igandea
2018(e)ko irailaren 1(a), larunbata
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)