2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Bertsolaritza eta lehiakortasuna


Bertsolaritza eta lehiakortasuna

Juan José Angulo de la Calle

Lehen bertsolaritza jolasa zen eta gaur, ordea, jokua da: hau da, lehiakortasuna handia dago. Nire ustez, hori ez da oso ona, pixka bat desatsegina baita.


Gaur egun bertsolaritza izugarri popularra da. Hain zuzen ere, hain popularra da, ezen bertso txapelkeetara milaka joan ohi diren. Lehen plazetan eta sagardotegietan bakarrik botatzen ziren bertsoak; gaur, aldiz, edozein tokitan botatzen dira eta bertso txapelketak eta guzti antolatzen dira. Ukaezina da aldaketa hau izugarri handia dela, baina nik ez daukat oso argi ona den ala ez.

Lehenengo eta behin, lehen bertsolaritza jolasa zen eta gaur jokua da. Hau da, aintzinean bertsolarien helburua zen bertso onak eta politak botatzea eta ez zegoen hainbeste lehiakortasunik. Gaur egungo bertso afariak bezala ziren: giroa alaia, lasaia eta jatorra zen, ez zegoen presio handirik besteei irabazteko.

Jarraitzeko, gaurko bertsolaritza, berriz, jokua da. Hots, txapelketak daude, hauetan bertsoak puntuatzen dira eta, horrenbestez, lehiakortasuna handia dago. Hori dela eta, bertso saio horietan bertsolariek presioa handia daukate besteei irabazteko eta tentsio handia dago. Nik aldaketa honi desatsegina deritzot, zeren eta lehiakortasuna oso gogorra den eta hartara giroa ez den oso jatorra. Egia esan, txapelketak oso garrantzitsuak eta aberasgarriak dira, baina lehiakortasuna txarra da gure osasun mentalarako.

Alabaina, onartu behar dut betiko bertso saioak daudela. Hala nola, bertso-afariak, bertso-bazkariak eta plazetan egiten diren bertso saioak. Hala eta guztiz ere, normalean saio horietan bertsolari profesionalek parte hartzen dute, hauek urte osoan prestatzen dira txapelketak irabazteko eta horregatik batzuetan honelako saioak haientzat bertso saio hauetan giroa ez da hain pozgarria.

Nire uste apalean, hoberena da lehengo bertsolaritza bultzatzea, hori bultzatuz gero, bertso zaleok giro atseginagoa lortuko genuke bertso saiotan. Neuk bertso saio arruntei garrantzia handia emango nieke: garrantzia hori bultzatuko balitz, txapelketek ez lukete hainbesteko pisua izango eta bertsolariek ez lukete presio handirik edukiko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.