“Komedia”
Juan
José Angulo de la Calle
Komediari
esker ondo pasatzen dugu, oso dibertigarria eta osasungarria delako.
Hots, Komediaren bidez barre handia egiten dugu eta, hartara, gure
barruko tentsioa askatzen da, horregatik irri egitea ona da gure
osasunerako. Beraz, interesgarria da komedia zer den jakitea beren
erabilerak ezagutzeko.
Lehenengo eta behin, komedia tragediaren kontrakoa da
eta tragedia azalduz gero, komedia zer den erekutsi ahal izango dugu.
Aristotelesen arabera, tragedian badago pertsonaia nagusia asko
sufritzen duena eta hau erruduna izan arren, ez da guztiz gaiztoa,
bestela ikusleek ez lukete errukirik edukiko. Sufrimendua eta
errukiaren erruz, tentsioa sortzen da eta, tragedia amaitzean,
katarsia izaten dute ikusleek eta, hori dela kausa, hobeto sentitzen
dira.
Hariari jarraituz, komedia ezberdina da, baina ez
hainbeste. Egia esan, ikusleek ez dute errukirik, bestela ezin
izango lukete barre egin, penagarriak irudiko litzaizkieke
pertsonaien akatsak eta gertaera txarrak. Alabaina, komedian badago
tentsiorik. Adibidez, McKenziek dio komiki barregarrietan txantxa
heldu arte, irakurleek txistea itxaroten dutela, suspentsea sentitzen
dutela eta txistea heltzean tentsio hori baretzen dutela. Beraz,
komedia eta tragedia antzeko samarrak dira.
Bestalde, Bergsonen esanetan, komediak gizakien kontuak
zabaltzen ditu eta gizarte funtzioa betetzen du. Izan ere, komediako
pertsonaiek gure akats ohikoak irudikatzen dituzte eta hauek
mekanikoki jokatzen dute naturaltasunik gabe eta gizakiaren
deformazioa erakutsiz, eta euren zoritxar barregarria ikusitakoan,
euren akatsak ez egiten ikasten dugu eta hobeto jokatzen dugu euren
umiliazioa saihestearren.
Amaitzeko,
kritikak egiteko komediako ironia eta sarkasmoa erabilgarriak dira
bidegabekerien zentzugabekeria erakusteko, salatzeko eta kolokan
jartzeko. Jakue Pascual esan zuen: “Sabotaia
ironiko eta parodikoa: tragikoa dena gainazpi egiteko metodoa da.
Sabotaia mota honen bidez, absurdoaren logikan sartzen gara buru
belarri. Emandako arrazionalitate ilunak ezarri nahi dizkigun
adieraziekin eten egiten dugu. [...]
Boterea
irrigarri uztea, parodiatzea, ironizatu eta berataz barre egitea edo
trufatzea, bere dramagatik mendekatzeko erak dira. Zeren adierazteko
modu guztia ukatuta dagoenean beti gelditzen da ironia sabotaia era
kontrolaezina bezala.”
-Aristóteles
2007: Poética.
Buenos Aires: Editorial Gradifco.
-Bergson,
Henri 2003: La
risa. Ensayo sobre la significación de lo cómico.
Buenos Aires: Editorial Losada.
-McKenzie,
Alan 2005: Cómo
dibujar y vender cómics strips para periódicos y cómics.
Barcelona: Aboitiz-Dalmau.
-Pascual,
Jakue & Lègasse, Marc 1986: Anark
herria.
Bilbo: Felix Likiniano Kultur Elkartea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina