"Komikiak"
Juan
José Angulo de la Calle
Will
Eisneirren
arabera, komikia “arte sekuentziala” da. Hots, irudi ezberdinen
bidez mugimendua eta denbora aldaketak erakusten dira. Luis
Alberto de Cuencaren
esanetan, sekuentzia honek kontakizun edo istorio bat adierazten du,
komikiei narratiba deritze, hain zuzen. Adibidez, aditu batzuek
komiki batzuei “eleberri grafikoa” deritzete.
Nire
ustez, pertsonaien emozioek istorioa egiten dute. Hau da, komikietan
perstonaiak egoera batean egoten dira eta euren erreakzioen arabera
erabakitzen dute zer egin. Nik uste dut Komikien gakoa errakzio
hauek direla, zeren eta interesgarriak edo barregarriak izan
daitezkeen. Horren ondorioz, komikiek sentimenduak erakusten dituzte
eta, horrenbestez, gizatasun zati bat erakusten dute. Are gehiago,
Akira
Toriyamaren
aburuz, komikiek gizatasuna adierasten dute.
Horretaz
aparte, komikiei esker bizitza jasangarria da, euren ikuspuntuak
erakusten baitu errealitatea ez dela oso lazgarria. Komiki gehienak
umoretsuak dira eta umorearen ikuspuntutik zentzurik ez duena
irrigarri geratzen da eta, hau kontuan izanez gero, errealitatea ez
litzaiguke oso gogorra irudiko. Barrearen bitartez gure osasuna
hobetu dezakegu, zeren eta giharrak mugitzeaz gain, ikuspegi
positiboa eskuratzen dugun. Hau da, umoreari esker gozatzen gara,
bizitza jasangarritzat hartzen dugu eta, horren ondorioz,
autosugestioa delakoa erabiltzen dugu gaixotasun fisiko eta
psikologikoak gainditzeko. Horrez gain, hartara bidegabekeriek
menderarraza emango lukete eta konponbideren bat aurkituko genuke.
Bestalde, komikiak kritikoak izan daitezke,
bidegabekerien zentzurik eza zabaldu dezaketelako eta zilegi ez den
autoritateari trufa egin diezaioketelako, bere itxura joezina eta
menderagaitza kenduz. Beraz, komikigintza tresna egokia izan daiteke
pentsamendu kritikoa zabaltzeko.
Bibliografia:
-de
Cuenca, Luis Alberto 2009: “Cómic y literatura”, in: Mercurio,
n. 107.
-Eisner,
Will 1988: El
cómic y el arte secuencial. Barcelona:
Norma Editorial.
-McCloud,
Scott 1995: Cómo
se hace un Cómic. El arte invisible.
Sabadell: Ediciones B.
-Toriyama,
Akira & Sakuma, Akira 1996: Taller
de manga.
Barcelona: Planeta-De Agostini Comics.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina