2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

Emakumeen soldata baxuak

Emakumeen soldata baxuak

 Juan José Angulo de la Calle


Ukaezina da lan arloan diskriminazio sexista handia dagoela. Enpresa pribatuetan normalean emakumeek soldata baxuak jasotzen dituzte. Zehazki, emakumeek gizonek %15 baino gutxiago kobratzen dute. Nik egoera honi bidegabekeria deritzot eta, nire ustez, neurriak jarri behar dira sexismo hau saihesteko.

Enpresarien batzuen esanetan, emakumeen soldatak baxuak dira hauek kontratatzeak arriskuak dakartzalako. Lehenik, hauen ustez, lan egiteko ez daude oso prestatuta, gizonak ez bezala. Hau da, beraiek uste dute emakumeek, agian, ikasketak dauzkatela, baina ez dutela lan egiteko eskarmentu handirik eta gizonek, ordea, esperientzia handiagoa daukatela. Beraz, hauen ustez, gizonek hobeto lan egiten dute emakumeek baino, eta horregatik euren soldatak altuagoak dira.

Bigarrenik, hauen aburuz, arriskutsua da emakumea kontratatzea, zeren eta egun batean beharbada emakume hori haurdun egongo den eta lau hilabetetan zehar ez duen lan egingo. Antzeko kasuak gertatzen direnean, beste pertsona bat bilatu behar dute, bi soldata ordaindu behar dira, enpresariei hori kaltegarria iruditzen zaie eta etekinak ez galtzeko, gutxiago ordaintzen diete.

Hirugarrenik, enpresariek pentsatzen dute emakumeek goi mailako ikasketak gainditu zituztenez gero, aukera gehiago daukatela beste enpresa batera joateko, denboraren poderioz egingo dutela eta horrek enpresari kaltea egingo diola. Hori dela kausa, hauen iritziz, arrisku horrek etekin bat merezi du eta soldata baxuak ematen dizkiete.

Nire uste apalean, egoera hau ez da bidezkoa, emakumeak gizonak bezain langileak baitira. Horrek esan nahi du hauen lanaren bidez, gizonen bidez, adina etekin lor daitekeela eta, horrenbestez, soldata berdina merezi dituzte.

Era berean, arrisku hauek gerta litezke gizon bat kontratatuz gero. Izan ere, gizonek ere haurrak zaintzearren eten bat eska dezakete eta, halaber, gai dira beste enpresa batera joateko. Hortaz, ez dago arrazoirik diskriminazioa mantentzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.