2013(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

Zoriontasuna

Zoriontasuna

Juan José Angulo de la Calle


Lehenik eta behin, filosofoek asko pentsatu zuten gai honi buruz.  Platonen eta Aristotelesen ustez, oreka mentala da zoriontasuna eta arrazoiaren bidez eskuratzen da.  Epikuroren iritziz, ordea, bizipoza lortzeko, alde batetik, plazerra bilatu behar da eta, beste aldetik sufrimendua saihestu.  Egia esan, bigarren baldintza garrantzitsuagoa da eta horrek esan nahi du plazer batzuk utzi behar direla astunak izateagatik (esaterako, gehiegi jatea edo edatea).  Alabaina, estoikoek uste zuten honelako bizimodua berekoia dela eta haiek esan zuten arau moralak betetzea derrigorrezkoa dela arrazoiek hori agintzen dutelako.  Horrez gain, honela apetak gainditzen dira, indar psikologikoa lortzen da eta kemen honekin arazoak hobeto jasaten dira eta lasaitasuna sortzen da.  Estoikoek lasaitasun honi zoriontasuna deritzote.  Azkenean, eztabaida hau XVIII. mendean amaitu zen.  Garai hartan, Kantek idatzi zuen filosofiaren bidez ezin daitekeela zoriontasuna eskuratu, arrazoiek mugak dauzkatela eta.  Horrenbestez, gai hau ez da filosofiako kontua eta guztiok zer edo zer esan dezakegu honi buruz.

Gaur egungo gizartean, askotariko ikuspegiak daude.  Batzuen esanetan, bizitzan arrakasta edukitzea da gauzarik inportanteena.  Beste batzuen arabera, berriz, maitasunak ematen du bizipoza.  Psikologo batzuek esaten dute joera positiboa edukitzea eta harremanak eta emozioak lantzea oso garrantzitsuak direla ondo egoteko.  Gainera, beste iritzi batzuk ere badaude.  Beraz, zaila da erantzun argi bakarra ematea.

Nire uste apalean, bakoitzak modu bat dauka zoriontsua izateko.  Hau da, guztiok oso ezberdinak garenez gero, gustu diferenteak dauzkagu eta, horrenbestez, gure bide propioa bilatu behar dugu.

Laburbilduz, bizipoza lortzeko proposamen dezente daude, hortaz, ez dago erantzun bakarra eta bakoitzak bere bidea bilatu behar du



Aristóteles 1999: Moral, a Nicómaco. Madrid: Editorial Espasa Calpe.
Cicerón, Marco Tulio 2005: Disputaciones Tusculanas. Madrid: Editorial Gredos.
Epicteto 2012: Un manual de vida. Barcelona: Los pequeños libros de la sabiduría.
Epicuro 2009: Carta a Meneceo. Valencia: Universitat de Valencia.
Goleman, Daniel 1996: Inteligencia emocional. Barcelona: Editorial Kairós.
Kant, Immanuel 2001: Crítica de la razón práctica. Madrid: Alianza Editorial.
Platón 2010: Fedro. Barcelona: Editorial Akal.
Platón  1994: La República o el Estado.  Barcelona: Edicomunicación.
Schlanger, Jaques 2000: Sobre la vida buena. Madrid: Editorial Síntesis.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.