Umore
sena
Juan José Angulo de la Calle
Guztioi
barre egitea gustatzen zaigu oso gozoa delako; alabaina, nahiko
baliogarria da beste gauza batzuk lortzeko. Lehengo eta behin, mundu
osoan umorea dezente baloratzen da dibertigarria izateaz aparte,
honen bidez harremanak sortzen eta mantentzen baitira. Hala ere, ez
gara konturatzen nahiko erabilgarria dela osasuna hobetzeko eta
arazoei aurre egiteko; eta hori barneratuz gero, hobeto biziko
ginateke.
Hasteko,
barrearen bitartez gure osasuna hobetu dezakegu, zeren eta giharrak
mugitzeaz gain, ikuspegi positiboa eskuratzen dugun. Hau da,
umoreari esker gozatzen gara, bizitza jasangarritzat hartzen dugu
eta, horren ondorioz, autosugestioa delakoa erabiltzen dugu
gaixotasun fisiko eta psikologikoak gainditzeko. Psikologoek bide
honi barre tratamendua deritzote eta oso erabilgarria da arazo
pertsonalak konpontzeko. Izan ere, barre eginez gero, bizitza
ez litzaiguke hain gogorra irudiko, jokaera baikorra hartuko genuke
eta, hartara, errazagoa izango litzateke konponbideren bat
pentsatzea.
Jarraitzeko,
lehen esan dudan bezala, arazoei aurre egiteko, hobea da ikuspuntu
positiboa edukitzea. Hau da, arazo baten aurrean ezkorrak edo
baikorrak izan ahal gara: baikorrak bagara pentsatuko dugu
konponbideren bat egongo dela eta agian ideia bat sortuko dugu;
alabaina, ezkorra izanez gero, ez dugu irtenbideren bat aurkituko,
posibilitate hori ezinezkoa dela pentsatuko baitugu. Ildoa
berreskuratzeko, iritzi baikorra lortzeko positiboak izan behar dugu
eta horretarako oso aproposa da umorea: umorearen ikuspuntutik,
zentzurik ez duena ez da hainbesterako, ez da lehen pentsatu zen
genuena bezain gogorra eta, horrenbestez, gure aburuz, hura
menderraza da. Esaterako, antzinean Demokritok eta Heraklitok iritzi
bera zeukaten: munduak ez zuela zentzurik; iritzi bera edukita ere,
Heraklitok negar besterik ez zuen egiten eta Demokritok, ordea, batez
ere, barre egiten zuen: bata, tamalez, goibel bizi zen eta bestea,
aldiz, zoriontsua zen. Hortaz, Komenigarriagoa da arazoez barre
egitea eta ez estea tristura dela kausa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina