2019(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Habermas-en filosofia

Habermas-en filosofia

Juan José Angulo de la Calle


https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/23/JuergenHabermas_retouched.jpg 



 Teoria kritikoa


Habermas-en filosofia sartuta dago Filosofiaren Historia ikasgaian, azken egilea da bigarren batxilergoan ikasteko.  Beraz, artikulu hau lagungarria izan daiteke batxilergoko ikasle batzuentzat.  Habermes-en filosofiari buruzko artikulu hau idatzi dut.

Horkheimerrek eta Adornok filosofia eta teoria sozialari buruzko Eskola hau sortu zuten.  Eskola hauen jarraitzaileak ziren, besteak beste, Herbert Marcuse eta Erich Fromm.  Eta azken egileak (bizirik dauden bakarrak) Jürgen Habermas eta, bere ikaslea, Axel Honneth dira.  

Franfurteko Eskola Teoria Kritikoa ere deitzen da; izan ere, paradigma teoriko honek errealitatea ulertzeaz gain, kritikotasuna eta gizartearen eraldaketa  bultzatu nahi ditu.  Habermasek Eskola honetako ildoa jarraitzen du: arrazoi instrumentalaren kritika.




Ilustzazioaren dialektika


Horkheimerrek azaldu zuen gizarte europarretan (batez ere) arrazoi instrumental bat sortu zela.  Berak pentsamendua kalkulu huts bihurtzen du, non ez den errealitatea kolokan jartzen eta pentsamendua den (bakarrik) bideak asmatzea helburu bat lortzearren (xedea kritikatu edo birplanteatu gabe).  Bere leloa izan daiteke: "bideek helburua justifikatzen dute".

Adorno eta Horkheimerrek Dialektik der Auklärung.  Philosophische Fragmente liburuan adierazi zuten arrazoi instrumental hau Ilustraziotik dator.  Bertan, besteak beste, Enciclopédie - Encyclopaedia Universalis argitaratu zen, non aurrebidea eta natura eraldatzea (tresnen bidez) goraipatu baitzen; eta horrela, nahi ta ez, helburu deigarri bat aipatuz eta tresnak goraipatuz bultzatu zen aurrebide hori eskuratzea (edozein bide erabiliz) eta natura erabiltzea.

Hala, denboraren poderioz, azkenean aurrebide honen izenean, natura erabiltzeaz gain, kapitalistek langileak ere tresnatzat hartu zituzten "aurrebide" hori eskuratzearren [errealitatean, diru multxo handia lortzearren, esplotazioaren bidez: jabeek ez zieten langileei ekoizten dutena ordaintzen, soldata bat baizik - bata bestea baino txikiagoa: esplotazioa-].  Arrazoi instrumental hori erabilgarria zen klase menperatzailaren Ideologia sustatzeko eta kapitalismo basatia bultzatzeko.

Arrazoi instrumentalaren bitartez, langileak baliabide bihurtu dira, giza baliabideak alegia (baina baliabideak azken finean, beste ordainketa edo merkantzia bat azkenean).


Teknokrazia


Ildo honetatik, Habermasek salatu zuen Europako edozein kultura ofiziala klase menperatzailaren kontsentsua dela: arrazoi instrumentalaren eragina dela eta bere ildoa jarraitzen duela.  Gaur egungo arrazoi instrumentala forma da teknokrazia edo diskurtso teknokratikoa; non aurrebidea eta eraginkortasuna aitzakiak diren erreformak ez justifikatzeko.

Eraginkortasun izenean edozer egin daiteke, adieraziz erreformak erabilgarriak eta eraginak direla.  Diskurtso ofiziala edo Pentsamendu Bakarra frogatu gabekoa da: gaurko errealitatea normaltzat edo naturaltzat jotzen dute komunikabideek; esaterako, liberalismoa: liberalismo basatia "makroekonomia" edo "benetako ekonomia" izendatzen dute.


Arrazoi emantzipatua


Alabaina, kultura berplantatu ahal da: leku dago kultura berrikuntza egiteko eta kritika-mugimenduak sortzeko.  Horretarako, hainbat tresna daude kritika egiteko: beste mota bateko pentsatzeko era ezberdinak daude (marxismoa, psikoanalisia eta zientzia kritikoak, hain zuzen ere).  

Pentsatzeko era hauen bitartez, gizartearen teoria kritikoa eraiki daiteke. Habermasek arrazoi instrumentalaren kontra arrazoi emantzipatua aldarrikatzen du.  Ekintza dialogikoaren bidez, , eztabaida eta debate publikoen bidez, kultura berplantea daiteke.

Ekintza komunikatiboetan ideiak eta pentsamenduak kolokan eta zalantzatan jar daitezke, arrazoi instrumentalaren eraginaren boterea kenduz.  Debateen bidez arrazionaltasuna bultzatuko da: ideiak argudiatzea, berplamentuak egitea, kritikak egitea arrazoi hoberenak lortzearren...

Intersubjektibitateari esker azaleko "objetibitate" positibista edo Ikuspuntu Bakarra (Pentsamendu Bakarra) kolokan egongo da eta guztien ikuspuntua entzungo da, benetako jendearen kontsentsua lortzen.  

Teoria kritikoari esker paradigma pasiboak gainditu ahal izango dira. Kritikotasunaren eraginez, "Paradigma objektiboa" (Pentsamendu Bakarra edo diskurtso teknokratikoa) eta paradigma subjektiboa (hermeneutika, diskurtsoak pasiboki interpretatzeko teoria) gaindituko dira.

Ekintza komunikatiboak edo dialogikoak praktikoak izanda, balorei buruzkoak izango dira. Debate hauetan balioak goraipatu daitezke, helburu instrumentalak kolokan jarrita eta beste balio batzuk aldarrikatuta.   


Demokrazia parte-hartzailea eta marxismoa



Paradigma positibista edo objektibista arrazoi instumentalean sartuta dago; izan ere, nolabait adierazten du zientzia dela aseptikoa, nahiz eta nola erabili (teknokrazia, esaterako).  Bestalde, hermeneutika pasiboa da: Gadamerren teoriak irakasten du diskurstsoak (idatzizkoak eta ahozkoak) interpretatzeko teknika eta teoria bat, baina ez da aktiboa edo kritikoa.  Beraz, zientzia kritikaren bidez Kultura ofiziala (Ideologia edo Pentsamendu Bakarra) murrizten da eta hauekin, ekintza dialogiko edo komunitaboaren egin daitezke: honekin kritikak egin daiteke era parte-hartzailaren bidez.

Ekintza hauek erabilgarriak dira gizartearen kritika marxista egiteko, gizartea eraldatzeko eta, batez ere, demokrazia parte-hartzailea eraikitzeko. Izan ere, debate publiko hauek bultzatzea da jendearen parte-hartze mota bat res publica lantzeko: lekua eta momentuak izan daitezke jendeak kontu publikoan parte har dezaten.  Kolektiboki arrazoimena salba daiteke, bere sormenara itzulita (elkarrizketa sokratikoak, platonikoak -Akademian- eta aristotelikoak -Lizeoan- erabilita).

Horrela, nolabait proiektu marxista eraiki daiteke.  Azken finean, Manifestu Komunistan idatzita dago proletargoaren klaseak boterea hartu behar dutela demokrazia konkistatzeko: Gorago ikusi dugun bezala, langile iraultzarako lehen pausua klase agintari bezala zutitzea da, demokraziaren konkista (Marx, K. & Engels, F., 2007).


Bibliografia:




-Arrieta, A. & Uribarri, I. (koord.)  (2008): Filosofiaren historioa.  Donostia: Elkar.

-Habermas, J.  (1963): Teoría y práctica.  Madrid: 
Tecnós.

-Habermas, J. (1968): Conocimiento e interés.  Madrid: Editorial Taurus.

-Habermas, J. (1999): Teoría de la acción
 comunicativa.  Madrid: Editorial Taurus.

-Horkheimer, M. & Adorno, T.  (2004): Dialéctica de la Ilustración. Madrid: Editorial Trotta.

-Horkheimer, M.  (1973): Crítica de la razón
 instrumental.  Buenos Aires: Editorial Sur.

-Marx, K. & Engels, F.  (2007).  Manifestu Komunista.  Donostia: Federiko Engels Fundazioa - Euskal Herria Sozialista.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.